Altza: euskararekin anexionatu zain

  • Paradisu berdea izan zen Donostiako Altza auzoa. Zilargiñene aldean omen dago haltza gehien; ibai eta erreka bazterreko zuhaitza. Orain zementua da nagusi. Ehunka urtez herri euskalduna izan zen, baina XX. mendeko hamarkada gutxi batzuetan guztiz erdaldundu zen.
Altza
Argia

Ehun metroko altitudea duen muinoan dago Altza eta historikoki 14,5 km koadroko hedadura izan du. Donostiako, Pasaiako, Errenteriako eta Astigarragako lursailetaraino iristen zen.

Aspaldikoak dira Donostiaren eta Altzaren arteko liskarrak. 1821. eta 1823. urteen artean lortu zuen Altzak ofizialki independentzia. Biztanle-entitate nahikoa zuela argi geratu zen, 150 baserri inguru zituelako bere lurretan, eta muga finkoak zedarritzeaz gain, udaletxea ere sortu zuten. 1910. urtean, berriz, Hiribildu Titulua lortu zuen, baina 1940. urtera arte baino ez zuen mantendu ahal izan. 1936ko gerrak eta Donostiarekiko tirabirak tartean zirela, ahulduta geratu zen Altzako ekonomia. Hala, Gipuzkoako hiriburuak egoera aprobetxatzen jakin izan zuen eta hainbeste desiraturiko anexioa lortu zuen.

Gaur egun zementuzko aurpegia du Donostiako auzoak, etxez jositako baso bihurtu zuten. Urbanistikoki eta sozialki aldaketa izugarriak jasan ditu Altzak. Etxeak eta dorreak eraiki zituzten nonahi eta nolanahi, errekatxoak lurperatu, zabortegiak ezarri... Berdegune puska bakoitzari etekina atera zioten modu zabarrean. Autobideak eraikitzeko txanda iritsi zenean, berriz, hainbat baserri bota zituzten. Altza historikoko lurraldean 150 baserri zeuden eta egun 57k jarraitzen dute zutik. Badirudi hirigintzak landa eremua irentsi egingo duela berriro Altzan. Izan ere, Donostiako Udalak aurrera eraman nahi duen Auditz Akular hirigintza egitasmoarekin ikusteko dago Altzaren itxura berria zein izango den.

50eko hamarkadan hazkunde demografiko garrantzitsua izan zuen Altzak immigrazioa zela eta. Antonio Cañamero Redondo historialariaren datuen arabera, Altza historikoan, 1950. urtean, 8.857 pertsona bizi ziren eta 1960. urtean, 16.413. 26 urte geroago, 1986. urtean, 44.384 pertsona. Bereziki, Coruña, Pontevedra, Caceres, Salamanca eta Badajozko probintziatik etorri ziren etorkinak Altzara. Hori dela eta, eta beste faktore batzuen eraginez, Altzako euskararen egoera kezkagarria zen garai hartan. Altzan euskararen egoera zein zen hobeto ulertzeko Joan Mari Irigoien idazle altzatarrarengana jo eta haren ikuspegia bildu dugu: “Altzan giro euskalduna bazegoen arren, ez uste euskaraz asko hitz egiten zenik. Altzan erdarara jotzeko joera nabarmena zegoen. Francok gerra irabazi eta euskara debekatu zuenez, beldurra barru-barruraino sartuta zuen jendeak. Ezagutzen dut euskara ikasi ez duen baserriko jendea, alde batetik beldur zelako, arestian esan bezala, eta bestetik akonplejatuta sentitzen zelako, beharbada, kaletarrek ‘cashero’tzat hartuko zuten-edo…”.

