Didaktika dibinoa?

Baditut zenbait urte hizkuntzaren–hizkuntzen– didaktikan: euskaltegian hasieran, ikastolan geroago eta Gasteizko Irakasle Eskolan azkenaldian. Ez natzaizue aditu gisa arituko, zaudete trankil, horretarako nahiko eskarmenturik –ezagutzarik– ez baitut, besteak beste; bai, ordea, didaktikaren alorra lanbide duen baten ikuspegitik.
 
2009 honetan, Jose Maria Uriartek Donostiako apezpikutza utzi behar duela eta, Vatikanoak hautatuko duen ordezkoak –gizonak– ezaugarri jakin batzuk eduki beharko dituela aipatu da: hala nola, 65 urteen bueltan ibiltzea –postuan gutxienez hamar bat urte egiteko–. Diotenez, euskalduna izatea ere kontuan hartuko dute. Halarik ere, gotzain berriak euskaraz ez baleki, luze gabe ikasiko omen luke.
 
Ezin uka albistea harrigarria ez denik; lagun batzuen kexa nahiz protesta ozenen arabera, adintxo batera iritsiz gero euskaraz ikastea ikaragarri zaila –ia ezinezkoa– suertatzen delako.
 
Bietatik bat, hortaz: edo (i) adina ez da arazoa edo (ii) didaktika dibinoaren laguntzaz jarduten dute Vatikanoan.

Eguneraketa berriak daude