“Ahal banu, buruarekin marraztuko nuke”

Marko Armspach
Dani Blanco
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Bileretan marrazten baino denbora gehiago pasatzen duen marrazkilaria. Bizitza bat marrazkitan, isilik dagoenean. Marrazki bizidun bat, hizketan hasten denean.

Leienda herrikoia. Marrazkilaria=ikasle txarra.


Marrazkiak ematen dizu indar bat behar dituzun ikasgaietan zentratzeko eta besteez paso egiteko. Horrek ez du esan nahi ikasle txarrak garenik. Baina zertarako behar du matematika marrazkilari batek?

Napartheid-eko marrazkilari izateko!


Napartheid bonba bat zen, beti irakiten zegoen marmita bat. Ongi bizitzea eta gauzak ongi egitea ziren gure helburu bakarrak. Orduko gehienak oraindik hemen gaude. Ez da kasualitatea.

Euskal Herrian marrazkilari ofizioa zuek prestigiatu duzuela sinestea ere...


Gurea ez da serbilleta mutur batean mamarratxoak egitea. Nire lanen zerrenda egiten badizut, eta nire begi-zuloak ikusten badituzu, ofizio serioa dudala ohartuko zara.

Futbolariarena ere ofizio serioa omen da eta...


Aizu, gu ere lesionatzen gara! Sei hilabete egon naiz ezin marraztuz, minaren minez, urte askotan gehiegi marraztu dudalako. Orain ulertu dut gehiago pentsatu behar dudala eta gutxiago marraztu.

Kar, kar, kar, kar!


Ez dakit zergatik, eta ez dakit nolaz, baina marraztea obsesioa da niretzat. Marrazkilari konpultsiboa naiz, gaixoa ia. Ez naiz gelditzen. Psikoanalista bat behar nuke marrazteak zer hutsune betetzen didan jakiteko!

Nik zure marrazkiak burutik paperera zenbat aldatzen diren jakin nahi nuke.


Sobera. Eskua tresna da, eta espero duzu buruan duzuna ahal bezain ongi erreproduzituko duela. Baina, ahal banu, buruarekin marraztuko nuke.

Marrazten hasi aurretik argitaratuko duzula segurtatuko zenukeela, alegia.


Argitaratzea pastel gaineko ginda da. Gauzak niretzat egiten ditut, egin dudanaz harro egoteko. Argitaratzeko lan egitea gurdia idien aurretik jartzea litzateke!

Zergatik autozentsuratzen zara, orduan?


Ezjakintasunez. Noraino helduko nintzateke autozentsuratuko ez banintz? Noren errua litzateke? Nirea? Editorearena? Publikoarena?

Mahomarena!


Mendebaldeko jauntxoek, artistek adierazpen askatasun osoa behar dutela diote, baina aurrenekoak dira Aita Santuari buruzko marrazki bizidunak zentsuratzen!

Eskerrak batzuek amets amerikarra nola, zuk amets euskalduna bete duzun!


Nik hemen bizitzea erabaki nuen, hemen lan egitea, eta amets bat da herri honetan egiten diren proiektu interesgarrienetan lagunekin aritzea. Gainera, amets amerikarra baino hurbilago dago gurea!

Azkenak
11 urteko mutil bat hil da, igandean Bilboko igerileku batean bero kolpea jasan eta gero

Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Eguneraketa berriak daude