Izenak


2009ko maiatzaren 17an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Anne Perry idazle britainiarra, nobela beltzaren maisuetako bat, Donostian izango da hilaren 26an, Literaktum literatur jardunaldien baitan. Maiatzaren 25etik 30era bitartean egingo dira jardunaldi horiek. Besteak beste, Jabier Muguruzak, Olvido Garcia Valdesek, Borja Crespok eta Claudiu Komartin errumaniarrak parte hartuko dute hitzaldi, mahai-inguru eta errezitaldietan. Hain justu, Errumaniako kulturak tarte berezia izango du aurtengo edizioan.

 

Lor taldeak hirugarren diskoa plazaratu du: Rock Terapia (Atxeh Independent Records). Rock doinuak dira nagusi lan berrian, pop ukituarekin. Emango dituen hurrengo kontzertuak: Hendaia (15), Durango (22), Ondarroa (29) eta Viana (30).

 
 
 

Azkenak
Eguneraketa berriak daude