Iragazkortasunaz

Harkaitz Cano
Dani Blanco
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Bizilagunak gorrotatzea da errazena. Batez ere zurezko etxeetan. Ozen mintzatzen direlako, bachata gogaikarri hori jarrita dantza egiten dutelako goizeko ordubietan; haien zakurrek zaunka eta intziri egiten dutelako desorduetan, ez dakitelako auzoek danbatekorik eman gabe aterik ixten. Bi buelta ematen dizkiolako bakoitzak bina sarrailari, zartailuz jota bezala. Lapurretara etorrita ere... tipulinen ordez diamanteak bagenitu legez hozkailuetan gordeta! Eta, egiaz, daukaguna dira: paperezko paretak –teloiak apenas– eta bizilagunei nahi eta nahi ez entzun beharreko sesioak (bikoitzak batzuetan: beti da gurean ikuslearen eguna –entzulearena, hobe esan–). Auzoen bozak badu kontzientziaren ahotsarekin parekotasunik. Oihartzun gertu horiek, nondik datoz? Egurrezko zutabeetan gora ala lurretik? Goiko solairutik ala albokotik? Ondoko ezkaratzetik ala norberarenetik? Bai, gorroto ditut zurezko etxeak, hain iragazkorrak. Gorroto dut nire hau.
 
Batzuetan, baina, adiskidetu egiten gara egurrezko ganbara zaharrekin. Lau gela dituen bihotz hori zurezkoa dela pentsatzeraino, eta ez buztinezko bihotz. Ezustean, goizeko isiltasunean, Izarren hautsa ekarri dit gaur zurak habeetan gora Laboaren ahotsean. Gu sortu ginen enbor beretik. Harri eta zur geratu naiz, kantua nondik datorren atzeman nahian. Mentalki errepasatu ditut ene bizilagun guztiak, baina arrastorik ezin atera nork jar ote lezakeen kantua. Amaitu denean, neronek ipini dut Izarren hautsa. “Hemen nago, entzun zaitut, txanda...”. Isiltasuna berriz. Bizilagun ezezaguna ere –kontzientziaren ahotsa?– harritu egingo zen, nonbait. Não es tu facultade de sentir hautatu du niri erantzuteko. Bentatik bentarako gonbitea egin diot nik gero. Eta elkarri kantuak jartzen jarraituko bagenu, goiz osoan? Baina ez da nire bentara inor igo. Isiltasuna berriz. Hor amaitu da kantu-hizketa.
 
Joan direnen ahotsa omen da ahazten dugun lehen gauza. Eta kantariak dira, ziur aski, ahaztura horri aurre egiteko ahalmena duten bakarretarikoak. Zutik mugiezin geratu naiz Izarren hautsa entzutean, bat-batean sustraiak atera izan balitzaizkit bezala, horixe da egia. Hori dute sustraiek: ezustean sortzen direla. Zenbat jendek ez du ihes egin nahi izan bere sustraiek usteltzean sortzen duten kiratsetik? Baina erauzi arren atera egiten zaizkie berriz. Utikan munduko hiritarrak: behar dira koordenada batzuk. Esateko moduan: “Halako baserritakoa zara zu...”. “Bai, Laboakoa”. Eta aitonak harrizko petrilean eserita –petrila bai, harrizkoa da– buruaz baietz, “banengoan ba ni, asmatu diat!”. Hasieran amorrua, identifikatu gaituztelako: txoriago nahi genuke. Gero, urteekin, samurtasun suerte etsi bat. Eta geroago, poza. Edo harrotasun isila. Bai, halaxe naiz. Ni hemengoa naiz. Euskalduna auskalo, baina Laboakoa seguru baietz. Eta Letekoa apur bat. Eta Atxagakoa. Eta Sarrikoa. Zakurraren salara deitzen nautenean, azken judizioan soinu probak egiteko eskatzen didatenean, haiei ikasitako ahapaldiren bat xuxurlatuko dut.
 
Barka lirika gaindosia irakurle, baina irrikatzen dugun zeruari sustraiak txertatu beharra dago tarteka. Horregatik, norbaitek galdetzen badu nongoa naizen, esan Laboako mutila naizela. Zakurrek ere ezagutzen nautela han, horregatik ez didatela zaunkarik egiten.
 
Kantu-hizketan, iragazkor, umorerik galdu gabe. Asteak joan arren, lur eta sustrai zaporeko ardo beltzarekin topa egiten jarraitzen dugu, Mikel, zurea ere baden zurezko gure etxetik.

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude