"Patxi Lopezengandik zerbait erdietsiko du EEPk! Ala ez?"


2009ko maiatzaren 3an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzak jasotzen ditu. Kezkatuak al zarete aldaketaren aitzinean?


Kezkatuak gaude, baina ez lehen baino gehiago. Ikusi behar da aldaketa nola itzulikatzen den, nehork ez daki gauza handirik. Gauzaño bat alta: EEP sortu zenean ni ez nintzen batere bero erakunde berri horrek egin zezakeenarekin, jadanik izan baitziren holakoak. Ele ederrak eta onak, baina konkretuki gauza gutti. Alegia, gauza batzuk ez dira batere ongi joan eremu honetan. EEP orain ari da kanpaina batzuk lantzen laguntza gehiago ukan dezagun eta biziki ontsa joan dira. Bestalde, guk salatzen dugu Kontseilu Orokorraren promozio kanpainak egunkari handiari [Sud-Ouest] eta haren umea astekariari [La Semaine] laguntzeko direla. Aspaldian galdatzen diogu laguntza denei berdin ematea: Euskal Irratiei, euskarazko agerkariei... EEPren sostengua dugu orain galdatzeko, indar gehiago. Zer emaitzak lortuko ditugun ez dakigu, baina itxaropena badugu, EEPk nahikaria baitu gu laguntzeko.

Patxi Lopez lehendakari baldin bada, alta.


Entzuna dut Patxi Lopez biziki adiskidea dela Frantxoa Maitiarekin [PSko kidea]. Maitia EEPko kidea da. Beraz Maitiak euskara maite badu, eta berak hala dio, eta nik hala pentsatzen dut, Patxi Lopezengandik zerbait erdietsiko du EEPk! Ala ez? Esperantza atxiki behar dugu.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.