«Bizimodu azkarrera egokitu behar dugu euskara»

  • Bilboko Arte Ederretako Museoan lotu naiz Karmele Rotaetxerekin (Bilbo, 1932); kafetegian, zehazki. Ebakia eta ur basoa eskatu du beretzat, baina gaztelaniaz. Harritu egin nau horrek Ohorezko Euskaltzaina den neurrian, eta are gehiago zerbitzaria gaztea dela kontuan hartuta. “Hiriak ez dira euskaldundu”, esango dit gero.
Karmele Rotaetxe
Iñigo Azkona
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Utopiak pragmatismoarengatik aldatzeko nahia ondorioztatzen da EHUko irakasle emeritu honen hitzetatik. Euskaldun berria da, eta agian horregatik bere iritzi zenbaitek hautsak harrotu izan dituzte, gela itxi bateko leihoa zabaltzerakoan aire freskoak giro ibilgea mugitzen duen moduan.

Eskerrak eman dizkio zerbitzari gazteari, eta honek, euskaraz, ez horregatik. “Ezkorra naiz euskararekiko, baina baikorrak izan behar dugu”.


Eusko Jaurlaritzaren IV. Inkesta Soziolinguistikoaren emaitzek diote euskararen ezagutzak gora egin duela.


Ezagutzak gora egin du, bai, baina erabilerak ez; eta egin badu, oso gutxi. Horixe da arazoa. Jakintza handituko da, gero eta gehiagok jakingo dute euskaraz, herri txikietan euskarak prestigioa izango du, baina hirietan zer? Hiriak ez dira euskaldundu. Gure artean komunikatzeko gaztelania darabilgu, eta Iparraldean frantsesa. Hori da errealitate motza.

Zelan heldu gara egoera honetara?


Gernikako Estatutuan euskara ofizial egin zenerako, abiapuntua bazen txarra: hiztun gutxi eta domeinu altuetan prestigiorik ez. Honetaz gain, euskara batuaren arauak sortzerakoan, eta hizkuntzaren inguruko legeak egiterakoan, ez zen egin beharreko guztia ondo egin. Legeek euskara eta gaztelania maila desberdinetan jarri zituzten eta horrek ez zizkion gauzak batere erraztu euskarari.

Baina legeen aurretik, batuaren arauak sortzerakoan, akatsak egin ziren. Onartutako forma batzuk oso gaitzak dira erabiltzen; “litzaizkigukeen” eta horrelakoak ez dira XXI. mendean erabiltzeko formak. Arin bizi gara, presaz. Eta honi gehitu behar zaio atzizkidun hizkuntza dela. Adibidez, “Bilbora joan naiz zergatik erosketak egin behar nituen”; zergatik hori -lako atzizkiaren ordez erabiltzearen joera hizkuntza atzizkidun guztietan eman da, gurean izan ezik. Honek guztiak zaildu egiten du erabilera gazteen artean. Forma batzuk modernizatu behar genituzke. Gure hizkuntza urte luzez egon da geldi, hiztun berririk gabe, eboluzionatu barik. Euskara gaur egungo bizimodu azkarrera egokitu behar da. Bizitasuna falta zaio euskarari, eta batuari euskalkiak.

Euskaltegiek ez dute horretan asko laguntzen. Bizkaiko euskaltegietan adibidez, bizkaiera, hutsaren hurrengoa da.


Baina hori ez da euskaltegien errua, aldatu behar dena euskara batua da: aditzezko forma batzuk, nor-nori-nork famatua… Beste herrialde batzuek, beren hizkuntza munduratzeko erraztu egin dute: Français Foundamentale, Español Fundamental, Basic English… ez dakit guk zergatik ez dugun gauza bera egiten. HABEk, adibidez, lan handia egin du ikerketa arloan, baina jende asko dago horretan lanean, eta inork ez du erabiltzeko euskara errazagoa prestatu, eta hori da nire ustez egiteke dugun gauzarik premiazkoena… agian beranduegi da dagoeneko.

Euskaltzaindiak ere ez die pedalei eragiten gizartearen erritmoan, beti dabil atzetik, beti berandu… hamaika adibide bururatzen zaizkit.


