Gotzon Garate idazle eta filologoa hil da

Gotzon Garate
Gotzon Garate idazle eta filologoa hilaren 8an hil zen, minbizi baten ondorioz, 74 urte zituela. Jesuita elgoibartarrak Euzko Gogoa, Egan, Biotzaren Deia eta Zeruko Argia aldizkarietan plazaratu zituen bere lehenengo artikuluak, eta ARGIAko kolaboratzaile ere izan zen urte luzez. Hamaika artikulu, saiakera eta eleberri poliziako plazaratu zituen Garatek: Marxen marxismoa. Soziologia (1971) Marx eta nazioa (1972), Elizondoko eskutitzak (1979), Goizuetako ezkongaiak (1979), Atzerriko eta Euskal Herriko polizia eleberria (2000) eta abar. Berak sortu zituen Euskal Filologia ikasketak Deustuko Unibertsitatean, 1976an. Bestalde, euskarazko, gaztelaniazko, ingelesezko eta latinezko milaka atsotitz jaso zituen, eta webgune batean bildu: www.ametza.com/bbk/htdocs/garate.htm.

Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude