Adierazpenak

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Helena Taberna zinemagilea, La buena nueva filmaz Berrian: "Nafarroan Elizak izan zuen paperari buruzko lehen filma da hau, horra. Zenbat ikusmolde berri edo desberdin ez ote diren egongo! Europako zinema independenteak istorioekin eta gidoi onekin lan egin behar du, efektu bereziekin ezin dugulako lehiatu. Hau da, istorio onak kontatu behar ditugu, ongi kontatu ere. Eta hunkitzen bagaituzte, hobe".

 

Iñaki Azkuna Bilboko alkateak El Correon: "Bilboko Guggenheim museoak arrakastaz beteriko hamaika urte izan ditu eta ezin dira lausotu bere langileetako batek egindako lapurretagatik eta obrak eskuratzeko dibisa aldaketa oker batengatik. Legeak berdina izan behar du guztientzako eta jasotakoa ikertzea komeni da ez dadin berriz gertatu. Baina hortik entzun diren gauzetara alde handia dago (…) Kontuz jateko kontuekin. Guggenheima ez da artea bakarrik, lana da, aberastasun sortzailea da eta ez soilik Bilbon, Euskaditik harago doan eremuan ere bai".

 
 

Pantxoa Etchegoin EKE-ko zuzendariak UK aldizkarian: "Frantses medio batzuk hartzen dituzu, eta maiz gure kultura agertzen da karta postal batean bezala, oso itxia, zaharkitua, betiko irudiekin… Gu saiatzen gara erakusten eskual kultura modernoa, gaur egiten den kultura bizia, ez bakarrik atzokoa".

 

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...