Euskaltzaindia ez da batere modernoa…

Zure ikuspuntua aurrerakoia da, eta bertan zaude…


Nik ez dakit aurrerakoia naizen, baina jaramon gehiago egin beharko litzaiguke euskaldun berrioi, esfortzu handia baita euskara ikastea eta ez da behar beste kontuan hartzen.

Baina euskaldunon mentalitatea ikustea besterik ez dago; erabat utopikoak gara. Pentsatu, adibidez, ea politikan utopikoak ez garen. Eta euskararekin berdin. Batua sortzen hasi zenean, hizkuntzarik puruena nahi zen egin, Axularren formak errekuperatuz. Eta hori ezinezkoa da, eta ez da ona. XVI. mendeko hizkuntzak ez du XXI. menderako balio. Orduan, halako modelo perfektua hartu ordez, zergatik ez ote zuten hartu Pompeu Fabrak katalanarekin erabili zuena? Fabrak Bartzelonako katalana hartzen du oinarri, baina beste barietateak ere onartzen ditu. Euskara batua askoz ere itxiagoa da, ez du ezer onartzen. Eta hori ez da zuzena.

Euskara batua perfektuaren ametsa ez da bete, jakina, utopia zelako. Eta beharbada horregatik ere gauzak ez dira atera guk gura genuen bezala.

Euskarari mundura zabaltzea, beste hizkuntzekin nahastea falta zaio? Kataluniako telebistan katalana eta gaztelania uztartzen dituzte, adibidez, eta hori euskararekin ikustera ez gaude batere ohituta.


Batere, baina normala izan beharko litzateke nahastea eta biak batera erabiltzea; azken batean gaztelania ere leku guztietan dugu.

Gauza horien guztien ondorioz sortu dira azkenean bi hizkuntz komunitate: euskalduna eta erdalduna. Eta txarrena da ez ikusiarena egiten diotela elkarri. Erdal komunitateak euskararengandik jasotzen duen gauza bakarra lanpostuak oparitzen dituela baino ez da. Dena da negatiboa. Eta euskal komunitateak ez du banatzen espainola eta bere inguruko ideiak. Komunitateek ez dute elkar ezagutzen. Honengatik guztiagatik esaten dut komunitate bien artean ebaki bat dagoela; gizartea ez da bat, bi dira. Gazteen artean badaude lotura gehiago, baina ez ehuneko ehunean. Asko saiatzen dira euskara ikasten, baina askok uzten dute, esfortzu handia delako eta beharrezko ez dutelako.

Elebitasuna ote da bi komunitateen arteko lotura?


Bi komunitateek bi hizkuntzak jakingo balituzkete askoz hobe, baina horretarako borondate ona behar da. Euskaldunok hain puristak izateari utzi behar diogu, eta hau lurralde elebiduna izanda, bakoitzak esfortzua egin behar luke guztiz integratzen. Bi komunitateek elkarrengana hurbiltzeko esfortzua egin behar lukete. Berba egin behar da honetaz guztiaz, eztabaidak sortu. Dogmak ez dira onak, ezertarako ere ez.

Hala ere jakin behar dugu gaur egungo egoera politikoan bi hizkuntzak maila berean jartzea utopikoa dela erabat. Aurrera ondo atera den hizkuntza politika bakarra Israelekoa izan da, estatu bat delako. Baina argi dago arazo asko konponduko liratekeela gizarte osoa elebiduna izango balitz, eta horretarako badaukagu zereginik.

