Jokin Muñozen ‘Antzararen bidea’ nobelak irabazi du Euskadi Saria

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Jokin Muñozek (Castejon, 1963) irabazi du euskarazko literatura arloko Euskadi Saria, Antzararen bidea (Alberdania) eleberriarekin. Itzulpengintzako saria berriz Josu Zabaletak (Legazpi, 1948) jaso du, Gesualdo Bufalino idazle italiarraren Gaueko gezurrak (Alberdania-Elkar) nobelari esker. Bigarrenez irabazi dute biek Euskadi Saria: 2004an Muñozen Bizia lo liburua saritu zuten, eta 2001ean Zabaletak egindako Guy de Maupassant-en Fantasiazko ipuinak lanaren itzulpena. Hilaren 18an jasoko dute 18.000 euroko saria, lehendakaritzan (Gasteizen) egingo den ekitaldian. Pello Añorga haur eta gazte literaturako eta Manuel Leginetxe gaztelaniazko literatura arloko Euskadi Sarien irabazleak ere han izango dira.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude