4.000 zenbakira iristeko prest

  • Herria astekariaren 3000. zenbakia plazaratu da udaberria iritsiz batera. Herriak 65 urteko ibilbidea egin du. Piarres Lafitte eta Emile Larre apez zuzendarien ondoren, Janbattit Dirassar (Hazparne, 1937) kazetaria da Herriaren zuzendaria. Zuzendari laiko prestua.
Janbattit Dirassar Herria astekariko zuzendaria
Janbattit Dirassar Herria astekariko zuzendariaLander Arbelaitz
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Eskualduna, Aintzina, Herria... Iparraldeko euskal agerkarien izenak dituzu. Lehen biak, Xurien eta Gorrien arteko lehia politikoaren garaian sortuak. Gorriek Le Reveil Basque astekaria kudeatzen zuten. Xuriek, berriz, Eskualduna sortu zuten 1887an. Haren segida da Herria: “Herriak 1944ra arte segitu zuen, alemanen kontrako gerla bukatu zen arte. Egileak alemanekin akomeatu baitziren gutti-aski. Gerla ondoren, Leon Leon, Saint Pierre, Jean Elizalde Zerbitzari apezak bildu eta ‘ez da Euskal Herririk euskarazko astekari gabe’ deliberatu zuten. Baziren ere laikoak: Louis Dassance, Jules Mulier Oxobi... Uztaritzen apeza zen Piarres Lafitteri aldizkariaren ardura hartzea proposatu zioten hauek guztiek. Lafitte ezagutua zen alemanen kontrakoa izateagatik. Lafittek berehala esan zuen baietz, baldintza batekin –apeza zenez gero lan asko zuen–, ez zuela horrelako lana hartuko, apezpikutegiaren baimenik gabe. Harrez geroztik, anitzek uste ukan dute Herria Elizaren agerkaria dela, baina ez da egundaino hala izan. Egia da apez euskaltzaleak ukan dituela kasik beti buru, duela sei urte ni zuzendari izendatua izan arte. Baina laikoak ere izan dira, politikari demokrata-giristinoak, Mixel Labeguerie eta Jean Errecart, besteak beste.

Gerla garai zailen ondoren abiatu zen Herria. Kuraia behar zen orduan.


Ziur! Lafittek bizpahiru hilabetez traba handiak ukan zituen. Lehenik argitalpen baimena lortzeko, eta bestalde, papera zuhur edo eskas zelako. Paperik ezin ukanik abiatu zen Herria, oztopo guztien gainetik.

Ordukoak bai pasadizoak!


Pentsa. 1. zenbakia 1944ko urriaren 19an atera zelarik, aleak Baionako postara eraman zituzten banatzeko eta hauxe erran zioten Lafitteri: “Ez duzu egiazko baimenik, ezin dugu bidali”. Lehenbiziko zenbakia Baionan gelditu zen. Gatazkak segitu zuen baimena lortzeko, eta azaroaren 16an agertu zen 2. zenbakia. Biak batera bidaliak izan ziren harpidedunei, bi orrialde ziren.

Herriak 3.000. zenbakia karrikaratu du udaberrian, baina gehiago badira.


Baiki. 1949an, bosgarren urtemuga ospatzeko, Lafittek Herria pixka bat handitzea erabaki zuen, sail berri batzuk irekiz aldizkariari beste begitarte bat emateko. Horren seinale gisa edo, irudiz, erabaki zuen ere sailkapena 1. zenbaki berritik hasiko zela. Erran nahi baita, 1950eko urtarrilaren 5ean Herria berrizendatu zuten nolazpait. 3.000 zenbaki direla diogu, baina Herriaren 3.295 dira.

Zein da Herriaren jitea?


Irekiak gara, baina humanismoa edo jendetasuna atxikitzen dugu, eta euskalduntasuna, hau berez doa. Emile Larrek kendu zuen frantsesez urtetan agertzen zen artikulu bakarra. Lafittek baimena galdatu zuelarik, orduko mandatari batek erran zion: “Astekari euskaldunik ez duzu ateratzen ahal, ez osoki euskaraz ari denik, artikulu bat bederen behar duzu frantsesez eman. Legez horrela da”. Lafittek sinetsi zion. Emile Larrek arrazoi osoz erabaki zuen hura kentzea.

