Krisialditik depresiora, atzeralditik igarota

  • Komunikabideak informazio finantzario eta ekonomiko ugari eskaintzen ari dira eta beren bezeroek, sarritan, ulertzen nahiko lan. Oraindik horrelako informazio asko iritsiko zaigunez, terminorik erabilienetako eta ulergaitzenetako batzuk argitzen saiatuko gara.

2009ko urtarrilaren 14an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Artikulu honen tituluak bi xede ditu. Lehenik, egungo egoera ekonomiko eta finantzarioa esaldi bakarrean laburtzea. Hain zuzen, krisialdi finantzario larria dugu aurrean, gure ekonomietan eta gure industrian eragina izaten ari dena, mekanismo finantzarioak huts egiten ari direlako. Krisialdi finantzariotik atzeraldi ekonomikora igarotzen ari gara, eta atzeraldi hori depresio ekonomiko bilakatzeko arriskua dago, batak zein besteak dituzten ondorio ilun guztiekin. Bigarrenik, izenburuak beste helburu bat ere badu: gehien erabiltzen diren hainbat termino irudikatzea, artikulu honetan argitzen saiatzeko.

Zabor-hipotekak, krisiaren jatorri

 
Euskal Herrian ere pairatzen ari garen ekonomia eta industria krisiaren jatorria AEBn emandako zabor-hipotekak edo hipoteka toxikoak dira. Baina zer dira hipoteka toxikoak?
 
Ipar Amerikako Bankak oraindik eta gehiago aberastu nahi izan zuen. Horretarako kreditu arriskutsuagoak ematen hasi zen, diru-sarrera iraunkorrik, enplegu finkorik eta ondasunik gabeko bezeroei hipotekak eskainiz. Mota horretako bezeroei “ninja” esaten zaie. Arriskua handiagoa izaki, interes handiagoak kobratzen zizkien, eta merkatu estatubatuarraren higiezinen booma baliatu zuen. Kreditu batzuk etxearen benetako balioaren gainetik ematera iritsi ziren, etxe horrek, hilabete gutxitan, maileguan emandako kopurua baino gehiago balioko zuelako. Amerikar Banka sinetsita zegoen dirurik gabeko zordunek lanpostua lortu eta zorra inolako arazorik gabe ordainduko zutela. Banka kreditu asko ematen ari zenez, dirua agortzen hasi zen. Irtenbide gisa, atzerriko bankuei maileguak eskatu zizkieten, hipoteka toxikoen paketeak salduz. Horrenbestez, hipoteka horiei esker aberasten ari zela uste zuen atzerriko banka zabor-hipoteken negozioan sartu zen. Kutsadura toxikoa hedatzen ari zen.
 
2007ko hasieran etxebizitzen prezioak behea jo zuen AEBn. “Ninja”k beren etxeengatik orain balio zutena baino gehiago ordaintzen ari zirela konturatu ziren, eta hipotekak ez ordaintzea erabaki zuten. Negozioa hondoratzen ari zen. Bankuen arteko mesfidantza hasi zen, inork ez baitzekien zenbat “zabor” sartu zuen bere negozioan, eta, ondorioz, euren artean dirua mailegatzeari eta kredituak emateari utzi zioten. Enpresak itotzen hasi ziren likideziari eusteko krediturik gabe. Kontsumoa ahuldu egin zen. Orduan, ekoizpena jaitsi egin zen eta, ondorioz, langabezia igo. Eta horrela iritsi gara egungo egoerara: burtsaren crack-a, balore gehienen gainbehera bizkorra, kontsumoaren eta ekoizpenaren murrizketa, langabezia, eta abar. Hauxe da atzeraldi ekonomikorako sarbidea, baita depresio ekonomikorako atea ere.

Atzeraldi eta depresio ekonomikoa

 
Analista askoren arabera, dagoeneko atzeraldian gaude. Zer da atzeraldi ekonomikoa? Termino honek krisialdi ekonomikoa aurreikusi baino luzeagoa izan litekeela iragartzen du. Atzeraldia “iragankorra izateko joera duen jarduera ekonomikoen depresioa” da, hiztegiaren arabera. Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak, ELGAk, gehiago zehazten du eta herrialde bat edo herrialde multzo bat, elkarren segidako bi hiruhilekotan BPGren hazkunde negatiboa duenean, atzeraldi ekonomikoan sartu dela dio. Hazkunde negatiboak enpresek beren produktuak eta zerbitzuak saltzen ez dituztela eta gehiegizko eskulana dutela esan nahi du. Ondorioak: ez da enplegurik sortzen eta dagoena deuseztatzen du.
 
Beste analista batzuek, atzeraldia onartuta, depresio ekonomikoaren atarian gaudela ohartarazi dute. Zer da depresio ekonomikoa? Herrialde baten jarduera ekonomikoaren gainbehera da, eta barruko BPGren murrizketa larria du ezaugarri nagusi. Egoera horretan eskaera luzaroan murrizten da, langabezia izugarri altua da. Aldea dago depresioaren eta atzeraldiaren artean. Atzeraldia krisiak eragindako herrialdearen politika monetarioaren ondorioz gertatzen da, eta interes-tipoak jaisteko politikaren bidez lehengoratu daiteke. Depresioa, aldiz, jarduera ekonomikoa asko murrizten denean eta interes-tipoak gehiago jaitsi ezin direnean gertatzen da.
Inflaziotik deflaziora eta estanflaziora
Artikuluaren tituluak bezala, koadro honen izenburuak ere helburu bikoitza du. Lehenik, egungo egoeraren zati bat esaldi bakarrean laburtzeko saioa da. Hilabete gutxitan inflazioa %5etik urte honetarako aurreikusten den %1,5era jaitsi da. Espainiako Gobernuko Ekonomiako ministroak berak dioenez, 2009ko uztailean %1ean egon liteke. Baina bada inflazioa are gehiago, zero azpitik, jaitsiko dela dioenik ere. Orduan, deflazio egoeran egongo ginateke, Japonia egon den eta dagoen moduan, eta inork ez du horrelakorik nahi. Bigarrenik, ulertzen hain errazak ez diren bi termino horiek argitu nahi ditugu.
 