Azkenak
Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


Putin eta Trump ostiralean bilduko dira, baina Zelenskik argi utzi du Ukrainak ez duela “lurralderik oparituko”

AEBetako presidenteak Ukrainarekin su-eten akordio batera iristeko ezarritako epea amaituta, Alaskan bilduko dira Trump eta Putin ostiralean. Bloomberg hedabidearen arabera, Errusia eta AEBak gerra "izozteko" plan bat prestatzen ari dira, Moskuk orain arte Ukrainan... [+]


Aldatu Gidoiak ere salatu du IB3 Balearretako telebistak gaztelerazko edukia areagotu dituela

IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]


Amaya, altxor ia ezezagun hori

Zer: Euskadiko Orkestra

Zuzendaria: Diego Martin-Etxebarria. Easo Abesbatza

Zuzendaria: Gorka Miranda

Bakarlariak: Arantza Ezenarro, Gillen Munguía, Marifé Nogales, Lucía Gómez, Juan Laborería, José Manuel Díaz, Darío Maya, Luken... [+]


Sañu Bizirik: “Statkraft enpresari alfonbra gorria jartzetik, herri presioari esker udalak parke eolikoari helegitea jartzera igaro dira”

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak ingurumen baimena ukatu dio Piaspe egitasmoari, Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean eraiki nahi dituen errotek eta argindarra garraiatzeko azpiegiturek eragingo... [+]


26 urteko nafar bat hil da Pirinioetan

Russell mendian gertatu da ezbeharra, amildegi batetik jausita. Gaztea Iruñekoa zen.


Zarrakazteluko sutea perimetratu eta kontrolpean dute suhiltzaileek

Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen duten arren, egonkortu dute kontrolik gabeko sutea. Espainiako Gobernuak larrialdi aurreko faserako plana onartu du, autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko komunikazioa hobetzeko; dena den, larrialdien kudeaketa autonomia... [+]


HAMABI URTEZ ETXEA EZKUTALEKU
“Zorte asko ukan dugu, eta bizitza interesgarria”

Marijo Louis paristarra da sortzez, 1977an heldu zen Miarritzera Euskal Herriko borrokek erakarrita. Josetxo Otegi zizurkildarrak 1983an pasa zuen muga Gipuzkoatik Lapurdira, Poliziatik ihesi. AEK-ko irakasle eta ikasle zirela ezagutu zuten elkar. 1986an, GALen atentatuen,... [+]


2025-08-12 | Mikel Aramendi
Zergatik halako muga-zerga AEBek Indiari?

Asteko albiste nagusietako bat izan da, zalantzarik gabe: ehuneko 50eko muga-zerga ezarri die Trump administrazioak Indiatik datozkien esportazioei. Brasilekin parekatuta, zerga estatubatuar astunenak pairatu beharko dituen ekonomia handia izango da, aldaketarik ezean,... [+]


2025-08-12 | ARGIA
GOMENDIOAK | Hiru disko fresko, gozatzeko

Goizegi Hiltzeko 
Ødei
Autoekoizpena, 2025
53 min.

Ulertzen nauten herrian ez da musika hau entzuten. Rap musikak akaso urte okerragoak izan ditu Euskal Herrian, baina oraindik ez da beste batzuen altuerara heldua. Denentzat ditu koplak Odei Barroso... [+]


Espainiako Gobernua Kanarietan dauden 827 asilo eskatzaile lekualdatzen hasi da

Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]


Getariako Salbatore jaietan emakume baten aurkako “eraso larri” bat salatu, eta egitaraua bertan behera utzi dute

Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.


Gizon bat atxilotu dute Erriberagoitian beste bat hiltzea leporatuta

Gizona Bilorian (Araba) hil dute, ustezko hiltzailea atxilotu dute Añanan (Araba).  


Al Jazeerako bost kazetari hil ditu Israelek

Hildako kazetarietako bat Anas al-Sharif da, palestinarren genozidioa zerrendatik kontatzen dutenen artean ezagunenetako bat. Al Jazeera hedabideak adierazi du Israel errudun dela Gazako sarraskia barnetik azaleratzen duten kazetariak nahita hiltzeagatik, eta horrela sarraskia... [+]


Zarrakazteluko sutea kontrolatzeko lanetan jarraitzen dute suhiltzaileek

Larunbat gauean hasi zen sutea Zarrakaztelu eta Figerol lotzen dituen errepideko pinudi batean. Herritarrentzat arriskurik ez dago momentuz, gobernuak adierazi duenez. Gizakiek eragindako sutea dela jakinarazi du gobernuak.


Eguneraketa berriak daude