Herriak bere idatz moldea atxiki du.


Bai, saiatu gara beti ere idatz moldea begiratzen. Herrietako berriemaileek beren euskalkia erabili dezatela nahi dugu. Gero, aditzaren aldetik eta bestetik, euskara batua sartu dugu, baina hor badugu arazo bat, ez bakarrik Herrian. Batzuek nahi dute lasterka joan, eta beste batzuek berriz poliki. Guk erdibide bat kausitu dugu edo entseatzen gara bederen. Guk eta irratilari batzuek hainbat hitz berri sartu dugu eguneroko bizitzan, eta denek egokiak kausitzen dituzte. Adibidez, Kirolak lehen Sporra erraten zen hemen. Denen ulergarri izan dadin euskara erabiltzen ari gara.

Geroa nola ikusten duzu, berriz?


Garbiki erran behar da: gazteak ez dira irakurle handiak. Berrikitan irakurri dut, EAEn egindako buru ikerketa batean, belaunaldi gazte bat telebistari emana bizi izan zela. Orain aldiz, 15-20 arteko gazteek, Hegoaldean, eta hemen ere, telebistarentzat ez dute esker handirik. Internet eta teknologia berriak maite dituzte, eta guk horiek ere lotu behar ditugu emeki-emeki, gazteak nahi baditugu bildu. Halere, paperezko prentsak toki bat atxiki behar du gure ustez. Izan ere, adin batean aldatzen gara. Nik ezagutzen ditut 40 urteko batzuk, duela 10-15 urte ez zutela Herriaren berriekiko batere eskerrik, eta orain berriz heldu dira gurera. Herrietako erroak sentitzen dituzte, herriaren erroak sentitzea ona da. 2.500 harpide dugu. Urtetik urtera murrizteño bat bada, baina badaude ere irakurle berriak.

Mentura baduzue, beraz.


Mentura eta itxaropena! Urrats bat egin dugu, ez bakarrik gaztearengana joateko, orokorki jende guztiarengana. Errate baterako, jendeak maite ditu irudiak. Baina ez orain bakarrik, lehen ere bai. Baina ez zuten ukaten ahal. Gure amatxi batzuek erraten zuten: “Liburu horretan badirea sainduak?”. Badakizu zertaz ari ziren? Liburuan marrazkiak edo irudiak galdatzen zituzten. Sainduen irudiak nahi zituzten haiek ere, ez baitzituzten aski ikusten. Eta orain ere irudia nahi du jendeak, eta kolorea eta arintasuna. Duela bost urte, 2004an, Herriak 100 urte bete zuelarik kolorea bi orrialdetan ezartzea erabaki genuen: lehenean eta zortzigarrenean. 3.000 zenbakia atera dugularik gehigarri berezia, hor ere kolorea sartu da. Herria handitu nahi dugu zortzi orrialdetik hamabietara lehenbiziko urrats batean. Astero ez badugu egiten ahal, bi astetarik behin. Eta sail berri batzuk irekitzea nahi genuke, gazteek maite dituzten gaiak eskaintzeko. Baina horretarako harpidedun gehiago behar dugu. Eta preseski, “harpidedun gehiago izateko hori egin behar duzue” erraten digute.

65 urte bete ditu Herriak. Janbattit Dirassarren ekarria ere agerikoa da.


Nihaurek ez dut erran behar zer ekarri dudan. Hemezortzi urtetatik atxikia izan naiz Herriari, eta nahi nuke segitu zenbait denboraz, osagarria baldin badut bederen. Ez naiz bakarra. Hemen dira ere Pello Jojajuria erredakzioburua eta Marixan Brement idazkaria, baita 40 berriketariz osaturiko sarea ere. Jean Haritselharrek Herria 4.000ra iritsiko dela dio. Gu ez gara hemen izanen, baina Herria bai. Hori da gure ametsa.
Janbattit Dirassar
"Patxi Lopezengandik zerbait erdietsiko du EEPk! Ala ez?"

Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzak jasotzen ditu. Kezkatuak al zarete aldaketaren aitzinean?


Kezkatuak gaude, baina ez lehen baino gehiago. Ikusi behar da aldaketa nola itzulikatzen den, nehork ez daki gauza handirik. Gauzaño bat alta: EEP sortu zenean ni ez nintzen batere bero erakunde berri horrek egin zezakeenarekin, jadanik izan baitziren holakoak. Ele ederrak eta onak, baina konkretuki gauza gutti. Alegia, gauza batzuk ez dira batere ongi joan eremu honetan. EEP orain ari da kanpaina batzuk lantzen laguntza gehiago ukan dezagun eta biziki ontsa joan dira. Bestalde, guk salatzen dugu Kontseilu Orokorraren promozio kanpainak egunkari handiari [Sud-Ouest] eta haren umea astekariari [La Semaine] laguntzeko direla. Aspaldian galdatzen diogu laguntza denei berdin ematea: Euskal Irratiei, euskarazko agerkariei... EEPren sostengua dugu orain galdatzeko, indar gehiago. Zer emaitzak lortuko ditugun ez dakigu, baina itxaropena badugu, EEPk nahikaria baitu gu laguntzeko.

Patxi Lopez lehendakari baldin bada, alta.


Entzuna dut Patxi Lopez biziki adiskidea dela Frantxoa Maitiarekin [PSko kidea]. Maitia EEPko kidea da. Beraz Maitiak euskara maite badu, eta berak hala dio, eta nik hala pentsatzen dut, Patxi Lopezengandik zerbait erdietsiko du EEPk! Ala ez? Esperantza atxiki behar dugu.

Azkenak
Israelek Hamaseko buruak bonbardatu ditu Qatarreko hiriburuan

Erasoaren helburu izan direnak Trumpek proposatutako su-etena negoziatzen ari zirela azaldu du Hamasek. Israelek erasoa baieztatu du, eta Qatarrek “eraso kriminala” kondenatu.


Nepalgo lehen ministroak dimisioa eman du, protesta gogorren ondorioz

Liskarretan gutxienez hogei pertsona hil dira astelehenean. Astearte goizean, lehen ministroaren etxeari su eman diote manifestariek. Herritarrik gazteenak ari dira protestan, gobernuaren ustelkeriaren aurka, eta bereziki, sare sozialen debekuak eraginda.


2025-09-09 | ARGIA
Aske utzi dute Jose Mari Dorronsoro euskal presoa, 32 urteren ondoren

Jose Mari Dorronsoro preso politikoak Frantziako Estatuan bete zuen zigorra aintzat hartu ondoren, aske utzi zuten abuztuan, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez.


2025-09-09 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Bazuen mezua, noski, Pekineko desfileak; baina zein zen mezua?

Zuzenean, askok, edo geroago ehunka milioik ikusi ahal izan duten irailaren 3ko Pekineko desfile militar erraldoiak bazuen, bai horixe, mezua. Halako guztiek bezala, esan genezake. Antolatzaileen borondateaz harago doazen mezuak, batzuetan. Mezu horiek zein eta norentzat ziren... [+]


Eskola segregazioa gainditzea helburu duen mahaia abiatu du Jaurlaritzak, STEILAS eta ELA gabe

"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.


