Hiriak, espazioak, gorputzak, gu

Inma Errea
Mikel Saiz
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Bederatzi urterekin herritik hirira bizitzera joan nintzenean, espazio gehiegi okupatzen nuela sentitzen hasi nintzen.
 
Herrian nahi beste espazio nuen, nahi bezala mugitzeko. Etxea handia zen, larreak eta zelaiak eskura ziren, saltoka eta korrika ibiltzeko, malda eta aldapetan gora eta behera abiatuta. Herriko kale ia araugabeetan auto gutxi ibiltzen ziren. Eskolan, hamar bat ikasleendako toki nahikoa zegoen, ikasgela bakarrean.
 
Iruñean, pisua askoz txikiagoa zen, eta kaleetan kontu handiz ibili behar izaten genuen trafikoarekin. Ikastetxeko ikasgeletan berrogeina neskak ikasten genuen, eta patiora edo gimnasiora joateko, lerroka eta isilik mugitzen ginen, zigorraren mehatxupean.
 
Han espazio gehiegi okupatzen nuela sentitzen hasi nintzen, eta sentipen horrek sorbaldak uzkurtzera behartzen ninduen. Orain, batzuetan, estresak hartuta nagoenean, sorbaldak uzkurtuta harrapatzen dut nire burua.
 
Iruñeko kaleak zapaltzean konprenitu nuen herriko eskolan ulertu gabe ikasitako trafiko seinaleen misterioa: semaforoen eta zebrabideen funtzionamendua.
 
Iragan udazkenean, Felix Ortega pintore iruindarraren Corazón de Tokio izeneko erakusketara joan nintzen. Ortegak zebrabideak margotzen ditu. Hobe esanda, Ortegak ikusleoi oinezkoen pasabideak gogora dakarzkigun ezinezko zebrabideak margotzen ditu. Pintoreak hiria hartu du gogoetarako gai. Hiria, eta hiritar-herritarrak. Hiria aldi berean publikoa eta pribatua den eremutzat hartuta, eta hiritarrak, gu, hiriak hiri izateko ezinbestekoa duen osagai gisara.
 
Ziudadelako erakusketan, Felix Ortegak benetako pasabidea margotu zuen koadroen arteko korridorean, erakusketaren erdi-erdian. Ikusle gutxi ausartu zen hura zapaltzen. Jendea ertzetatik abiatzen zen margoak ikustera, apalki.
 
Iruñean, Ortegak erakusketa egin zuen garai bertsuan, bi agure hil ziren, bi emakume, zebrabide banatan auto banak harrapatuta. Zebrabideak benetan al dira oinezkoen pasabideak?
 
Iruñean –eta Bilbon ere bai, ikusi berri baitut–, semaforoak saski-baloiko partida desorekatuak dira: 87 eta 23 markatzen dute bide printzipaletan, 87 segundo, autoendako, 23, oinezkoen alde. Oinezkook multzo handitan egoten gara, gure hogei segundoen zain, eta elkarri bultzaka aritzen gara batzuetan, argi berdearen kontrako lasterketa zoroa irabazteko.
 
Herri txikienetan ere, auto ugari ibiltzen da orain, herritarrek autoa behar baitute, lanera abiatzeko, seme-alabak garraiatzeko, erosketak etxeratzeko. Nire txikitako herrian, Zilbetin, magnesita-harrobi bat zabaltzeko asmotan dabiltza. Herrikoei, harrobia irekitzen utziz gero, errepide berri on bat agindu diete. Eta hainbat lanpostu. Herri txikiek zebrabideak eta semaforoak baino ez dute behar, hiri bilakatzeko.
 
Iruñean, eta berdin gainerako herri eta hirietan, ezinezko manikiek begiratzen digute hala kaleetako erakusleihoetatik nola etxeetako telebista-pantailetatik. Manikien neurriak eta tamainak ezinezkoak dira, oro har irrealak, baina oso egokiak, hirietako espazio gero eta estugarriagoetarako. Herritarrok gure espazioak bestek –agintariek?– zedarritzea txintik esan gabe onartzen ikasi dugu, baita gure gorpuzkerak besteren –noren?– interesen arabera moldatzen ere.
 
Nolako herriak, halako agintariak omen. Nolako agintariak, halako espazioak... Nolako espazioak, halako gorputzak?

Azkenak
Arabako Aldundiak indarkeria matxistaren biktimei arreta murriztu diela salatu du ESK-k

Lanpostuak, emakumeak artatzeko egonaldi ertaineko harrera zerbitzua eta aurrekontua murriztu ditu Aldundiak.


