Euskadiko Kutxaren gardentasuna

Erakunde finantzarioak garden aritzea ez da ohikoa izaten, batez ere euren irudiari negatiboki eragiten dioten datuei buruz hitz egiteko garaian. Gardentasunak, halere, beti edozein erakunderen irudia hobetzen laguntzen du, batez ere finantzarioen kasuan. Horregatik, iragan astean Euskadiko Kutxa erakundearen gardentasun adibidea nabarmenduko dugu oraingoan. Aurtengoa ez da banketxe horren urterik onena izaten ari, kiebra garrantzitsuak eta ordainketa-etendura azpimarragarriak zuzenean eragin baitio. Grupo Mondragón-eko kreditu kooperatibak iragan astean onartu zuen Lehman Brothers-en 162 milioi euro zeuzkala bonotan. Azken hori Ipar Amerikako erakunde finantzario garrantzitsuenetarikoa da eta zabor hipoteken ondorioz orain gutxi porrot egin du. Euskadiko Kutxak, bestalde, Urazca higiezinen enpresaren ordainketa-etendura dela eta beste 73 milioi galdu ditu.

Euskadiko Kutxa izan da lehenengo erakunde finantzario euskalduna, eta Espainiar Estatuko lehenengotarikoa, Lehman Brothers-en porrotak ekar diezazkiokeen arriskuak publiko egin dituena. Espainiar Estatuko banku eta aurrezki kutxa ugariri iparamerikar bankuen kiebrak ere eragin diela gauza jakina da; hala ere oraindik ez dute publiko egin galdutako milioi kopurua. Euskadiko Kutxak ziurtatu duenez, egoera honek ez du inongo arriskurik euren bezeroentzat, erosketa hau interes tipoen jaitsieraren operazioetara zuzendu baitzen, eta ez inbertsio fondo, bezeroen pentsio edo baloreetara. Gainera, arrisku horiek estaltzeko beharrezko aurreikuspenak hartu dituela adierazi dute. Euren arriskuak publiko egitearekin Euskadiko Kutxak erakutsitako gardentasuna eta gaurdaino erakutsitako gestio serio eta profesionalak bezeroen konfiantza mantentzen laguntzen dute. Nire konfiantza badute.

Azkenak
2024-04-30 | ARGIA
Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

34.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

Israelek 40 eguneko su-etena eta preso trukea eskaini dio Gazari, baina akordioa lortu edo ez Rafah inbadituko dutela adierazi du Netanyahu lehen ministroak. AEBk eta Erresuma Batuak Hamas presionatzen ari dira Israelen eskaintza onar dezan. Astelehenean 47 palestinar hil zituen... [+]


2024-04-30 | ARGIA | ARGIA
Hil egin da Artzentalesen zauritu zen basogintzako langilea

Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.


2024-04-30 | ARGIA
Eneko Bidegainen 'Bichta éder' eleberriak jaso du 111 Akademiaren Saria

Karmele Jaioren Maitasun kapitala-rekin lehiatu da finalean. 2023ko “libururik gogokoen” izendatu dute Bidegainen “bihurgune askotako” thriller politikoa 111 Akademia osatzen duten literaturazaleek.


Eguneraketa berriak daude