Normalizazioren aldeko lehen urratsak

Esan bezala, 60ko hamarkadan euskararen egoerak kezka bizia eragin zuen eta hainbat altzatar euskara berreskuratzeko borrokan abiatu ziren. Lan horren fruituak izan ziren Herri Ametsa ikastolaren sorrera, ikastetxe erdaldunak euskalduntzea, helduak euskalduntzeko gau eskolak eskaintzea, euskaltegiak sortzea eta abar. 70 eta 80ko hamarkadetan Euskal Herriko gizarte mugimenduak egindako lan handiaren eraginez, herritarrak euskara berreskuratzeko beharraz jabetu ziren. Hala, 90eko hamarkadaren hasieran, euskararen ezagutzak aurrerapausoa eman zuen; gero eta guraso gehiagok eskolaratzen zituzten haurrak D ereduan, euskaltegietan ikasle kopuruak gora egiten zuen etengabe, eta lan arloa euskalduntzeko lehen pausoak eman ziren.

90eko hamarkadaren amaieran egoera ez zen hain baikorra. Euskararen ezagutzan aurrerapausoak eman ziren, euskaldun gehiago ateratzen baitziren ikastetxeetatik eta euskaltegietatik, baina haien hizkuntza gaitasuna ahula zen eta euskaldun gutxi zegoen oraindik. Gainera, Altzan euskara erabiltzea ia ezinezkoa zen. Hori dela eta, Altzan euskararen berreskurapena bizkortzeko asmoz, hango euskalgintzako hainbat erakundek eta euskaltzale batzuek Altzako Bai Euskarari Batzordea osatu zuten 1999an. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluari jakinarazi zioten Bai Euskarari Akordioa eta Konpromiso Prozesua Altzan ere garatu nahi zutela. 2000. urtean Kontseiluak onartu zuen egitasmoan Altzak parte hartzea. Ekimen horren bidez herrietako enpresen, saltokien eta era guztietako entitateen eskutik, eta tokian tokiko udalarekin batera, konpromiso prozesua bideratu zen, herri mailako Euskararen Plan Estrategikoa eginez. Altzako Bai Euskarari Batzordea desegin eta Bizarrain Kultur Elkartea sortu eta legeztatu zuten 2001ean. Bizarrain elkarteak elkarlan hitzarmena sinatu zuen Donostiako Udalarekin eta Kontseiluarekin urte berean, eta harrezkero urtero berritu dute hitzarmena, Altzan euskara normalizatzearen alde lan egiteko. Zazpi urte daramatza elkarteak auzoko hainbat sektoretan euskara normaltasunez erabil dadin lanean.

Geroari begira

Altza euskalduntzeko ibilbide luzea aurreikusten da nahitaez. Orrialde honetako infograman ikus dezakezue Euskal Herriko hizkuntza-adierazleen sistemaren arabera, Altzako hizkuntza gaitasuna nolakoa den. Dena den, Altzako ikastetxeetako haurrak –Herri Ametsa, Altza Herri Ikastetxea, Herrera eta Oletakoak– izango dira, hein batean, euskarari bizia eman diezaioketenak. Joan Mari Irigoien idazle altzatarrak hala esan du: “Kanpoko jatorria duen jendeaz inguraturik bizi naiz. Euren seme-alabei lehen hitza euskaraz egiten diet beti eta euskaraz jarraitzen didatela ikusteak poza ematen dit. Pentsatzen dut hemen dagoela esperantza. Denbora hobeak edo okerragoak etorriko dira, baina beti mantendu behar dugu hizkuntzaren zuzia piztuta. Eta geroak esango du”.

Azkenak
2024-09-25 | Gedar
Bilboko Udaltzaingoak pertsona bat atxilotu du etxegabetze batean

Poliziak hiru pertsona etxegabetu ditu asteartean Alde Zaharrean, eta protesta egiten ari zirenen kontra jo du.


Sail Ofiziala. 5.eguna
Langile klasearen erretratu bat

Marko baten barnean beti, baina denetarik ikusten ari gara Zinemaldiko Sail Ofizialean. Eta hori, egia esan, eskertzen da. Alde handia dago toreatzaile horren pelikulako dozenaka “olé tus huevos”-etatik On Falling-eko isiltasun amaigabeetara.

