Bahea


2009ko otsailaren 22an

Juan Uriagereka hizkuntzalaritzan doktoreak Euskonews & Median esanak: "Arazoa agerikoa da. Toki askotan esan dudana errepikatuko dut, euskararen gaia alde batera uzteko eta hori guztia beste ikuspegi batetik ikusten saiatzeko. Munduan milaka hizkuntza daude, beti egon izan diren moduan, eta oraindik ere badira. Baina jakin badakigu, egungo joera aldatzen ez bada, pare bat belaunalditan erdia desagertu egingo direla, eta lauzpabost mendetan ehuneko laurogeita hamarra seguruenik. Are gehiago, giza historiaren ehun eta piku mila urtetako hizkuntza-familien ikuspegitik begiratuta, dozena erditik bat edo bi geldituko dira: indoeuropar hizkuntza batzuk eta txineraren aldagai batzuk. Agian arabieraren dialektoren batzuk.?".

 

Xabier Zabaltzak Diario de Noticiasen esanak: "Nafarroako Gobernuak urtarrilaren 19ko akordio baten bidez hamasei udalerriren eta bi kontseiluren izen ofizialak zehaztu ditu. Udalaren eskariz, Gobernuak euskarazko izena, edo korporazioak euskarazkoa dela uste izan duena, ofizialdu du (…) Zenbait esparrutan uste denaren kontra, Azkoien –haitz goien, piedra alta gazteleraz, nafar erromantzez pera alta zen moduan– ez da herri izen bat inondik ere, ezta kultua ere, baizik eta neologismo bat Julio Altadill (1858-1935) pertsonaia bitxiak asmatua (…) Nafarroan joera dugu gure bi hizkuntzen arteko harremana gatazkarekin lotzeko. Euskarak izan behar du gazteleraren kontrako zerbait, edo alderantziz. Baina askotan, ikuskera hori erabat oker dago. Gaztelerazko Mendigorria, Mendigorria da. Dakigula, inori ez zaio bururatu Monterrojo edo hobe, Montepelado bezala ofizialtzea. Modu berean, Peraltaren euskarazko izena Peralta da, eta ez Azkoien edo Arrigarai".

 
 

Azkenak
Euskara okupatu, marisolasteko

Urtez urte eta belaunaldiz belaunaldi hitzak aldatzen doaz, eta horiekin batera hitzen esanahia. Modu asko daude norbere burua izendatzeko: soropil, biziosa, marioker, ez-binario, maritxu, eta beste. Pertsona sexu-genero disidenteen beharrak asetzeko euskara zikintzeaz eta... [+]


Peio Ormazabal eta Beñat Aldalur
"Batasun estrategikoa lantzen ari gara Europako Alderdi Komunista sortzeko"

Joan den abenduan aurkeztu zuten Euskal Herriko Kontseilu Sozialista (EHKS), Euskal Herrian Mugimendu Sozialista egituratzea helburu duen alderdia. Europan Alderdi Komunista eratzea dute helburu eta iraultza sozialista gauzatzea. Peio Ormazabalek eta Beñat Aldalurrek EHKS... [+]


2024-05-05
Hinteligentzia

Pedro Sánchezek demokrazia burgesaren egiazko aurpegiaren laztanak gertutik ezagutu dituen aste berean, berezkoa duen antzezle sena galdu barik, bere gobernuko gerra buru Margarita Roblesek esan du gastu militarra handitzea bakearen alde jardutea dela. Gernika bonbardatu... [+]


Amador Fernández-Savater. Filosofia pirata
"Gure gizartean desira gutxi dago, eta obedientzia asko agindu neoliberalei"

Martxoaren amaieran Donostiara etorri zen Amador Fernández-Savater bere liburu berria aurkeztera: Capitalismo libidinal [Kapitalismo libidinala]. Bisita labur batek mami handia izan dezake. Madrilera itzuli aurretik elkarrizketatu genuen, harilkatuz politika,... [+]


Eguneraketa berriak daude