“Zertarako galdetu erantzunik ez entzutekotan?”

  • Gure irrati modernoaren ama gaztea da. Baita ipuingintzan trebatutako idazle preziatua ere. Bietan lortu du kritikaren zein publikoaren begirunea.
Arantxa Iturbe
Dani Blanco

Patxi Lopezek ba al daki nor zaren?


Ez dut uste, eta ez du zertan. Zer egiten dudan jakingo balu izugarri poztuko nintzateke: esan nahiko luke guk komunikatzeko erabiltzen dugun hizkuntza ezagutzen duela eta komunikatzeko duguna intereseko duela.
 

Alegi herrian jaio zinenean... Alegria zen, alegia!


Han geratu zen nire haurtzaroa, “r”-arekin batera.
 

Egunero irratsaio bat prestatzen duzu euskal kulturan oinarritua. Ogi eta arrainen mirakulua?


Ez dut mirakuluetan sinesten. Okin eta arrantzale askoko herri txiki batean bizi gara. Zorionez.
 

Bi hauen artetik zein hazten ari da progresio azkarragoan: elkarrizketatu dituzun euskaldunen multzoa ala elkarrizketatu ez dituzunena?


Sentitzen edo pentsatzen dutena euskaraz esateko gai direnen multzoa hazten ari da. Ez nik nahi bezain progresio azkarrean. Eta ez prexixo guretzat elkarrizketagai bihurtuko liratekeelako eta lana erraztuko liguketelako. (edo ez horregatik bakarrik, behintzat).
 

Gure herrian emakumeak arratsaldero batu ohi ziren solasteko... Nire aldetik ondo deritzot orain irratia zuena izateari.


Kondeszendentzia apur bat sumatu ote dudan hitz horietan…
 

Gainera arratsaldekoak eredugarriak zarete lanbide honen lehen araua betetzerakoan: badakizue entzuten!


Zertarako galdetu erantzunik ez entzutekotan?
 

...eta jendeak ba al daki(gu) hitz egiten?


Denok. Eta gehienak gainera, badauka(zue) zeresana.
 

Idazle modura, emakumeen mintzoa literatura bilakatu duzu Kontu jaten elkarrizketa bilduman.


Beren bizitza/z kontatzeko ausardia izan zuten zenbait emakumeren istorioak ipuinez jantzi nituen. Kuriosoa da: zer kontaturik ez daukala uste duen asko kontatzen entzutea baino gauza erakargarriagorik…
 

Aukeratu beste herrialde bat bizitzeko, mesedez.


Argi gehiago duen edozein. Orain gutxi arte uste nuen eguraldia eta ni unibertso desberdinetan bizi ginela; orain, leihoa zabaldu eta lainoekin topo egiteak eguna lainotuta hasi arazten dit.
 

Beste garai bat; animalia bazina; Arantxa izenaren ordez zein...


68ko maiatza, Parisen (baina ez neskame, garai hartan seguruenik egokituko zitzaidan bezala…).
 
Animalia naiz. Oso basatia, batzuetan.
 
Arantxa ez da izena bakarrik. “Arantxa” naiz. Izana berekin du.

Azkenak
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude