2009 honetako “Donostia Opera Prima” saria irabazi zuen Xabier Altubek Ihes lerroak nobelari esker. Hiru pertsonaia dira gasteiztarrak osatu duen nobelaren ardatza: Alice, Olatz eta nobelako narratzailea. Bidaia-eleberria da Ihes lerroak, Altubek liburuaren aurkezpenean esan zuenez: protagonistak Gasteiz eta Pau arteko bidaia kontatzen du. Bide horretan zerbait aurkituko du, beste hiri bat, iraganaren eta etorkizunaren artean dagoen orainaldia. Hizkuntza “negligentean” idatzitako liburua duzu honakoa, Altuberen esanetan “literatura ofizialetik ihesi” egina baita. Altuberen ustez denok desbideratzen gara inoiz abiapuntutik, eta liburu honek desbideratze hori kontatu nahi du.