«Xiri-miria bezala heldu nahi dugu behar den tokira»

  • Lorena López de Lacalle, Arabako Foru Aldundiko Kultura, Euskara eta Kirol diputatua da.

    PPren esku zortzi urtez izoztuta egondako Euskara Zerbitzuaren buru da EAko gasteiztarra. Irailean jarri zuten abian Zerbitzua eta koadrila bakoitzeko euskara teknikaria antolatu nahian dabiltza. Euskaraz, eta nola ez, Veleiaz aritu gara.
Lorena López de Lacalle
Juanan Ruiz / Argazki Press
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gaztelaniaz egin dugu elkarrizketa, euskaraz oraindik ez delako ondo moldatzen. Aldiz, euskaraz kontatu digu 25 urtetako atzerriratzea eta euskararekiko izan duen harremana. 1959an jaio zen Gasteizen eta hamazazpi urterekin Genevara joan zen itzultzaile lanak ikastera. Han hamar urte, bost Estrasburgon eta hamar Bruselan. 2001ean itzuli zen Gasteiza, “ez baita munduan Euskal Herria baino toki hoberik bizitzeko”. Euskara pixka bat ikasi zuen ikastolan. Orain ikasten ari da berriz, “dakidana erabiliz, hitz egin gabe ez dago ikasterik”.

Euskara Zerbitzua abiatu berri duzue. Zein da lehentasuna?


Irailaren 1ean hasi ginen Zerbitzuarekin. Erabilera, hedapena eta sustapena dira lehentasunak. Gizarte erabilera interesatzen zaigu. Erakunde eta norbanako askok egin du ahalegina jendeak euskara ikas dezan, baina orain lortu behar duguna da euskara kalera ateratzea. Erakundeok lortu behar duguna da euskararen erabilera errealerako aukerak bultzatzea kalean: antzerkia, hitzaldiak... kulturaren bidez euskarari adierazpidea ematea.

Hiru hizkuntza ditugu, Hegoaldean bi, eta elebitasun erreala lortu behar dugu. Kontuan hartu behar da gizartearen zati batek nahiz eta ez hitz egin ulertzen duela euskara eta hori ere elikatu behar da.


Erabilera helburu dela teknikari sarea egituratuko duzue.


Gauza bat esan behar da. PPren zortzi urteko desertuko zeharkaldiaren ondoren jarri dugu abian Zerbitzua. Duela zortzi urte EAk antolatutako zerbitzua berreskuratu dugu. Asmoa bera da: erabilera erreala bultzatzea gizartean.

Zerbitzu buruak, teknikariak eta administratzaileak sustatuko dute zerbitzua eta bakarrik ezingo dutenez euskara teknikarien sarea osatuko dugu. Koadrila bakoitzeko bat izango da, guztira zazpi. Sarea oso garrantzitsua da.


Oraindik ez dago teknikaririk koadriletan, baina udaletan bai.


Udal batzuetan bai, baina itzulpen lanetan dabiltza batik bat. Teknikariak erakundeak eta tokian tokiko gizarte sarea batuko dituen bitartekoa izatea nahi dugu. Leku bakoitzeko beharrak zein diren jakin nahi dugu eskaintza eskaerara molda dadin.

Araba oso desberdina da euskarari dagokionez, eremu batzuek abantaila daukate beste batzuekin alderatuz.

Nola hurbildu euskarara mesfidati direnak?


Jakin behar dugu azaltzen euskara ez dela alde batekoa, lurralde honetako hizkuntza baizik, eta hona datozen guztiena. Hizkuntzarekiko maitasuna transmititzen asmatu behar dugu.

Euskara ikasten hasita deskubritzen duzu eskaintza biderkatzen dela, esate baterako hedabideena. Gai berak jorratzen dira hizkuntza batean ala bestean, ez da pentsatu behar euskara ideologia jakin baten transmisore denik. Euskara beste edozein hizkuntza bezala da. Gure hiru hizkuntzak mundurako leiho bana dira. Aberastasun dira norbanakoarentzat.

Egia da zailtasuna duela hasieran, gramatika latindarretik hain urrun dago. Alabaina, aukera eman behar zaie ikasten ari diren horiei zerbaitetarako balioko diotela sinetsi dezaten, erabili dezaketela, alegia. Dramatikoa litzateke hizkuntza akademikoa eta erakundeena baino ez izatea, lau hormen artean erabiliko dena. Hitz egiten ez bada hizkuntza galdu egiten da. Inolako hizkuntzarik ez da egin museoetarako. Euskara bizirik baldin badago erabili egin behar dugu.


