Madrilen

Joxemari Ostolaza
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu
Irungo Real Unioni egokitu zitzaion hango Real Madrilen aurka egin behar izatea. Berdintasunean jokatzea zen konfrontazioak galdetzen zuena. Bien arteko ezberdintasunak agerikoak dira, elkarte bakoitzaren errealitate finantzaria, bazkidetza, bezeria, taldeen lehiaketa maila, bat nazioartekoetan ospetsuenetarikoa, bestea naziorik gabekoan, Estatuko hirugarren mailan aspaldi, bigarrenera igo ezinik dabilena. Lehen partidan, Irunen etxekoak etxean irabazi, batzuen eta besteen harridurarako. Bertako Peña del Real Madrideko zenbait kide ezagutzen dut Real Unioneko akziodun. Txantxak eta adar-jotzeak jasan eta bigarren partidarako labanak zorroztuta zeuzkaten. Bernabeu ez da Gal. Real Unionekoak han galdu egingo dira, hark laurogei milako neurria du. Nire belarriz entzuna. Baina zelaiko berdea, berdintsua da neurriz. Hamaikakoak biak. Baloia, bakarra. Ateak, txandakatuak. Real Unionekoentzat, aukera historikoa ehunda laurogeita zenbait minututan gauzatu litekeena, handi-maundientzat gogogabea. Hortik orekatu litezke eta parekatu baliabideak. Txikiak jakin du bereak erabiltzen. Handiari, konturatzerako joan zaio denbora. Politikari profesionalek balukete hor zer ikasia. Hasi daitezela lanean.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...