Zer da inflazioa eta zer deflazioa? Inflazioa prezioen maila orokorraren igoera da. Kontsumoko Prezioen Indizearen bidez, KPI, neurtzen da, elikagaiak, aisia eta kultura, garraioa, ostalaritza eta beste hainbat talderen prezioetan oinarrituta. Energia eta landu gabeko elikagaiak sektore ezegonkorrak dira, nazioarteko merkatu fluktuatzaileen eta prezioetan gorabehera handiak eragiten dituzten baldintza meteorologikoen menpe baitaude. KPIren eboluzioari bi sektore horien eragina kentzean lortzen den inflazioari azpiko inflazio deritzo. Deflazioa, aldiz, ekonomia baten ondasun eta zerbitzuen prezio mailaren gainbehera orokorra da. Eskaera gabeziak eragiten du. Keynes-en arabera, deflazioa inflazioa baino larriagoa da “langabezia eragitea errentaduna zapuztea baino okerragoa” delako. Deflazioak sorgin-gurpila eragiten du: merkatariek produktuak saldu behar dituzte kostu finkoak bederen berdintzeko eta, ondorioz, prezioek behera egiten dute. Prezioen jaitsiera orokorraren eraginez, eskaera are gehiago jaisten da, bihar dena merkeago izango bada, kontsumitzaileek erosteak ez duela merezi uste dutelako da. Inflazioan alderantziz gertatzen da.
 
Azkenik, egungo krisialdi ekonomikoak “estanflazio”ra eraman gaitzakeela dioenik ere bada. Zer da estanflazioa? Ingelesezko stagflation hitzaren moldaketa, inflazio eta geldialdi hitzen konbinazioa da. Konbinazio oso arriskutsua: ekonomiaren hazkunde baxua eta inflazio iraunkorra.

Azkenak
Genozidioa salatzeko ekintza, Hondarribiko egun nagusian: “Aldarrikapenak zentzu sakonagoa ematen dio jaiari”

Kufiya palestinar zapia eramango du Jaizkibel konpainia berdinzaleko kide ugarik, Hondarribiko jaien egun nagusian, Palestinarekiko elkartasuna ikusarazteko. Jaiak eta politika ez nahasteko diotenen aldean, “jaiak ere badira justizia eta eskubideak adierazteko plaza... [+]


Corellako eskolan D eredua ukatu dute, arrazoirik eman gabe

Nafarroako Gobernuak eskaera egin duten familiei iradoki die "datorren ikasturteari begira" abiatu dezaketela tramitazioa.


Ontzidian doazenak “terroristatzat” hartu ditu Israelek eta mehatxu egin du: “Ez dira atxiloketa arinak izango”

Israelgo Gobernuaren esanetan, bere subiranotasunaren aurka eta Hamasen alde dago Global Sumud Flotilla egitasmoa. Hortaz, esku hartze gogorrak iragarri ditu.


Etxebizitzaren prezioa berriz igo da Donostian: 5.869 euro balio du orain metro koadroak

Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]


“Txistuak, mehatxuak eta irain sexistak” jaso dituzte Laudioko jaietan eraso matxista bat salatzeagatik

Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko. 


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


Global Sumud Flotillako euskal ordezkaritza
“Israelek Gazara heltzea eragotzi nahi badigu, indarrez egin beharko du”

Igande arratsaldean irten da Bartzelonako portutik Palestinaren aldeko inoizko ontzidirik handiena: 30 itsasontzi inguru eta 300 bat ekintzaile, Gaza helburu, blokeoa apurtu eta genozidioa salatzeko. Bidean ontzi gehiago batuko zaizkie Mediterraneoko hainbat portutatik. Gauean... [+]


2025-09-01 | ARGIA
Trumpek uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango diola, eta muga zergak ez baliogabetzea lortuko duela

AEBetan, Apelazio Auzitegiak Donald Trump presidenteak ezarritako muga zerga gehienak bertan behera utzi ditu. Dena den, ez ditu urriaren 14ra arte indargabetuko, eta bitartean, ia segurua da Trumpek helegitea jarriko duela. Presidenteak uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango... [+]


Espiritualtasun ukitu bat

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons. Donostiako Orfeoia.
Koru zuzendaria: Esteban Urzelai.
Bakarlariak: Julia Kleiter (sopranoa), Christian Gerhaher (baritonoa).
Egitaraua: Mendelssohn eta Brahmsen lanak.[+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-09-01 | Behe Banda
Barra warroak
Makina

Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]


Labak astelehenean irekiko ditu ateak, eta larunbatean eginen da Irekiera Festa

Eraberrituta dator Laba. Egoitza handiagoak ostalaritza eskaintza zein kultur ekitaldiak baldintza hobeagoetan ematea ahalbidetuko du.


Mingain urdina

Odolustea uztailaren 10ean hasi zen. Hamar buru hil zaizkigu harrezkero: hazarkume bat, ahari bat eta zortzi ardi. Odol analisiek baieztatu dute mingain urdinaren gaitzaren ondoriozko heriotzak izan direla denak ere.


Eguneraketa berriak daude