Aurkezleak euskaraz trebatzeko ikastaroa

Kirol eta aisialdiko ekitaldietarako sarritan ez da erraza izaten euskaraz ondo arituko diren aurkezleak aurkitzea. Hutsune hori bete nahian Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Euskararen Udal Patronatuak ikastaroa antolatu dute. Irakasleak ondokoak izango dira: Manu Marañon, Jon Alegria, Arritxu Iribar, Julia Marin eta Xabier Usabiaga. 16 ordukoa da ikastaroa eta lau larunbatetan izango da Donostian, azaroaren 22an eta 29an, eta abenduaren 13an eta 20an. Informazio gehiago: www.kirolaeuskaraz.net.

ASTEKARIA
2008ko azaroaren 09a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2024-04-29 | Sustatu
Makusi jaio da, EITBren haur eta gaztetxoentzako plataforma

Donostiako Kursaal aretoan egindako ekitaldi batean aurkeztu du EITBk ostiralean Makusi, haur eta gaztetxoentzako euskarazko plataforma. Makusi.eus webgunean ikusgai dago jada, eta app ere ere eskuragarri dago. Doako haurrentzako euskarazko lehen plataforma... [+]


Hezkuntza komunitateak protestara deitu du Palestinako haur eta nerabeen alde

Gasteizko dozena bat ikastetxe eta institutuk pasa den astean egin zuten publiko komunikatua, eta astelehen honetan Bilboko beste hogei eskola batu zaizkie, publiko zein Ikastola. ELA, LAB eta Steilas sindikatuak ere tartean daude. Sinadura bilketa abiatu dute.


Eguneraketa berriak daude