Thriller onenen antzera

Coraline
CoralineCoraline
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Coraline. Zuzendaria: Henry Selick
Animazioa. 101 minutu. AEB, 2009


Hainbatek hala uste badu ere, filma ez da Tim Burtonena. Baina izan zitekeen. Azken finean, animaziozko pelikula izan arren iluna da Coraline, beldurgarria pasarte batzuetan, gordina behar denetan, fantasia irudi bortitzekin uztartzeko konplexurik gabea. Tim Burtonek, ordea, beste zeregin batzuetan du burua: Aliceren abenturak lurralde miresgarrian ari da errodatzen –Johnny Depp eta Helena Bonham Carter aktore dituela, noski–; Coralinen antza duen istorioa, bide batez. Gabon aurreko amesgaiztoa lanean elkarrekin aritu ziren Selick eta Burton: zuzendari lanetan Selick, ekoizle Burton. Oraingoan, apopiloak bakarka egin du jauzi, nahiz eta nagusiaren eragina ezin izan duen gainetik kendu. Eta gu pozik, Beetlejuice, Edward Scissorhands, Sleepy Hollow eta Big Fish filmen autorearen kutsua duen guztia atsegin dugulako.

Thriller onenen antzera, pelikula honetan ere gauzak ez dira diruditena, eta erritmo bizkorra darie planoei, ikuslearengan tentsioa sortzeraino. Hau ez baita haurrentzako filma. Edo agian bai, baina helduentzako ere bada, dudarik gabe. Coraline Jones protagonistaren eskutik, mundu paralelo bat ezagutuko dugu; dena (beldurgarriki) berdina da, baina hobetuta... harrapakina liluratzeko zepoa baino ez dela konturatzeko berandu den arte. Tartean, bigarren mailako pertsonaia jenialak, giro misteriotsua, abentura eta fantasia asko; hori dena argazkien hurrenkeran oinarritzen den stop-motion teknika hiru dimentsiotan aplikatuz (lehen aldiz zineman).

Apopiloak nagusia gainditu duenik ez dugu esango, Tim Burtonen jarraitzaile handiak baikara, baina izen propioa merezi du Henry Selick-ek, animazioaren munduan.

Azkenak
Itsaso zakar bat eta bi ahots poetiko

Xak eta Ekiza

Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.

-------------------------------------------------------

Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]


“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


Eguneraketa berriak daude