Eskozian 2010ean izango da kontsulta

Hitza Hitz ekimena
Monika del Valle / Argazki Press
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Herri kontsultaren aurkako debekuaren aurrean, Jaurlaritzako hirukoak eta Aralarrek protesta egin zuten joan den larunbatean, Hitza Hitz festa-aldarrikapen ekitaldia burutuz. Ezintasuna, zuhurtasuna eta kalkulu politikoan kudeatutako protestak ordezkatu zuen herri kontsulta. Ezintasuna, herri kontsultaren alde direnen eta Estatuaren arteko indar harremanaren arteko desorekaren ispilu izan delako. EAJk eta PSOEk Espainiako aurrekontuetan lortutako akordioaren izaerak erakusten du zuhurtasuna eta kalkulu politikoaren nondik norakoa. Jeltzaleen pragmatismoaren keinu indartsuenetakoa izan da PSOE eta EAJren arteko trukaketa berri hau; eta Josu Jon Imaz EBBren lehendakaritzara heldu izana eta transbertsalismoaren diskurtsoa ez zela kasualitatea adierazten du. Irudiak irudi, protestarako molde berria eta tinkotasunaren arteko desoreka oso agerikoa izan da Gernika eta Gasteiz sinbolikoki lotu dituen hitz multzoan.

2007ko irailean Ibarretxe lehendakariak, hitzaldi berehaldikoan, herri kontsultaren proiektua iragarri zuenetik honen alde eramandako ekimen andana ez da txantxetakoa izan. Horien artean azpimarragarriena Jose Luis Rodriguez Zapaterorekin itun berri bat bideratzeko egindako saioa, Loiolako aurre akordioak ere berriz mahai-gainera ateratzea ere ekarri zuena. Ibarretxe lehen lerroan, azken urtea herri kontsulta janzten jardun du Eusko Jaurlaritzak, erabaki eskubidean sinesten duen gizarte esparruaren eskuetan ilusio maila bat sortuz. Erabaki ahalmena gauzatu eta gatazkarekiko irtenbide gose diren sektore oso zabalen nahiak asetzetik urruti geratu da herri kontsultaren ekimena. Bat gehiago etsipenen zorroan biltzeko. Bat gehiago Estatua eta konstituzionalismoaren sendotasuna erakusteko.

Abertzaletasunaren krisiaz gero eta gehiago hitz egiten da azken boladan eta ez da arrazoirik falta hausnarketa horretan. Sisiforen ahaleginean behin eta berriz jarduteak aldapa are nekosoagoa egiten du, baina gainera harriari bultzaka ari direnen desadostasunek gorakoan arrakala sakonak sortzen badituzte...

Hortik urlia eta sandiaren deialdiak. Lekuaren sinbologiarekin norabidea ere finkatuz, ELAk Lizarra-Garaziren aldarri egin du ELBko nekazariek bultzatutako Merkatal Ganberatik. Ezker abertzaleak, jazarpenak uzten dizkion parentesi horietako bat baliatuz, Kursaaletik egin du independentziaren aldekoak biltzeko deia. Hirukoak eta Aralarrek, Hitza Hitz tartean, herri kontsultaren alde indarrak biltzera deitu dute, berau lehenago edo geroago gauzatuko delakoan. Eta EAk, hitz jolasekin nahiko ez antza, eta independentziaren aldeko bere aldarri tinkoa luzatu berri du Lizarratik.

Ez du ez hodeiertz samurrik abertzaletasunak. EAJren bi arima ohikoak lehian, alderdiaren lema eta etorkizuneko erronkak nola uztartu asma ezinean, batean batek ekimena hartuz eta hurrengoan besteak burua erakutsiz. Legez kanpoko ezker abertzalea biolentzia, errepresioa eta ilegalizazioaren gurpilean jiraka. Eta gainerako indar abertzaleak mugimendu soberanista eratzeko ohiko nahi eta ezinean.

Eskoziako SNPk kongresua egin zuen joan den asteburuan eta 2010erako independentziarako kontsulta egingo dutela berretsi du. Laborista eta kontserbadore britainiarrek irentsia dute egingo dela, eta independentziaren kontrako aurrekanpainan dira jada. Ondo da Zapaterori esatea ea han zergatik bai eta hemen ez, baina garrantzitsuena da erabaki eskubidearen aldeko indarrek galdera hori beren buruei egitea. Eta erantzuna ezin da biolentziaren estrategian bakarrik ezkutatu. Hori ere bai, baina ez hori bakarrik.

Urrats sendoagoekin ari da Patxi Lopez ,abertzaletasunaren zuloak agertu eta bere alternatibaren sendotasuna gizarteratuz. Tentuz eta beldurrik eragin nahi izan barik, Espainiako Legebiltzarrerako hauteskundeetan hurbildutakoak mantendu guran, sozialistek euskal gizartearen eraldaketaz predikatzen dituztenak benetakoak direla erakusteko gogoz. Kontrakoa izango zela bazirudien ere, Estatuak herri kontsultaren gaiari emandako danbateko irmoak bere proiektuaren –konstituzionalismoaren– sendotasuna erakusteko baliatzen ari da oraingoz.

Azkenak
“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Eguneraketa berriak daude