"Aisia burua hustera zuzenduta dago; pentsatu gabe erlaxatzera"

  • Montehermoso Kulturunea birmoldaketa estruktural betean dago eta obrak kanpotik suma daitezke. XVI. mendeko jauregi errenazentistaren itxurako kultur gunea Gasteizko alde zaharrean dago, Fray Zacarías kantoian, gaztetxea katedral zaharrarekin elkartzen den kalean hain zuzen. Xabier Arakistain Arakisek zuzentzen du egun.
Arakis
Xabier ArakistainJose Ramón Gómez
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Kreako Zuzendariak, Araceli de la Horrak, 2006 urtean utzi zuen Montehermosoko koordinazio orokorra, eta ordudanik ileorde beltza eta makillajea eramatea gustatzen zaion Arakisek hartu du eserlekua hainbeste istilu sorrarazi zuten eskailera mekanikoetara ematen duen bulegoan. Hala ere, oinordetzan hartutako lanak medio, aurreko urtera arte ez ziren hasi Arakis eta bere taldea zentroko zuzendaritza berria beraiengan hartuta lanean.

Feminismoa aldarrikatuz eta artea ikuspuntu desberdin batetik erakusteko asmoarekin sortu zen Montehermoso Arte, Kultur eta Pentsamolde Garaikideko zentro berria; “talde esfortzu” bat dela dio Arakisek. Madrilen jaio zen, eta Bilbon bizi izan da hemezortzi urtez. Feminista petoa, azaldu duenez Montehermoso da Espainiako Estatuan Berdintasun Legea betetzen duen zentro kultural bakarra.

Zer aldaketa uste duzu jasan dituela Montehermosok aurreko zuzendaritzatik honetara?


Uste dut bi gauza oso diferente direla. Lehen mota bateko kezkak existitzen ziren eta orain beste mota batekoak. Guk publikoari zuzendutako kultura egin nahi dugu; ildo herrikoia duena eta era kritikoan kontsumitzen dena. Hain ohituta gauden aisialdi populista sortzearen kontrakoa da. Tamalez, herrialde honetan oso gogoeta gutxi dago eta esfortzurik eskatzen ez duen aisiak inguratzen gaitu. Aisia burua hustera zuzenduta dago; pentsatu gabe erlaxatzera. Kultura ez da bakarrik saunara joatea edo masaje bat hartzea. Gu praktika artistikoan oinarritutako arte, kultura eta pentsamendu garaikidea sortzen ari gara. Interesatzen zaizkigun praktika artistikoak Bourdieuk eremu mugatua izenez kalifikatu zituenak dira, hau da, nazioarteko zirkuituan daudenak eta jakintza sortzen dutenak. Azken finean, egiten duguna gizartea era kritikoan aztertzea da, eztabaidan oinarritutako gune bat sortzeko asmoz. Horrela, pentsatu ahal izango dugu mundu hobe batean. Hori izan beharko litzateke XXI. mendeko zentro kultural baten egitasmoa.

Montehermoso Udalaren pean dagoen zentroa da, eta gure aurrekontuak Kultura Sailetik datoz. Egun baliabideak sexuen arabera banatzen ari gara; feministek sexu kuotak deitu dieten horiek. Arte, kultura eta pentsamendu garaikidea eskaintzeaz gain, aukera berdintasuna ere jorratu nahi dugu. Espainiako Estatuan ez dago kultura zentro edo museorik egungo Berdintasun Legea jarraitzen duenik. Aitzindariak gara horretan; gure gunearen erdia emakumeei eskaintzen diegu eta aurrekontua emakume eta gizonen artean banatzen dugu, era berdintsuan. Neurri hori ezinbestekoa dela uste dut.

Nondik dator Montehermosoren izaera feminista?


Pentsatzeko era feminista da gurea. Askotan feminismoak prentsa txarra du. Ismo honek nahi du sexuen berdintasuna bermatuko duen eraldaketa soziala; horregatik daramatza feminismoak 300 urte praktika politikoa, soziala eta teorikoa aplikatzen. Horrez gain, 40 urte daramatza praktika artistikoa lantzen. Berdintasunaren aldeko modernitate diskurtsoetan du jatorria eta Amerikako Estatu Batuetan mugimendu beltzari oso lotuta egon zen. Egun diskriminatuta dagoen jende talde bati egiten dio erreferentzia. Feminismoa berdintasun diskurtsoa da; ez da matxista. Ni feminista naiz. Hona etorri aurretik hamar urtez aritu nintzen begirada feministarekin lan egiten.