Euskararen Aholku Batzordea berreskuratu duzue.


Irekiagoa eta sektoreari lotuagoa da orain. Hogeitik gora eragile dira batzordean: euskaltegiak, euskara elkarteak, unibertsitateko irakasleak... eta ez dago itxita. Batzordekideak gogoz hasi dira lanean, borondate handia sumatu dugu.

Xiri-miria bezala iritsi nahi dugu behar den tokira, norekin eta euskararen alorra ondoen ezagutzen dutenekin. Gizartea eskatzen ari zaigu, asko eskatzen ari zaigu. Batzuk lanpostuak lortu nahi dituztenen eskakizunak dira, baina ez dira bakarrak. Beste batzuek kariñoagatik berreskuratu nahi dute euskara, bere garaian kendu egin ziotelako, gurasoek ez zietelako irakatsi adibidez. Aiton-amonek berriz, euskara berreskuratu duten bilobekin aritzeko nahi dute ikasi.


Baikorra zara.


Garai batean erabilera oso murritza zen eta jakineko sektoretan. Gaur egun ez da hain ez ohikoa kalean zoazela euskara entzutea. Baikorra izan behar da eta beldurra galdu. Euskara dakitenek asko erakusten digute ikasten ari garenoi, pazientzia handia baitute. Dakigun mailan erabili behar dugu, hori da garrantzitsua, erabiltzea. Beldurra galdu behar zaio gaizki aritzeari, eta hala bada, pixka bat gehiago biziko gara euskaraz.
Iruña-Veleia
Iruña-Veleia auziari buruz: “Foru Aldundiak ez zuen erreakzionatu ohartarazi zitzaionean”

Zer esan herritar xumeari aurkikuntzaren berri ofizialki eman eta bi urtera idazkunak benetakoak ez direla esan bada?


2007ko abuztura arte ni ere herritar xumea izan naiz. Ni ere berdin-berdin harritu naiz. Ez da normala hainbeste denbora igaro izana. Zergatik gertatu den hau? Foru Aldundiak ez zuen erreakzionatu ohartarazi zitzaionean. Aurkezpen publikoa egin eta egun gutxira batzuek zuhur ibiltzeko eskatu zuten. Ez zitzaien kasurik egin. Zalantza horiek inoiz ez ziren desagertu.

2007ko abuztuan, kargua hartu nuenean, prentsa sutan zegoen, bi bandoak liskar etengabean ari ziren. Ezin genuen borroka mediatikoan segi lan zientifiko serioa egin gabe. Aholku batzorde zientifikoa sortzea pentsatu nuen eta 2007ko urri-azaroan EHUra jo genuen. Batzordeak bi baldintza bete behar zituen: kanpoko adituak ere egotea eta diziplina bat baino gehiago kontuan hartzea. Batzordeak hamar hilabetez egin du lan. Eliseo Gilek jakin du zer esaten zen batzordean, berak ere lagundu du. Emaitzak jasotakoan, txosten bakarra egin beharrean diziplina bakoitzeko bat egitea erabaki genuen. Denen emaitzen batuketak dio idazkunak ez direla benetakoak. Gilen alegazioak jaso ditugu eta fiskaltzari eramango diogu dosier guztia.

Idazkun faltsuak nork egin dituen jakin beharko da.


Dakiguna da gure herriaren ondasunari kalte egin zaiola. Nork egin duen eta zergatik guri ez dagokigu, fiskaltzak esango du nondik jo behar den. Beste gauza bat da aztarnategiaren zuzendariaren arduradun gu izatea, hori gure esku dago eta lanerako baimena kendu zaio Eliseo Gili.

Azkenak
2025-07-29 | Mikel Aramendi
Analisia
Kanbodia eta Thailandia, gerra-plantak egiten?

Arma astunekin elkarri erasoka lau egun eman ondoren, baldintzarik gabeko su-etena adostu dute Kanbodiak eta Thailandiak, Malaysiaren bitartekaritzarekin, Kuala Lumpurren egin duten aurrez aurrekoan. Ezingo dute akabera hori ikusi bonbardaketetan, alde batean zein... [+]


Euskal diaspora elkartuko da Boisen, eta jendetsua izatea espero dute

AEBetako Idaho estutako Boise hiriburuan ospatuko dute euskal kultura ezagutarazteko, eta euskal diaspora batzeko. Hainbat ekitaldi egingo dituzte uztailaren 29tik abuztuaren 3ra arte.