2025-09-09 | Jon Torner Zabala
Itsasoaren berotzeak euskal kostaldeko espezie batzuen portaera aldatu du, Aztiren arabera

"Berdela iparralderantz ari da mugitzen, itsasoa berotzeak sardinari ez dio on egiten eta geroz eta gutxiagoa dago, antxoarentzat ona da eta geroz eta gehiago dago, baina txikiagoa da...", dio Aztiko ikerlari Xabier Irigoienek, EITB Datak tenperaturaren gorakadaz egin... [+]


Israelek Gaza hiria ebakuatzeko agindua eman du eta drone batek eraso egin dio Flotillari Tunisian

Hirian milioi bat pertsona inguru bizi da egun, eta ez dute nora jo. Pazienteekin eta lanean geratuko direla adierazi du Shifa ospitaleko zuzendariak, eta babesa eskatu dio nazioarteari. Bestalde, gauerdian, Global Summud Flotillako ontzi bati eraso egin dio drone batek... [+]


Spoti-fire, Stop-ify edo Spoti-fair

Guztiok entzun nahi dugu musika: asko, merke, euskaraz eta gaizki sentitu gabe. Baina Spotify utziko badugu Israelen konplize izateagatik, agian beste enpresa eta tresnen inguruan ere hausnartu beharko dugu. Edo gure morala kontratatzen ditugun zerbitzuen arabera neurtzen hasiko... [+]


2025-09-09 | Irutxuloko Hitza
Kaleratzeak Stopek gaitzetsi du Donostian GOe egiteko azkartasuna, ondoko orubeko gazteentzako apartamenduei ekiteko datarik ez dutenean

Joan den astean jakinarazi zuten Basque Culinary Centerren GOe eraikina urriaren 20an inauguratuko dutela, eta horren harira, Kaleratzeak Stop plataformak idatzi bat helarazi du komunikabideetara. Bertan, gaitzetsi egin du Basque Culinary Centerreko eraikin berria 20 hilabetetan... [+]


Nafarroako azoka ekologiko handiena Noainen lurreratuko da irailaren 12tik 14ra

Hamargarren urtemuga ospatuko du aurten Nafarroako Azoka Ekologikoak. Berrogei postuko azokaz gain mintzaldiak, tailerrak, kontzertuak eta erakusketak izanen dira


2025-09-09 | Gedar
EAJko presidente ohi Andoni Ortuzar kanpo-aholkulari gisa fitxatu du PwC multinazionalak

 "Komunikazioan eta gai publikoetan" lagunduko dio enpresari. Lizitazioak manipulatzeagatik isundu izan dute konpainia, eta lotura zuzenak ditu EAJrekin. 


2025-09-08 | Aimar Lopez
Istilurik gabe baina normaltasunik gabe ospatu dute bertze behin Alarde eguna Hondarribian

Jaizkibel konpainia berdinzaleak Herriko Etxearen eta epaileen deliberoak bete ditu, ez haatik HAOSEk, alarde baztertzailearen antolatzaileek. «Estrategia aldaketa bat» eskatu dio Jaizkibelek auzapezari; ezkerreko ordezkariek «Alardea antolatzeko».


2025-09-08 | ARGIA
Israeli armak salerostea debekatzeko dekretua iragarri du Espainiako Gobernuak

Pedro Sánchez Espainiako presidenteak adierazi du, legez arma-blokeoa ezarrita, presioa eragin nahi dutela Benjamin Netanyahurengan. Sánchezek deitoratu du nazioarteko komunitatearen zati baten “indiferentzia” eta Israelgo Gobernuarenganako... [+]


Bayrouren gobernua erori da Frantziako Asanblean eta estu da Macron

Astelehen arratsaldean konfiantza mozioa galdu du Frantziako lehen ministro François Bayrouk. Konfiantza mozioa eskatu zuen, datozen lau urteetarako austeritate usaina zuten aurrekontu batzuk aurkeztu eta bere aurkako zentsura mozioa iragarri zuenean eskuin muturrak. Aurrez... [+]


2025-09-08 | Axier Lopez
Argentinako ultraeskuinak lehen kolpea jaso du haustekundeetan

Peronismo klasikoak Buenos Aires probintziako hauteskunde legegileetan botoen %47,2 lortu du. Javier Mileiren La Libertad Avanza hautagaitza 13 puntura geratu da (%33,7). Emaitza esanguratsua da bozka emateko eskubidea duten argentinarren %38 Buenos Aires probintzian biltzen... [+]


Eguneraketa berriak daude