«Paramilitarrek jendea izutzen dute, Gobernuak bultzatuta»

  • Sinaltrainal Kolonbiako Janarien Industriako Langileen Sindikatuko idazkari nagusia da Javier Correa. Munduko herrialde gehienetan lan nekagarria eta gogorra dena, heroien jarduna da Hego Amerikako herrialdean. Aurten hil dituzten 50 sindikalistak kontuan hartu, osterantzean.
Javier Correa
Urtzi Urrutikoetxea
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
 
Javier Correak Bogotako egoitzan hartu gaitu ostiral goiz batez. Bizkartzainarekin ibili ohi bada ere, sindikatuaren egoitza etxe xumea da kanpotik, gutxieneko segurtasun neurriak baino ez dituena. Bai baitakite gau eta egun grabatzen dietela sarrera eta gura dutenean erasoko dietela, edozein neurri hartuta ere.
 

Zein da orain bertan herrialdearen egoera? Alvaro Uribe presidenteak behin baino gehiagotan esan du paramilitarrak desmobilizatu egin direla.


Alvaro Uriberen Gobernuaren aldetik ekimen gogorra dago sindikalisten eta biztanleria orokorraren aurka, diseinatuta daukaten estrategia orokorraren baitan: kanpoan sinestarazi nahi dute ez dagoela gatazka politiko, armatu eta sozialik, talde terroristak eta ekintza terroristak baino ez daudela. Hala, Gobernua saiatu da paramilitarismoa ikusezin egiten, bera baita paramilitarismoaren kudeatzailea. 90eko hamarkadan Uribe Antioquiako gobernadore zenean talde paramilitarrak legeztatu zituen Convivir segurtasun kooperatiba izena emanez, proba laborategia izan zen hura eta gaur herrialde osora hedatu du. Reinserción izeneko prozesuarekin hasi zen 975 legearen bidez; zigorgabetasun legea da eta estatu barruan sartzen dituzte talde paramilitarrak. Ez dute egiaren erdirik esaten krimenei buruz, eta iruzur egiten diete nazioarteko iritzi publikoari eta biktimei. Ekintza eta sarraski gutxi batzuen berri ematen dute, baina egile material gutxi batzuk soilik salatuz, eta atzeko guztia ezkutatuz: egile intelektualak, Gobernuko kideak, enpresak, multinazionalak, hilketa eta biztanleriaren aurkako terrorismo prozesu horren atzean egon den guztia ez da ageri. Hainbeste hilketa, tortura eta desplazamenduren atzean daudenak saritzeko modua da, hain dira apalak zigorrak. Gainera hainbat buru paramilitarrek espetxetik jarraitzen dute ekinean, erosotasun guztiekin bizi dira, txantajeak eta salerosketak egiten.
 
Gobernua parapolitika eskandaluetan murgildu da, 63 parlamentario uribista baino gehiago daude nahasita talde paramilitarren aferetan. Ralitoko bileretan egon ziren [2001eko uztailaren 23an Estatuko hainbat ordezkarik eta Auco paramilitarrek egindako bileraz dihardu] estrategia prestatzen, paramilitarismoaren eta narkotrafikoaren menpeko errepublika eratzeko. Horren aurrean konstituzio epaitegiaren aurka jotzen du Gobernuak eta Venezuela eta Ekuadorren aurkako gatazkak nahi ditu; narkotrafiko eta paramilitarismoarekin nahasten dituzten aldiro antzekoak egiten dituzte arreta desbideratzeko.
 

Hain gertakari larriekin, zein argumentu darabil Gobernuak paramilitarrengandik bereizteko?


Paramilitarismoa bizi-bizirik eta oldar betean dago. Gobernuak dio desmobilizatuta daudela, eta oraingo kriminalei “talde berri” deitu die, ez dutelako onartu nahi, legeztatze eta guzti ekintzan jarraitzen dutela defentsarik gabeko biztanleen aurka, nazioarteko presiorik ez jasotzeko. Konfiantza sortu nahi dute, aspalditik ari dira ahaleginean AEBekin TLC (Merkataritza Libreko Tratatua) izenpetzeko, hau da, gure lurralde guztia multinazionalen menpe jartzeko, hemendik haien industrietarako behar duten oinarrizko materia eraman dezaten.
 

Eta hor sartzen da zuen aurkako erasoa.


Aurtengo iraila arte 41 sindikalista hil dituzte, iaz urte osoan baino gehiago. Mehatxu kopuruak ere gora egin du, desplazamenduak etengabeak dira, eta hori gutxi balitz epaitegietara eta espetxera garamatzate. Preso daude hainbat sindikalista, Alvaro Uribe eta enpresak gure ekintza sindikala kriminalizatzen dabiltzalako.
 
Cauca haraneko kainaberadietako langileen greba bultzatu dugu egunotan. Armadak 33 lagun zauritu eta zeukaten guztia erre die; gero, militarrak tankeetan sartu dituzte fabrikara lanera, greba puskatzeko. Hara Caucako indigena eta nekazarien aurka ere zelan diharduten, etengabeko bonbardaketa eta operazio militarretan. Eta hirietan paramilitarrek kontrolatzen dituzte auzuneak, Gobernuak bultzatuta jendea izutzen dute, etxeratze deiak ezarri eta mugimendua debekatzen dute, kontrolak egiten dituzte, zein auto sartzen den ikusteko, jendea ezin da etxetik irten edo paramilitarrei esan behar diete nora eta zertara doazen. Alvaro Uriberen Gobernuak biktima bezala agertu nahi du baina funtsean haiek dira erantzuleak.
 

Zer dela eta Coca-Colaren aurkako kanpaina?


Oso erraza da: multinazionalak dira paramilitarren ekintza horren onuradun. Estatuaren estrategia multinazionalen alde da, eta Coca-Cola zehazki nahasita egon da langileen aurkako ekintzetan. Coca-Colako bederatzi langile hil dituzte, Carepako gure egoitza suntsitu dute, kideak desplazatu dituzte, gure eta gure senideen aurkako heriotza mehatxuak etengabeak dira. Coca-Cola profitatu da sindikalgintzaren aurkako erasoaz, are era basatiagoan erreprimitzeko eta prekarietate baldintzak ezartzeko lanean. Horregatik nazioarteko elkartasunera jo behar izan dugu, hainbat elkartek bultzatu gaituzte zigorgabetasun horren aurka eta horren harira sortu zen Coca-Colaren aurkako munduko kanpaina, langileen bizia errespetatu dezan multinazional gringo horrek. Presio tresna izan nahi dugu, bere egin dezan giza eta langileen eskubideen defentsa.
 

Zer jazo zen Carepan?


1994tik hasi ziren kideak hiltzen hiri horretan. 1996an, langileen eskubideen plegua izenpetu behar zen egunean, paramilitarrak enpresan sartu eta Isidro Segundo Gil langilea hil zuten; zenbait ordura langileak bildu zituzten eta arrastiko lauretara arteko epea eman zieten mobilizazio sindikala bertan behera utz zezaten. Gero paramilitarrek eurek atera zituzten eskualdetik sindikalistak. Eta Coca-Colak epaileari eskatu zion langileok kaleratzeko eskubidea, lanpostuak utzi zituztela eta! Beraiek ordaindu zituzten txartelak eta ondotxo zekien mehatxuengatik alde egin behar izan zutela, bizia salbatzeko.
 
Gauez, gure egoitzari su ematen zioten, izua sortzeko batetik, eta bestetik froga guztiak desagerrarazteko, etorkizuneko salaketak eragozteko. Carepako egoitza suntsitu eta gero, hil batzuetara egindako txostenean irakur daiteke paramilitar haiek enpresan jarraitzen zutela. Eta azkenik langileek utzi egin behar izan zuten. Hainbat botilaratze enpresatan ikusi ditugu buruzagiak paramilitar ezagunekin berbetan; segurtasun buruak militarrak edo paramilitar ohiak dira. Ondorioa jazarpena eta muntaiak izan dira, gu epaiketara eramateko, publikoki seinalatzeko, atxilotu gaitzaten, eta Estatuaren estrategiaren antzera hilketa eta jazarpena erabiltzeko.
 

