Lehendik

Joxemari Ostolaza
Ikusita. Ez da lehen aldia gertatzen zaidana, zerbait ikusi, zerbait entzun eta aspalditik ezagututakoarena bezala hartu. Ez zaidala berria eta oraingoa iruditzen, alegia. Eta nola esan aldamenean daukazun gazteari, begi aurrean edota belarriek entzun berri duten hori jada zuk zaharra duzula, aspaldikoa. Isiltzen zara, jakiteak lotsa emango balizu bezala. Goizaldeko ilunpetan, okinen lehen labealdiaz bat txalapartak bailiran jotzen dituzte koadrila oso baten ateak, bateratsu. Oihu arrotzek esnatzen dituzte eta guztiak eskuburdinez estekatu. Zu, irratiak jartzen zaitu jakinaren gainean. Beti dago ezagunen bat tarteko. Astebururako deitzen da manifa. Goizean kafearekin batera kontrolak mugan. Frantsesak eta espainolak batera zubi berean: Opération filtre. Lehendik ikusita. Estetika bera. Kotxeak trabeska, kotxelariak kanpoan. Identifikazioak. Atzera buelta. Autobus zenbait berdintsu. Arratsaldean bi milakoa Baionako karriketan. Orain hogei urtekoa errepikatzen da. Atxilotuak libre Espainian ez bezala. Hor, ziegak eta galdeketek frogatzen diote zernahi epaileari. Komisaldegiak froga tailerrak dira, eta epaileak zuzendari. Frantzian, oraindik ez. Bidean dira. Denborak esango.

Azkenak
Lan mundua euskalduntzeko ere Herri Akordioa

Lan munduaren euskalduntzea euskararen normalizazio-prozesuaren erronka nagusietakoa dena diagnostiko partekatua da euskalgintzan eta eragile euskaltzaleon artean. Hamarkadatan belaunaldi berriak euskalduntzen egindako inbertsio guztia (hor ere egiteko asko geratzen dela ahaztu... [+]


2024-05-17 | UEU
37 euskal ikertzailek hartu dute parte Txiotesia7 lehiaketan

37 euskal ikertzailek hartu dute parte asteartean Txiotesia7 lehiaketan. Mastodon eta X/Twitter sare sozialetatik zabaldu zituzten beren ikerketa lanak, euskaraz.


Estatuaren indarkeriaren biktimei aitortza ekitaldia eginen die Nafarroako foru gobernuak

Maiatzaren 30ean eginen dute Estatuaren eta eskuin muturraren indarkeriaren biktimen aitortza ekitaldia, Baluarten. Biktima zehatzei egiten zaien molde honetako lehen ekitaldi publikoa izanen da, eta 2019ko legearen babespean gauzatuko da.


Gose greban hil da Thailandiako monarkiaren aurkako preso politiko bat

28 urteko Netiporn Sanesangkhom preso politiko thailandiarra hil da asteartean, gose greban 110. egunera iritsi denean. Urtarrilean atxilotu zuten eta epaiketarik gabe zeukaten bertan. Monarkiaren aurkako irainak egotzi zizkioten, 2020an eginiko protesta batean parte... [+]


Eguneraketa berriak daude