Churchill...

Amatiño
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Churchill, Kennedy eta Obama...
 
Churchillek erabaki zuen, 1911n, Britainiar Itsas Armada ahalguztidunaren oinarrizko erregaia aldatzea, ordurarteko ikatza alboratu eta petrolioaren aldeko apustua eginez. Erabaki hura ez zuen Churchillek hartu Erresuma Batuko ikatza amaitzear zegoelako, Britainiar Inperioak Ekialde Ertaina mendean zuelako baizik. Horretarako sortua zen, 1909an, Anglo Persian Oil Company enpresa.
 
Ehun urte geroago, Barack Obamak Steven Chu fisikaria (1997ko Nobel Saria) izendatu du Energia Idazkari, Amerikako Estatu Batuetako ezagutza eta ikerkuntza sare guztia energia berrien garapenaren alde jarri dezan. Kennedyk bere garaiko belaunaldi osoa ilargiratze bidean mobilizatu zuen bezala, Obamak zientziarik eta teknologiarik aurreratuenak jarri nahi ditu energia iraunkor eta berriztagarrien mesedetan.
 
Churchillek ez zuen petroliorik estreinako erabili, ez Kennedyk ilargirik aurkitu, ezta Obamak energia berririk asmatu ere. Baina petrolioaren, aeronautikaren zein berriztagarrien historian, nork bere aldarea izango du.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Barraskilo bat Amanita Muscaria baten gainean
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren udazkeneko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Izara formatu berritzailean, landareak lantzeko jakintza praktikoa, lurraren eta bizidunen osasunarekin lotutako gaiak eta poster eder bat deskubrituko dituzu urtaro bakoitzean. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!