Ez jaitsi MP3-rik!

  • Lasai, ez gara erotu, ez gara Frantzian deskargalariei konexioa gillotinatu nahi dien Hadopi legearen alde jarri; eta ez, guri ere ez zaigu gustatzen Espainiako Kultura ministro berriaren piratafobia. Baina, halere, MP3-rik ez jaisteko esan nahi dizugu. Ez bete zure disko gogorra saretik jaitsitako musikaz. Ez egin hori ze, badaude ordaindu gabe musika entzuteko modu on askoak.
iPhone
iPhone-ak eta tankerako gailuek aukera berriak zabaldu dituzte musika zuzenean Internetetik entzuteko, nonahi zaudela ere.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Satan, Lenin eta Ahmadinejad elkartuta baino gaiztoagoak ziren: beraien erruz ez ziren diskoak saltzen, gosez hiltzen ziren musikariak, industria gainbehera zihoan. MP3ez ari gara, eta formatu horretako artxiboak deskargatzen zituzten musika zaleez –betiere, zentimo bakarra ordaindu gabe–. Baina badirudi laster industriari aitzakia bukatuko zaiola; nagusitzen ari den joera streaminga da. Hau da, musika Interneteko gune batetik zuzenean entzutea, inolako deskargarik egin gabe.

Geroz eta jarraitzaile gehiago dute musika taldeen Myspace-eko guneek eta Last.fm bezalako zerbitzuek; eta kontzeptu aldaketa garrantzitsua ekar dezakete musikaren kontsumoan. Zergatik? Salmentaren langa gainditu ondoren, orain jabetzarena gainditu dezaketelako entzuleek. Azal dezagun pixka bat. Talde baten kantak entzuteko aukera diferenteak dituzu: diskoa erosi, MP3a erosi, edo batere ordaindu gabe deskargatu –batzuek pirateria esaten dioten hori–. Azken aukerak izan du arrakasta gehien, eta nahiko finkatua dagoen ideia da aurrerantzean entzungo dugun musikaren zati handiena doan eskuratuko dugula. Baina hala ere, kanta eduki egin behar duzu, memorian espazioa okupatu; eta gainera, eMuletik jaitsi duzun zerbaitek zure ordenagailua infektatzeko arriskua dago... Batzuetan nekagarria izaten da, dena azkar lortzera ohituta dagoenarentzat.

Badira urte batzuk streaming bidez musika entzuteko aukera ematen zuten guneak abian jarri zirela, eta datuek gauza interesgarriak esaten dituzte. The Guardian egunkariak Britainia Handian egindako ikerketa baten berri eman zuen urtarrilean: Internet erabiltzaileen %24k horrelakoetara jotzen dute musika entzuteko. Eta gehienak gazteak dira. Egunkari berak Last.fm webguneko Christian Ward-en adierazpenak jaso zituen: “Hasi ginenetik lan egin dugu inoiz egin den edozein musika pieza eskuragarri jartzeko, edonon zaudela ere, eta iPhone-arentzat sortu dugun aplikazioak lagundu digu helburu hori lortzetik gertu egoten. Milioika kanta izan ditzakezu eskura, nahiz eta hara eta hona ibili. iPod-ean berriz, artxibo kopuru mugatua eduki dezakezu: loriatutako walkman bat da, konparatzen jarriz gero”.

Hori ere aldatu egin baita: geroz eta errazago ikusten dituzu kalean haririk gabe Internetera konektatzeko aukera ematen duten gatxetak. Eta ordenagailu eramangarriek ere geroz eta eskurago dituzte Wi-Fi bidezko konexioak. Balantzaren beste aldean, egia da konexio horiek erdipurdikoak izaten direla sarri, eta askotan ez da egongo deskargatzea beste aukerarik. Baina eredu berria badator, biniloaren ondoren CDa etorri zen bezala.

Eta dirua? Nork ordainduko du hau guztia? Bada, Last.fm, Pandora eta Imeem bezalako zerbitzuek Interneten jartzen duten publizitatearekin lortzen dituzte sosak, entzulearen sakela bakean utzita. Akabo ordaintzea, eta akabo, beharbada, deskargak ere. Imajinatu eszena hemendik urte batzuetara; bi gazte kafetegi batean:

– Ez dakizu zer egin nuen aurrekoan: Animal Collective-en berria deskargatu! Edukitzeko kapritxoa-eta...

– Puf, urteak hori egin gabe... Aizu, horko aitona hori ikusi? Discman bat daukala uste dut...

Azkenak
Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Bilboko Udalak muntatu gabeko eszenatokia, mehatxuak eta kronika faltsu bat

Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.


Israelek Espainiako Vueltan parte hartzeko eskubidea daukala esan du txapelketaren zuzendariak

Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, bertan, Israel-Premier Tech taldeak hartuko du parte. Txapelketaren zuzendari Javier Guillének esan du "ezin dituztela kanporatu, puntuazioa dela eta parte hartzeko eskubidea" irabazi baitute.


Jon Sarasua
“Ikusi behar dugu zenbateraino komeni zaigun sententzia judizialen akzio-erreakzio jokoan sartzea”

Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]


Komunikazioa errazteko eta mintzamenaren errehabilitazioa lantzeko IA-Speak tresna garatzen ari dira Nafarroan

Adimen artifizialarekin garatutako tresna bat da IA-Speak. Bi erabilera nagusi izanen ditu: mintzamena itzultzen duen gailu bat eta erabiltzaileen mintzamena aztertzen duen plataforma bat.


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Sexu-indarkeria Antartikako ikerketa-base estatubatuarretan

AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.


Gasteizen kalean bizi diren maliarrak Oñati eta Tolosara mugituko ditu Jaurlaritzak

50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]


Feng Shui pianoan

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.

Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]


Eguneraketa berriak daude