Zenbat heriotza mehatxu jaso dituzu zuk?


Iaztik aurten arte hamabost jaso ditut. Baina paramilitarrez gain jazarpen publikoa ere badago, fiskaltzaren aurrean epaiketa jarri dit Coca-Colak, kalte ordainak eskatuz. Gurekin ezin dutenez, familia izutzera pasa dira. Alaba sarri mehatxatu dute, hainbat hiritatik atera behar izan dugu. Azkena Popayanen (Caucako hiriburua), handik ere atera behar izan dugu eta orain atzerrira bidaltzekotan gaude, joan den hiri guztietan jazarri eta mehatxatu dutelako. Presionatzen segitzeko eta nire jardunbidea eragozteko eta salaketak ez egiteko, oraintsu etxean sartzen ere saiatu ziren. Eta iaz kontrol “bitxi” batean gerarazi gintuzten autoan, baina jende gehiagorekin gindoazen eta alde egin ahal izan genuen. Ni desagerrarazteko asmoa zutela uste dugu. Familiari erasotzea oso gauza sentibera eta biguna da, eta aurrera egitea oso gogorra egiten zaigu.
 

Ez daukazu uzteko asmorik?


Ez. Uste dut isiltasuna izan dela enpresarioek biztanleen aurkako estrategiaren zutabeetako bat. Eztabaida hori geneukan Sinaltrainalen, isilpean generaman borroka, beldur genien ondorioei, eta 2002an salaketa publikoa egin eta nazioarteko kanpaina hasi zenetik ikusi dugu lanean jarraitzea ahalbidetu digula. Kolonbiako herria era masiboan altxatzen den egunean, sistema hau eta krimenak salatzen dituenean, orduantxe egingo dio nazioarteko komunitateak benetan presio Kolonbiako Gobernuari. Horregatik uste dugu isiltasuna ez dela onerako ez sindikaturako ez langileentzat, horrek zigorgabetasunarekin jarraitzea baino ez dakar, eta izu eta hilketen estrategien betikotzea. Hala betikoek irabaziko lukete, multinazionalek eta Kolonbian boterea kontrolatzen dutenek, horregatik jarraituko dugu krimenak salatzen.
 

Baina ulergarria da beldurra.


Bai, noski, giza faktore hori, sinesmena osoa izanik ere, ulergarria da. Buruzagi sindikal askok badakigu egunen batean hil edo epaiketara eramango gaituztela, kitatze zerrenda horretan gaudela. Argi esan digute errepresio mota mehatxutik eliminazio fisikora joango dela, jakitun gara. Baina sindikalista bat hil edo Coca-Colako langile bat mehatxatzeaz bat, lankide bat eroritakoan hamar altxatzen dira erresistentziarekin jarraitzera, ideiak zabaltzera eta multinazionalak eta Kolonbiako erregimena salatzera.
Demanda Coca-Colari
“Kolonbiak ikertu nahi ez duenez, kanpoko erakundeen elkartasunari esker demanda jarri zuten Miamiko hegoaldeko barrutian, Coca-Cola zigortzea eskatuz Isidro Segundo Gilen hilketagatik, Bucaramangako lantegiko langileen bahiketa eta torturagatik, eta Cucuta hiriko lankide bat bahitzeagatik, besteak beste. Hasieran aintzat hartu zuen epaileak, eta iazko abuztuan esan zuen ez zeukala jurisdikziorik, ez zegoela babesik AEBetan horren aurka joateko. Martxoan helegitea aurkeztu genuen Gorte Federalean. Espero dugu prozesu legal horrek egia argitu eta justizia ekartzea”.

Azkenak
Itsaso zakar bat eta bi ahots poetiko

Xak eta Ekiza

Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.

-------------------------------------------------------

Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]


Jaizkibel konpainiak gutuna eman dio alkateari, desfilean: “Estrategia aldatzeko garaia dela adierazi diogu”

Jaizkibel konpainia berdinzaleak bi ekintza berezi egin ditu Hondarribiko alardearen egun honetan. Batetik, urte luzez ukatu zaion eta Alarde Tradizionalak baino erabili ez duen espazio oso sinbolikoa bere egin du; bestetik, gutuna eman diote alkateari, mahai gainean bestelako... [+]


Gida bat Donostiako Zinemaldiaren atarian

Euskarazko ekoizpenek presentzia nabaria izango dute aurtengo edizioan. Bestelakoen artean, espektatiba handiko lan eta gonbidatuak izango dira Donostian: George Clooney protagonista duen Jay Kelly pelikula; Angelina Jolie ere ikusiko dugu Couture-rekin; Julliete Binoche... [+]


Euskarazko ekoizpen ugari, Zinemaldian

Sail Ofizialean erakutsiko dira hiru: Maspalomas, Karmele eta Zeru ahoak. Lehia nagusitik kanpo, zuzendari onenaren saria irabazten ahaleginduko da Irati Gorostidi Aro berria pelikularekin. Beste zenbait lan ere aurkitu ahalko dira.

Zinemaldiaren atariko orokorra beste [+]


ANALISIA
CAFek Israelekin kontratua eteteko asmorik ote du?

Etengo du. Hori da kaskora supituan etorri zitzaidan pentsamendua, gosaria ahoan eta Euskadi Irratia sintonian, Imanol Pradales lehendakaria entzun nuenean CAF “gogoeta etikoa” egitera gonbidatuz, Palestinako lur okupatuetan trena eraikitzeko duen kontratua eten edo... [+]


Tunisian dira, abiatu eta astebetera
“Flotillaren aurkako eraso bat Palestinaren aldeko greben pizgarri balitz, ongi etorria izan dadila”

Astebete igaro da Bartzelonako portutik Global Sumud Flotilla ekimeneko lehen ontziak itsasoratu zirenetik, Gaza helburu. Tunisian lurreratu berri erantzun ditu ekimeneko euskal ordezkaritzako kide Itziarrek ARGIAren galderak, igande arratsaldean. Flotillako Tunisiako ontziekin... [+]


Enpatia garaia

Ekofeminismoak bizitza nondik eta nola baloratzen duen, ikuspegi konplexuagoa eraikitzeko proposamena dakart. Desazkundearen inguruko ekofeminismoa eta antiespezismoa ezagutzearen ondorio dira datozen lerroak; landa eremuan jaio eta hirigunean bizitzeak dakartzan ikuspegiekin;... [+]


2025-09-08 | Nagore Zaldua
Itsas izar arantzaduna
Izarren hautsa

Izarrak, ortzi mugagabean, keinu egiten diguten argi izpi dardarti liluragarriak dira, osotasuna eta ezereza bateratuta, zer garen ulerrarazteko oroitarri zaizkigunak: izan sua, izan ondotik joan zaizkigun kuttunak, gizakiaren txikitasuna edo Anbotoko Mariren edertasuna;... [+]


2025-09-08 | Jakoba Errekondo
Orria egitera

Orriuldu gabe daude oraindik zuhaitzak eta arbolak. Hostoak ihartu gabe daude, bai. Eta hostoa jasotzeko sasoi aproposa da. Hostoa, batez ere geroago jasotzen da; zuhaitzaren adaburua janzten duen orritza edo hostotza erortzen denean edo orriultzen denean, lurraren instantziako... [+]


2025-09-08 | Garazi Zabaleta
Amama
Lursail bakoitzak bere arnoa

Irulegi eta Anhauze artean ditu mahastiak Joanes Haritschelharrek, Amama proiektuaren bultzatzaileak. “Mahastiak ene amarenak ziren, eta bera jubilatu zenean hartu nuen nik etxaldea, 2022an”, azaldu du. Ama mahastizaina eta aita ardi gasnagilea ditu, eta beraz, beti... [+]


“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Eguneraketa berriak daude