Nola islatzen dute ildo feminista hori Montehermoson erakusketak egiten dituzten artistek?


Era desberdinetan: guk desberdintasunak lehen planoan jartzen ditugu eta horri esaten diogu feminista izatea. Nekatuta nago Montehermoson arte feminista egiten dugula entzuteaz. Ez! Montehermoson ez dugu arte feminista egiten; arte, kultura eta pentsamolde garaikidea egiten dugu. Egiten ditugun gauzen artean jarraitzen dugun lerroetako bat feminismoarena da, baina badago post-kolonialismoarena ere, eta beste hainbat ere bai. Montehermoso oso gune plurala da: feministatzat katalogatzea errealitatea aldatzea da, kontserbadorea izateaz gain.

Zer ikus dezakegu momentu honetan Montehermoson?


Living Together:
Emma Dexterrek –Londreseko ICAko zuzendariordea eta Tate Moderneko komisario nagusia izandakoak– eta biok komisariatutako erakusketa da. Guztion interesa suspertu beharko lukeen gai interesgarri batean oinarritzen da: hain bizkor doan XXI. mendeko gizarte honetan, krisi ekonomikoaren erdian, elkarbizitzak duen esanahiaren inguruan egiten du gogoeta. Inoiz ez dira egungoak bezalako migrazio mugimenduak egon. Gainera, identitate sexualak erabat ireki dira eta mundua gero eta jende desberdinagoz osatuta dago. Hori jakinda, bi era desberdinetan bizi gaitezke elkarrekin: gure elkarbizitza izan daiteke negoziatutakoa edo inposatutakoa. Mundu hobeagoan bizitzeko behar dugun elkarbizitza nola negoziatu dezakegun eztabaidatzen ari gara Montehermoson.

Erakusketa horren barruan, orain Frantziatik datorren Société Réaliste kolektiboak sortutako muntaia dugu ikusgai. AEBetan bizitzea lortzeko beharrezkoa den Green Card edo txartel berdeari egiten dio erreferentzia. 2006. urtean Europar Batasunean mekanismo beraren inguruan eztabaida hasi zen, alegia, Europan sartzeko txartel berde hori izatea beharrezkoa ote zen atzerriko lagunentzat. Société Réalistek webgune bat abian jarri du, eta Green Card-a eskatzeko asmoz jende asko hurbiltzen ari da. Montehermoson pertsona horiek nortzuk diren ikus daiteke. Horrez gain, proiektuak mugimendu migratorioen inguruan sortutako ekonomia ere aztertzen du; esaterako, egoera eskasenetan dagoen jendea esplotatu egiten duten industria eta enpresen inguruko hausnarketa egiten du, eta islatzen du estatuak zer zerikusi duen horrekin.
Proiektu hauek diskurtso artistikoak dira eta horrelako gaiez hausnartzera gonbidatzen dituzte herritarrak; hori da arte garaikidea.



Zer motatako publikoa gerturatzen da Montehermosora?


Montehermoso oso zentro handia da, eta oso konplexua. Ekintza ugari eskaintzen ditu: alde batetik erakusketak ditugu, eta bakoitza ekintza kultural batekin aurkezten da, bai artearen aldetik, baita giza zientzien aldetik ere. 55 urtetik gorako pertsonentzako ikastaroak ematen ditugu eta hemendik gutxira abian jarriko dugun online artxiboan ari gara lanean. Umeentzako ekintzak ere eskaintzen ditugu eta kulturarekin erlazionaturiko gaiak jorratzen aritzen gara. Esaterako, txekiar marrazki bizidunen ziklo bat dugu abian: hor erakutsiko ditugun filmak ez dira Disneyk egiten dituenak bezalakoak; ez dugu nahi umeak ohitzea hain merkantilizatuta dauden produktuetara, ez baitute gonbidatzen gogoeta egitera. Montehermosora etortzen dira haurrak ikastoletatik, 55 urtetik gorako jendea eta gure edadekoa, bai erakusketa bat ikustera, baita kontzertuak eta DJak entzutera ere.


Zer nolako konexioa du Montehermosok Gasteizekin?


