Museoak bertsotan hitz egiten du

Baionako Euskal Museoa
Baionako Euskal MuseoaJakoba Errekondo
Baionako Euskal Museoa. Eguna: Martxoaren 1a. Bertsolariak: Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus.

Bestela ez garela joaten, eta bertso-hotsari jarraiki sartu gara Baionako Euskal Museoan. Bestela bertsorik entzungo ez luketenak, museoaren ikusmirak ekarri ditu bertsolarien aurrera. Bi publikoak batu ditu museoaren animazio ekintza honek. Xan Iriart Museoaren komunikazio arduraduna asebete du horrek: “Bertsolarien eta museoaren publikoak gurutzatzea gauza ederra da. Gainera, beti ari gara turistak nola erakarriko, baina Euskal Museoa gurea da, eta egun bertako jende asko ez da etortzen”.

Euskaraz eta frantsesez gidatu gaituzte gelaz gela, bertsolariei ikusgai dauden gaiak jarriz. Jokoa ematen dute arrotz zaizkigun objektuek, galdu ditugun lanbideek, oraindik indarrean diren tradizioek... eta bertsolariek jokaldi ederrak egin dituzte, iraganean geratu gabe, gaurkotasunezko gaiak atereaz. Publiko bertsozalea gustura geratzeko modukoa izan da.
Museoetako azalpen gehiago lasai emateko gomendioa luzatzen diegu hemendik. Xehetasun eta datu gehiago beldurrik gabe emateko aurkezpenetan.

Museoak, etxeak berak, hunkitu gaitu. Patio biribilaren erditik bota dute agurra bertsolariek, eta publikoak lehen pisuko barandillatik entzun ditu, kupulapeko argitan. Sonorizazio bete betean. Arrantzaren solairuan, kantoi estu bat bada, eta bertan, bankuan eserita egonaldia egin du amona batek... Bertsotrama berezi bat egiteko lekua da museo hau, bertsolariak eszenaz eszena mugitu eta entzuleek nahi duten lekutik istorioa jarraitzekoa...

Horrelako gehiago egin behar dituztela ondorioztatu du Iriartek. Hurrengo zita ekainaren 7an da, arratsaldeko 16:00etan. Bigarrenez museora sartzeko modukoa.

Azkenak
2024-04-30 | ARGIA
Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

34.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

Israelek 40 eguneko su-etena eta preso trukea eskaini dio Gazari, baina akordioa lortu edo ez Rafah inbadituko dutela adierazi du Netanyahu lehen ministroak. AEBk eta Erresuma Batuak Hamas presionatzen ari dira Israelen eskaintza onar dezan. Astelehenean 47 palestinar hil zituen... [+]


2024-04-30 | ARGIA
Hil egin da Artzentalesen zauritu zen basogintzako langilea

Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.


2024-04-30 | ARGIA
Eneko Bidegainen 'Bichta éder' eleberriak jaso du 111 Akademiaren Saria

Karmele Jaioren Maitasun kapitala-rekin lehiatu da finalean. 2023ko “libururik gogokoen” izendatu dute Bidegainen “bihurgune askotako” thriller politikoa 111 Akademia osatzen duten literaturazaleek.


Eguneraketa berriak daude