Xabier Altuberen ‘opera prima’

  • Xabier Altube ::Ihes-lerroak

    Erein

    orrialdeak ::214

    prezioa ::16.90€

Ihes-lerroak
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
2009 honetako “Donostia Opera Prima” saria irabazi zuen Xabier Altubek Ihes lerroak nobelari esker. Hiru pertsonaia dira gasteiztarrak osatu duen nobelaren ardatza: Alice, Olatz eta nobelako narratzailea. Bidaia-eleberria da Ihes lerroak, Altubek liburuaren aurkezpenean esan zuenez: protagonistak Gasteiz eta Pau arteko bidaia kontatzen du. Bide horretan zerbait aurkituko du, beste hiri bat, iraganaren eta etorkizunaren artean dagoen orainaldia. Hizkuntza “negligentean” idatzitako liburua duzu honakoa, Altuberen esanetan “literatura ofizialetik ihesi” egina baita.  Altuberen ustez denok desbideratzen gara inoiz abiapuntutik, eta liburu honek desbideratze hori kontatu nahi du.

ASTEKARIA
2009ko ekainaren 14a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Eguneraketa berriak daude