Ekainaren 6an, arratsaldez, “deskonferentzia” antolatu dute Larrabetzun: blogek literaturarekin duten harremanaz mintzatuko dira hainbat idazle eta blogari, Literaturia ekimenaren barruan. Emailuetatik Volgara. Post-literatura izeneko hitzaldiarekin hasiko da jardunaldia, Patxi Gaztelumendiren eskutik. Ondoren mintzatuko dira Luistxo Fernandez, Juan Luis Zabala, Julen Gabiria, Beñat Sarasola, Gorka Bereziartua, Katixa Agirre eta Josu Landa, armiarma.com-en izenean. Besteak beste liburu elektronikoaz eta argitalpen lizentziei buruz eztabaidatuko dute, eta saioa bukatzeko poesia errezitaldia eskainiko du Imanol Epeldek. Informazio gehiago www.larrabetzu.org/literaturia helbidean.