Donostiako Jazzaldiko tokiko taldeen hautaketa fasea hasi da

Acido C taldea
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Maiatzaren 6ra bitartean, tokiko hamabost taldek kontzertuak eskainiko dituzte Donostiako lau aretotan. Horietatik hamarrek parte hartuko dute 44. Jazzaldian. Lehen emanaldia Acido C taldeak eskaini zuen pasa den ostiralean, Victoria Eugenia Klub aretoan. Hurrengo kontzertua Flor Begué + Cristina Montull Trio taldearena izango da, hilaren 21ean, areto berean. Egitarau osoa eta taldeei buruzko informazioa www.jazzaldia.com webgunean aurki dezakezue.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude