Zergatik denok cyborgak garen

  • Juan Bautista Bengoetxea ::Cyborgaren otzantasuna

    Elkar

    Orrialdeak ::286

    prezioa ::22.15€

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Juan Bautista Bengoetxeak Elkar argitaletxearekin plazaratu du Cyborgaren otzantasuna saiakera. Ideia nagusia, honakoa: denok garela cyborgak, nola edo hala, teknologiaren aurrean otzanak baikara. Otzanegi, egilearen esanetan. Gizakiaz, makinaz eta otzantasunaz egin du gogoeta Bengoetxeak saio honetan. Enbor horietatik abiatuta, hainbat adarretara iristen da lana: fikzioa aztertzen du, baita kultura ere; eta gogamenak, garunak, azken finean, pertsonek, cyborgaren ideian duten garrantzia azpimarratzen du. Gizartean teknologiak duen garrantziaz mintzo zaigu liburua, eta irakurleari galdera ugari sortuko dizkio.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude