Kirol eta aisialdiko ekitaldietarako sarritan ez da erraza izaten euskaraz ondo arituko diren aurkezleak aurkitzea. Hutsune hori bete nahian Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Euskararen Udal Patronatuak ikastaroa antolatu dute. Irakasleak ondokoak izango dira: Manu Marañon, Jon Alegria, Arritxu Iribar, Julia Marin eta Xabier Usabiaga. 16 ordukoa da ikastaroa eta lau larunbatetan izango da Donostian, azaroaren 22an eta 29an, eta abenduaren 13an eta 20an. Informazio gehiago:
www.kirolaeuskaraz.net.