Zenbait lagun zauritu dira Hernaniko San Joan gaueko istiluetan, eta gutxienez pertsona bat atxilotu dute

Xabier Lertxundi alkateak adierazi du istiluak leku eta ordu ezberdinetan gertatu direla, eta haien artean ea loturarik dagoen ikertzen ari dira. Udaltzaingoak laguntza eskatu dio Ertzaintzari 03:30 aldera, eta haiek oldartzean hainbat lagun zauritu dituzte. Segurtasun Sailak... [+]


2025-06-24 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Chen Yun: txoria eta kaiolaren auziak hortxe jarraitzen du

Ekainaren 13an, ezohiko ekitaldi baten lekuko izan zen Pekineko Herriaren Areto Handia: Txinako Alderdi Komunistaren aginte goren osoak (baimenduta leudekeen absentziak salbu; nola jakin horietakoa ote zen He Weidong jeneralarena? Izan ere, ez zen ageri mahai nagusian,... [+]


Bilboko Bira Kulturak kultura eskaintza murriztu beharko du laguntza publikoen murrizketa dela medio

Ez dute itxiko, baina orain arte eskaini duten programazioari ezin izango diote eutsi. "Bira txikiago bat" izango dela zabaldu dute sare sozialetan.


Nola debekatu sare sozialak erabiltzea 16 urtez azpikoei? Australiako Gobernuak badu formula

Legez, 16 urte bete arte ezingo dituzte sare sozialak erabili Australian, urte bukaera honetatik aurrera. Baina nola gauzatzen da hori praktikan? Gobernuaren azterketa batek ondorioztatu du teknikoki bideragarria dela, eta aurrekaria jarri du bide bera hartu nahi duten... [+]


Israeli boikota musika jaialdietan ere

El Salto hedabideak argitaratu zuen Espainiako dozenaka musika jaialdiren Superstruct sustatzailea Israelen aldeko funts batek erosi zuela. Geroztik, musika talde eta bakarlari ugari batu dira KKR-ren aurkako boikot kanpainan, eta Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren... [+]


NATOtik ukatu egin dute Sánchezek iragarritako gastu militarraren salbuespena

Mark Rutte NATOko Idazkari Orokorrak ukatu egin du “baztertze klausula” onartu zaionik Espainiako Estatuari. Kalkuluen arabera, BPGren %3,5a gastu militarretara bideratu beharko du gobernuak, NATOk eskatzen dituen kompromisoak betetzeko.


Trumpek iragarri du Israelek eta Iranek su-eten akordio bat adostu dutela

Iranek AEBen Qatarreko base militarrari eraso egin ostean eman du gertakariaren berri Etxe Zuriko maizterrak, Truth Social sare sozialean. Irango Atzerri ministro Abbas Araghtxik ukatu egin du menia bat adostu dutela, eta adierazi du Israelek "bere legez kanpoko... [+]


Asteburu honetan eginen da EHZ festibala, Arberatze-Zilhekoan

Fermin Muguruza afixan nagusi, Olaia Inziarte, Naxker, Xiberoots, Errobi, Kaskezur, Zetkin, Tapia eta Leturia eta beste hainbat musikari igoko dira oholtzara ekainaren 27, 28 eta 29an. Horrez gain, antolatu diren hitzaldietan, hala nola lurraren defentsaz, diskurtso eta... [+]


Udaltzaingoan arreta euskaraz bermatzeko gomendatu dio Arartekoak Erandioko Udalari

2024ko irailean, herritar batek salatu zuen Erandioko udaltzain batek arreta euskaraz ukatu eta jokabide hori behin baino gehiagotan errepikatu zela, baita telefonoz kexatu zenean ere. Salaketak erakusten duenez, hasiera batean, arreta eta dokumentazioa gaztelaniaz bakarrik eman... [+]


2025-06-24 | Gedar
“Gazteon erantzunari esker Durangoko Gaztetxeari eustea lortu dugu”

Gaztetxearen aldeko manifestazio jendetsu bat egin zuten larunbatean Durangon, espazioaren irekieraren berri eman eta lau egunera. "Lehenengo gaua ere ez genuela bertan pasatuko esan ziguten, eta oraindik gaztetxean tinko jarraitzen dugu", aldarrikatu... [+]


2025-06-24 | Euskal Irratiak
Laida Mugika
“Espero dugu datorren urtean halakorik egin beharrik ez izatea, eta errektoretzak neurriak hartzea”

Errektoretzaren erantzun ezan, ehun bat irakaslek berriz eskainiko diete ikasleei ahozko froga euskaraz pasatzeko aukera. Guraso elkarteek ere bat egin dute ekimenarekin, errektoretzaren inplikazioa eskatuz.


Eskuin muturreko talde batek Donostiako ‘Jesusen Bihotza’-ren aldeko ekimena egin du

Donostiarra, defenda ezazu zurea leloarekin pankarta bat jarri dute, Jesusen Bihotza duen Espainiako bandera batekin batera.


Hazparneko etxebizitza agentzia bat okupatzeagatik epaituko dituzte zazpi lagun irailean

2024ko urtarrilean Arberoako Lurra eta Etxebizitza kolektiboak Hazparneko Puyo agentzia okupatu zuen. Ekainaren 20an elkarretaratzea egin zuten ekintzaileei babesa emateko.


Eguneraketa berriak daude