Atzera begiratu gabe korrika

'Amateurs' filma
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Zabaltegi sailean, Woody Allenek eta Cohen anaiek bereganatu dute jaialdiko lehen egunetako arreta handiena. Euren filmez gain, ordea, beste hainbat lan interesgarri ikusteko parada izan dugu. Gabriel Velázquez espainiarrak bakarrik zuzendu duen lehen pelikula gomendatzen dizuegu hemendik: Amateurs.

Gai unibertsala da bakardadea, zineman –eta oro har arte guztietan– hainbestetan errepikatua. Amateursen ere, ama hil ostean bakarrik geratuko da Blanca, 16 urteko neskato frantsesa. Eta aitaren bila joango da Madrilera. Han, aita beharrean Julio aurkituko du, jubilatzear dagoen langilea, bakarrik hau ere. Bien arteko harremana jorratu du filmak, ikuspegi erraz, poetiko eta ederretatik aldenduz. Bizitza gordina da, errealitatea krudela, eta berau islatuz, gehiegi esplikatu gabe, urratsez urrats aurrera egingo du pelikulak. Finean, “alaba berriaren” pasioarekin –korrika egitea– bat egitea ez da nahikoa berau hezteko. Neska protagonistak korrika hasten du pelikula, eta korrika bukatu: noraezean, helmuga garbirik gabe, baina beti aurrera.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.