Sare... [+]


EHUn euskaraz ikasi nahi eta gaztelaniaz egitera behartuta

Filosofiako laugarren mailan, EHUn, nahitaez ikasgairen bat gaztelaniaz hautatu behar dute ikasleek, ez baitago nahikoa ikasgai euskaraz. Gaztelaniazko ikasleek ez dute arazo hori, eta bitxia da, euskarazko ikasle gehiago dagoelako gaztelaniazkoak baino. Beste karrera batzuetan... [+]


2024-09-24 | ARGIA
Libanon “ofentsiba areagotzeko” asmoa azaldu du Israelgo Armadak

Asteartean Beirut hiriburua bonbardatu du Israelek, aurreko egunetan erasoak nagusiki herrialdearen hegoaldean eta ekialdean egin ostean. “Ofentsiba areagotzeko” asmoa azaldu du Israelgo Armadako burua Herzi Halevik. Gerra “eskualde osora” zabaltzeko... [+]


NBEko Batzar Orokorrak gehiengo zabalez agindu dio Israeli okupazioa amaitzeko urtebeteko epean

181 estatu kideetatik 124k babestu dute neurria, eta hamalauk soilik bozkatu dute kontra. Ez da erabaki loteslea, eta ez da espero honen ondorioz Israelek jarrera aldatzerik.


2024-09-24 | Mikel Aramendi
Mintegi akademiko batek astindu ote dezake potentzien geoestrategia?

Tximeleta efektua deituaren bertsio eguneratua ematen du: unibertsitate-mintegi arrunt eta ziztrin samarra baino asko gehiago ez lirudikeenak belarri guztiak tentetu arazi ditu Asia Ekialdean, bereziki Japonian. Baita gugandik gertuago ere.


2024-09-24 | ARGIA
6.000 emakume ari dira prostituzioan Hego Euskal Herrian, gehienak hegoamerikarrak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 5.158 emakume eta Nafarroan 817 ari dira prostituzioan, orotara 5.975, Espainiako Gobernuaren Genero Indarkeriaren Aurkako Ordezkaritzak emandako datuen arabera. Espainiako Estatuan, 18 urtetik gorako emakumeen  %0,56 ari da prostituzioarekin... [+]


2024-09-24 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 4. eguna
Hurbilekoa beti da hunkigarria


2024-09-24 | ARGIA
Musika munduko emakumeen erantzuna Alex Sarduiri: “Ikusi nahi ez duena baino itsuagorik ez dago”

Musikan inoiz ez dela diskriminaziorik egon adierazi du Alex Sardui abeslariak, eta haserre erantzun diote Euskal Herriko musikagintzako emakumeek*, 150 lagunek sinaturiko komunikatuan: “Denbora asko daramagu tankera honetako egoerekin nazkatuta”. Barkamena eskatu du... [+]


2024-09-24 | ARGIA
Otsoa babesteko neurriak salatu dituzte abeltzainek Amurrion, hildako ardiak jendaurrean erakutsita

Abeltzainek otsoen azken erasoak salatu dituzte igandean ospatutako Amurrioko Artzain Egunean, UAGA Arabako Nekazarien Elkarteak deitutako elkarretaratzean. Iragan astean otsoek Kuartangon hildako zortzi ardiak eraman dituzte Amurriora, erakusteko artaldeak otsoen erasoetatik... [+]


2024-09-24 | Mondraberri
Faxistek fusilatutako arrasatearrak omenduko ditu irailaren 26ko ekitaldiak

88 urte eta gero, Intxorta 1937 kultur-elkartearen ekimenarekin, lore eskaintza egingo da aurten ere, monolitoetan. Ostegun honetako ekitaldian, kultur-emanaldiez gain, kalejira eta ‘Orratz-begia’ erakusketara bisita izango dira.


Ehunka sare komunitarioa martxan da Bilbon

Larunbatean aurkeztu dute Ehunka San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako sare komunitarioa, hiru auzoetako bizi baldintzak hobetzearen alde lanean dabiltzan eragileek osatua.


Eguneraketa berriak daude