Faxismoaren eta salaketa ustelen kontrako talde-lana

  • Des-Kontrol ::Hipokrisia eta faxismoaren aurka

    Baga Biga

    iraupena ::19´39´´

    prezioa ::5.95€

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Gogorra da Arrasateko taldeak bizi izan duena. Norbaitzuk arrasatearrak faxistatzat hartu eta hori argitu beharrean, esamesak zabaldu eta Des-Kontrol eta jarraitzaileak luzaroan mehatxatu izan dituzte, defendatzeko aukerarik eman gabe. Taldekideek, arduratuta, zerbait egitea pentsatu zuten eta Fermin Muguruzak lagunduta, esames horiek ukatzeko diskoa egin dute. Are gehiago, Ferminek berak, El Drogasek, Fernando Sapok, Garik, Xabier Silveira, Niko MCDk, zenbait futbol jokalarik, Porrotxek eta beste askok esku hartu dute lanean. MCD, Specials eta Hertzainak taldeen bertsio banaz gain, taldearen hiru kantu ere aurki daitezke, punk melodikoa, punk-rock gogorragoa eta bestelako doinuak batuz. Hitzak, berriz, inoiz baino argiagoak dira, faxistak ez direla eta bakean uzteko aldarrikatuz.
Markel Urrutia - DesKontrol
"Gu benetan ezagutu gabe gure kontrako salaketak egin dituzte eta gure ikusleak jipoitu"

Dagoeneko isildu dira salaketa eta esamesak? Noiz konturatu zineten zerbait egin behar zenuela?


Mehatxuak eta jipoiak bai, baina esamesak ez. San Inazioko jaietan, Bilbon, konturatu ginen erantzun behar genuela. Hamabost bat tipo ikusleak bortizki mehatxatzen eta guri lorontziak botatzen, nahiz eta auzotarrak gure alde egon. Ezagutu gabe, ezin da salaketarik egin, eta hori egin dute, baita gure ikusleak jipoitu ere.

Hainbeste kolaboratzaile ezagun izateak entzuleen profila zabaldu du?


Ez dut uste. Guk punk eta Oi!-ean dugu oinarria, baina aurreko diskoan estiloa apur bat zabaldu eta punkarekin hain lotuta ez dagoen jende gazte ugari hurbildu zitzaigun. Disko honek promozioa egin digula? Ez gara horren bila joan, baina baliteke!

Pakean utzi arte da orain arte abestu duzuen kanta politikoena?


Ez da bakarra, beste kantu batzuk ere baditugu: Freedom for my land, Altxa gaitezen, Euskadi es una nación eta beste. Berez, skinhead ildoan murgilduta, politikaz paso egiten saiatzen ginen, baina Euskal Herrian oso zaila da hori, guztioi eragiten digulako.

Makina lehertu arte kantak punk-hardcorearen ukitua dauka...


Bai, ezta? Azken sasoian bizi izan ditugunak ezintasuna eragin digu eta uste dut hori gero eta gehiago antzemango dela egiten gabiltzan kantuetan. Era berean, gero eta musika gehiago entzuten dugu, eta halakoak ere gustuko ditugu.

Orain buru-belarri zabiltzate diskoa prestatzen?


Berez diskoa iaz egin nahi genuen, baina salaketa eta mehatxu horiei aurre egiteko beste diskoa egin genuen tartean. Aspaldian gogor entseatzen gabiltza eta asmoa da uda partean grabatzea. Taldeak hamahiru urte beteko ditu, hortaz abesti kopuru hori izango du lanak; eta ildo desberdinetako kantuak batuko ditugu: hardcorea, melodikoak, estilo klasikoa, akustikoa... Nahiko lan irekia izango da.

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


Eguneraketa berriak daude