Gasteizentzat oso aproposa da. Oso hiri partikularra da: hamaika gizarte-etxe ditu –Bilbok eta Donostiak ez dituzte hainbeste–. Arte garaikide eskaintza handia du Gasteizek; egun Amarika plataforma du, baita Arte Ederretako museoa ere. Hemendik gutxira Krearen sorrera ikusiko dugu eta nola ez, Montehermoso bera. Pentsamendu bakarra ez da interesgarria; ezin dugu denok berdina egin. Interesgarriena bakoitzak indibidualtasun maila bat izatea da, eta horrek zehaztea eskaintza kulturala. Zentzu horretan Montehermoso Gasteizen neurrira eginda dagoela uste dut, eta lehendik zetorren aldaketa baten produktua da. Ni hona iritsi nintzen aurreko koordinatzailea Kreara joan zelako, arte gune berri batera. Beranduago Artiumen zuzendaritza aldaketa egon zen eta une berean Amarika Plataforma izan zena berriz ireki zuten. Horregatik diot Montehermoso martxan dagoen prozesu baten zati dela. Gasteizek duen eskaintza kulturala inguruko hiriena baino zabalagoa da.

Zer da Arakis Montehermosorentzat?


Montehermoso lan taldea da. Ni lehiaketa baten bidez hasi nintzen hemen lanean; proiektu bat aurkeztu nuen eta irabazle atera nintzen. Aurretik freelance moduan aritu nintzen; arte komisario independientea nintzen. Hona sartu aurretik oso argi nituen eman behar ziren aldaketak eta egun talde bat gara. Montehermosoko koordinatzaile orokorra naiz –zuzendariaren postua ez da berez exisitzen– eta nire lana taldea zuzentzea eta proiektu baten lerroak aukeratzea dira.

Azkenak
Bizkaiko Golkoa ia bi aldiz azkarrago ari da berotzen munduko batez bestekoa baino

Naturklima fundazioak kaleratutako Itsasoko eta kostako txostena-k argitara eman ditu klima aldaketa euskal kostaldean izaten ari den ondorioak: Bizkaiko Golkoko uren tenperatuta 0,22 gradu igo da hamarkada bakoitzean, 1981tik 2023ra, munduko uren tenperaturen batez besteko... [+]


Protesta egingo dute Los 40 Summer Live jaialdiaren aurka, Zarautzen

Beste urte batez Los 40 Summer Live jaialdia ospatuko dute Zarautzen, eta horren kontra agertu dira herriko hainbat eragile, haien ustez, garrantzi handiagoa ematen zaiolako ekitaldi horri herriko jaiei baino: "Argi erakusten du gure herrian zeinentzat dauden erraztasunak... [+]


Azterketa %90ek suspenditu dute eta Zupiriak esan du: “Ertzain izateko ikasi egin behar da”

3.600 pertsona aurkeztu dira ertzain edo udaltzain izateko lan eskaintza publikoko deialdira, eta 2.800 hautagaiek ez dute proba psikosoziala edota atal teorikoa gainditu. Segurtasun sailburuak defendatu egin du Polizia izateko "exijentzia maila".


CAF-Elhuyar sariak etetea erabaki dute, “baldintza egokirik” ez daudela arrazoituta

Zientzia-dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyarrekoak. Antolatzaileek 31. edizioa martxan zegoela etetea erabaki dute, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako".


Nila Heredia
“Evo Moralesek ingurune toxikoa du, eta ezinbestekotzat jo du bere burua”

Boliviako ezkerreko militante historikoa da Nila Heredia, bi aldiz Evo Moralesen Osasun ministro izandakoa. Abuztuan hauteskunde orokorrak izango dituzte, eta herrialdearen egoera politikoa aztertu du elkarrizketa honetan.


Guggenheim Urdaibai Stop plataformak museoaren proiektua bertan behera uzteko eskatu die instituzioei

Joan den astean aurkeztu ziren proiektuaren inguruko entzuketa prozesuaren emaitzak, eta Guggenheim Urdaibai egitearen kontrako iritziak gailendu ziren. Busturialdearen beharrei "arduraz" erantzutea exijitu die plataformak, eta proiektuaren inguruko informazio eta... [+]


Indarkeria matxista gisa ikertzen ari dira 78 urteko emakumearen hilketa, Zizur Nagusian

Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute. 


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Barkamena inprimatzen eta saltzen

Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi  Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Eguneraketa berriak daude