Gotzon Garate idazle eta filologoa hilaren 8an hil zen, minbizi baten ondorioz, 74 urte zituela. Jesuita elgoibartarrak
Euzko Gogoa,
Egan,
Biotzaren Deia eta
Zeruko Argia aldizkarietan plazaratu zituen bere lehenengo artikuluak, eta ARGIAko kolaboratzaile ere izan zen urte luzez. Hamaika artikulu, saiakera eta eleberri poliziako plazaratu zituen Garatek:
Marxen marxismoa. Soziologia (1971)
Marx eta nazioa (1972),
Elizondoko eskutitzak (1979),
Goizuetako ezkongaiak (1979),
Atzerriko eta Euskal Herriko polizia eleberria (2000) eta abar. Berak sortu zituen Euskal Filologia ikasketak Deustuko Unibertsitatean, 1976an. Bestalde, euskarazko, gaztelaniazko, ingelesezko eta latinezko milaka atsotitz jaso zituen, eta webgune batean bildu:
www.ametza.com/bbk/htdocs/garate.htm.