Gurasotasun baimena 16 astetik 17ra luzatuko du Espainiako Gobernuak, eta 32 aste gurasobakarrentzat

Astearte honetako gobernu bileran onartuko dute PSOEk eta Sumarrek, akordioa iragarri baitute. Neurria "berehala" ipiniko dela indarrean jakinarazi dute.


Astebeteko liskarren ondoren, Thailandiak eta Kanbodiak su-eten akordio bat sinatu dute

Duela astebete, bien arteko mugan Thailandiako eta Kanbodiako tropak elkarri eraso egiten hasi ziren, Frantziaren kolonizazio aldian jatorria duen gatazka berpiztuta. Bi herrialdeek "berehalako eta baldintzarik gabeko" su-etena ezartzea adostu dute astelehenean, 35... [+]


Zuzenean eta zeharka 434.000 palestinar hil ditu Israelek 2023ko urritik, Gazako biztanleriaren %20, kalkulu baten arabera

The Lancet aldizkari ezagunak iazko uztailean eginiko "aurreikuspen zuhurraren" ondoren, zuzenean eta zeharka Gazan hilda egon daitezkeen palestinarren kopurua eguneratu du Steven Donziger abokatu entzutetsu estatubatuarrak, The Lancet-en formula... [+]


Europa makurrarazi du Trumpek
AEBek Europako produktuei %15eko muga-zergak ipiniko dizkie, eta alderantziz ezer ere ez

Horrez gain, Europa behartu egin du gasa AEBei erostera, 750.000 milioi euro xahutu beharko ditu horretan datozen hiru urteotan; beste 600.000 milioi euro gehiago inbertitu beharko ditu han, "inbertsio estrategikoetan"; eta, "ehunka milioi euro", zehaztapen... [+]


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Gosez hiltzen ari gara

Nire gorputza erortzen ari da. Ama kolapsatzen ari da nekeak jota. Nire lehengusuak egunero jokatzen du bizitza laguntza pixka baten truke. Gazako haurrak gure begien aurrean hiltzen ari dira eta ezin diegu lagundu.


Octavio Alberola zendu da, Donostian Franco hiltzen saiatu zen anarkista

1962ko udan, CNT Francisco Franco diktadorea hiltzen saiatu zen Donostian, ETAren laguntzarekin. Octavio Alberola anarkistak koordinatu zuen ekintza, baina huts egin zuten.


Paul Urkijoren ‘Gaua’ hurrengo filmaren soinu bandaren grabaketan parte hartu du Aiaraldeko Iaiaiai taldeak

Irrintzi eta performance taldeak aste honetan egin ditu grabaketak Paul Urkijoren eta Mursegoren eta Aran Callejaren gidaritzapean, eta beste artista batzuekin elkarlanean, Ibon RG-rekin besteak beste. Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko dute pelikula, urrian.


2025-07-28 | Gedar
Arrazakeriarekin lotu ziren iazko gorroto-delituen ia erdia Espainiako Estatuan

%37 genero- eta sexu-diskriminazio kasuekin loturik egon ziren, eta aporofobia %33 hazi zen. Gorroto-delituen intzidentzia tasarik altuena Nafarroan identifikatu zuten iaz.


Umezurtz geratu diren Palestinako haurrei eskolak ziurtatzeko 41.000 euro bideratuko ditu Salam Gaza erakundeak

Nafarroako Kutxa Fundazioari esker 41.000 euro bideratuko ditu Palestinara Salam Gaza Gobernuz Kanpoko Erakundeak, umezurtz geratu diren haurrei eskolak bermatzeko gutxienez beste urtebetez. Alor akademikoa eskaintzeaz gainera, babes psikologikoa eta laguntza emozionala... [+]


2025-07-28 | Hala Bedi
Gasteizko kanpaldian jasandako Poliziaren bortizkeria salatu dute GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak

GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak salatu dute Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak gogor kargatu zutela "giro lasaian" egiten ari ziren ekimenaren aurka. Lau atxilotu, 11 identifikatu eta hamarnaka zauritu utzi zituzten Poliziaren esku hartzeari buruzko bestelako... [+]


Eguneraketa berriak daude