Larrabetzu liburuen uri

  • Durangoko Azoka hor dago, Hugoenea idazleen etxea ere hasi da martxan berriki, Eako poesia egunak badaude... Baina orain arte ez zen euskara hutsezko literatura azokarik Euskal Herrian. Larrabetzun (Bizkaia) izango da lehena. Ekainaren 5, 6 eta 7an antolatu du Larrabetzuko Literatura Eskolak.
Gotzon Barandiaran
Gotzon Barandiaran Literatura Eskolako koordinatzailea Literaturia-ren aurkezpenean.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Bost urte dira aurten Literatura Eskola sortu zenetik. Eta eskolakideei nahikoa aitzakia iruditu zaie hori euskarazko literaturari buruzko jardunaldiak antolatzeko. Literaturia izena jarri diote asteburuari. Bi arrazoi izan dituzte horretarako. Bat: Larrabetzu inguruan literaturari hala esaten diotela, literaturia. Eta bi; Larrabetzu herria uri ere badela, eta jardunaldiek iraungo duten egunetan behintzat, horixe izango dela herria, literaturia, hau da, literaturaren uria.

Noski, jardunaldiak jardunaldi behar badu, ezin azoka soila izan, eta, horregatik, hainbat ekitaldi antolatu dituzte egun horietarako Literatura Eskolako kideek, inguruko biztanleen eta elkarteen laguntzaz. Hitzaldiak, solasaldiak, ipuin eta poesia irakurraldiak, antzerkia...

“Jauzi bat izan da”, dio Gotzon Barandiaran Literatura Eskolako koordinatzaileak. Eskolaren bilakaeraren baitan, beste urrats bat. Larrabetzun baino ez zituzten eskaintzen hasieran eskolak, baina Euskal Herri osora barreiatu ziren gero, hiru urteren buruan, eta egun ere han hemenka ibiltzen dira, hilabetean behin irakurzaleak batuz. Hori zen asmoa, izan ere, literatura jendartera zabaltzea. Eskolen inguruan eratzen joan den jende eta elkarte sare hori baliatuz antolatu dituzte, horregatik, literaturari eskainiriko egunok.

Hainbat idazle hurbilduko da Larrabetzura asteburu horretan liburuak aurkeztu eta haien inguruan hitz egitera. Koldo Izagirre, Garbiñe Ubeda, Asier Serrano, Uxue Alberdi, Irati Jiménez, Juanra Madariaga, Beñat Sarasola, Markos Zapiain, Xabier Soubelet, Auxtin Zamora, Mikel Peruarena, Xabier Mendiguren Elizegi, Edorta Jimenez, Josu Penades, Xabier Etxeberria, Martin Etxeberria, Alberto Barandiaran...

Patxi Gaztelumendik gidaturik “deskonferentziak” izeneko hitzaldi saio laburrak ere izango dira. Internet eta literatura izango da haien ardatza, eta blogak eta literatura hurbiletik bizi dituzten hainbat arituko dira hizketan; Beñat Sarasola, Julen Gabiria, Juan Luis Zabala eta Gorka Bereziartua, esaterako.

Literaturaren alde ludikoa

Galder Perezek eta Ane Zabalak Edorta Jimenezen testuetatik abiatutako Mirande Kabareta ikuskizuna eskainiko dute gaztetxean, bestalde, eta baita Kukubiltxoren Hilario Mortimer, eta Eidaberen Ametsen museoa ere. Hedoi Etxartek poesia errezitaldi musikatua eskainiko du, eta Mikelazulo elkartekoek, berriz, Ate hautsiak ikuskizuna. Eta musikariak ere izango dira; Joseba Irazoki eta Petti.

“Literaturarekin lotura estua duten ikuskizunak dira denak, eta literaturarekin harreman estua izan duen jendeak egindakoak”, dio Barandiaranek. “Emanaldi hauekin guztiekin, literaturaren alde ludikoa ere nabarmendu nahi izan dugu”.

Izenak argi dioenez ordea, literatura eskola da, funtsean, Larrabetzuko Literatura Eskola. Irakurzaleen bilgune. Eta hilabetean behin egin ohi duten bilkura ere egingo dute jardunaldien baitan. Literatur sistema izango da eztabaidagaia, eta Iratxe Retolaza, Olatz Osa, eta Fito Rodrigez bilduko dira mahaiaren inguruan, Harkaitz Zubiriren gidaritzapean.

Txinpasmendi gurasoen elkarteak antolatuta, umeek ere izango dute literaturari heltzeko biderik, haiek sorturiko literatur lanak erakutsiko baitira Larrabetzun , eta idazleekin solasean aritzeko aukera ere izango dute, gainera.

Bazkariak izango dira larunbata eta igandean. Eskolaren webgunean jarriko dituzte txartelak salmentan. Leku berean daude jardunaldiei buruzko bestelako xehetasunak ere: www.literaturaeskola.org atarian.

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude