Poesia liburua da Doru de tara mea(ene herriaren oroimen). Kelillo idazleak publikatu du, Zapateneo kultur elkartearen laguntzarekin. Aurkezpen ikusgarria egin diote liburuari, zuri-beltzeko ilustrazio eta marrazki ugariz hornitu dute, eta erabilitako tipografia –eskuzko idazkeraren antza du– bikain lotzen zaio poetaren estiloari: gizarteari kritika zorrotza egin dio Kelillok liburuan. “Txustarra baten esperoan” hasiko dugu liburua; “A.M.-ko pentsamendu ilun horiek” irakurriko ditugu ondoren; “Adokin zaharrek berba egin ezkero” zer esango luketen galdetuko diogu gure buruari; eta bukaeran sententzia: “Goma errearen usaina dario kalerari”.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.