Mapa eta errealitatea ez datoz bat

  • Eskaerak hainbat modutakoak dira. Batzuek administrazio eremuen banaketa bertan behera utzi eta euskara Nafarroa osoan ofiziala izatea eskatzen dute. Beste batzuek jakineko eskualdeak eremu batetik bestera aldatzeko aldarria egin dute. Eremu erdaldunekoak izanda, D eredua eskola publikoan onartzeko ahaleginean ari dira bestetzuk. Goitik behera ala behetik gora, baina Nafarroako Gobernuari bultzaka beti.
Hizkuntz ereduak nafarroan
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Bultzakada horietako bat eman du Miquel Gros i Lladósek, bere erara. Katalan abokatuaren zaletasunetako bat da soziolinguistika eta Iruñean hamar urtez bizi izan zela baliatuz Recuperación del euskera en Navarra liburua argitaratua du, Euskaltzaindiaren eskutik. Gros i Lladósen asmoa izan da, Nafarroan euskarari buruzko eztabaida parametro eta etorkizunerako aukera errealetan oinarritu dadila. Haren ustez, hedabideek eta administrazio erakundeek azaltzen duten errealitatea urrun dabil panorama benetako horretatik. Gros i Lladósek euskararen datuak aztertu ditu eta horien araberako hizkuntza eremuen banaketa berria proposatu du, eremu euskaldunean eta mistoan eskualde gehiago sartuz.

“Euskararen presentzia” eta eremu banaketa

Grosen ahalegina Nafarroan euskararen ezagutza aztertzea izan da. Horretarako 1986, 1991, 1996 eta 2001eko erroldak aztertu ditu. 2006ko datuak liratekeenaren hipotesia egin du euskararen neurgailua ez baitzuen aplikatu Nafarroako Gobernuak ordukoan. Nafarroako 44 eskualdeak kontuan hartu eta udalez udal aztertu ditu nafarren euskararen ezagutza neurtzen zuten datuak. Berak “euskararen presentzia” izena eman dio aztertutako datuari eta bi subjektu mota batuta atera ditu datuok. Batetik, baskofonoak ditu kontuan, alegia, euskaraz edozein abildade duen nafarra; euskara ulertze soilak balio du. Baskofonoei euskaldunak batu dizkie, hau da, inkestan euskaraz ondo egiten dutela esan dutenak.

Udal bakoitzean 21 urtez euskarak izan duen eboluzioa kontatzeaz gain 1986ko Euskararen Legeak ezarritako eremuen banaketari erreparatu dio, eta gogoratu du urte hartan Nafarroako Gobernuak hiru eremuen banaketa nola egin zuen. Labur esanda honela: euskararen ezagutza %10 baino gehiagokoa zen udalak eremu euskaldunean, %5 baino gehiagokoak eremu mistoan eta %5 baino gutxiagokoak erdaldunean.

1986ko mapa errebisatu

Gros i Lladósek ikerketari esker ateratako datuak kontuan hartuta eta Nafarroako Gobernuak eremu banaketa nola egin zuen ikusita, proposamena egin du: Gobernua, nolabait, Gros i Lladósek landutako “euskararen presentzia” moduko elementu batean oinarritu zen eremu banaketa egiteko. Elementu horrek, euskararen ezagutzak, 21 urtean gora egin du, eta batik bat, ikustekoak dira 25 eta 15 urtetik beherako nafarren datuak. Beraz, 1986ko mapa errebisatu beharra dago bere ustez, gaur egungo egoerarekin alderatuz desfasatua baitago.

Eremu euskaldunean eta eremu mistoan sartuko lituzkeen udalerrien zerrenda egin du Gros i Lladósek liburuan. Eremu euskaldunean ondokoak jarriko lituzke: Estellerrian Ameskoak-Allin eta Lizarraldea, Iruñerrian Etxauribar eta mendebaldeko eta iparreko arroak, Pirinioetan Agoitz, Espartza eta baita Erronkari eta Irunberri ere. Kalkulatzen du eskualde horietan euskarak %20ko presentzia lortuko zuela 2006rako (urte hartako daturik ez zuen). Eremu mistoan honakoak sartuko lituzke: Pirineo eskualdetik eta Iruñerritik falta diren eskualdeak, alegia, Itzagaondoa eta hegoaldeko arroa; Erdi-ekialdeko eskualde guztia Arga Beherea kenduta eta Estellerriaren gainerakoa Los Arcos eta Aguilar ibarra kenduta. Eremu erdaldunean geratuko lirateke, beti ere katalanaren arabera, Erriberako eskualdeak eta erdialdeko eskualdeko hego-ekialdeko zati bat. Lurralde horietan euskarak ez du %10a eta ez dirudi aurki portzentaje horretara heltzea lortuko dutenik.

Gros i Lladósen ustez, ikerketa eskuan, euskara garai historiko okerrenak nozitzen ari zenean ere, indarra hartzen ari zenaren datuak daude. Mendez mende behera zetorren euskara eta XX. mendeko azken laurdenean 50.000 hiztun baino ez zituen euskarak. Europan beste hizkuntza prozesu batzuei gertatu bezala, bazirudien osagai guztiak zeudela Nafarroan euskara galtzeko arriskuan egoteko. Ez da hala gertatu ordea. Gros i Lladósen esanetan ez gaude azken hiztuna hil zain, areago, Nafarroan euskara ez da moteldu eta ez dago besterik gabe bere horretan. Euskara gora egiten ari da, eta gorako prozesua azkartu egingo da gainera etorkizunean. Belaunaldi bat barrurako itxaropena handia da. Liburuaren egilearen ustez, euskarak gizarteak uste duena baino orain eta etorkizun hobeak ditu Nafarroan.
Euskararen Foru Legea aldatzeko saiakerak
1980an, Foru Parlamentuak euskararen ofizialtasunaren ebazpen bat onartu zuen: “Euskara eta gaztelania Nafarroako hizkuntza ofizialak izanen dira”. Halere, Estatuarekin Madrilera negoziatzera joan zen Foru Parlamentuaren batzordeak ez zion ebazpen horri eutsi eta 13/1982 Lege Organikoak ez zuen euskararen ofizialtasuna Nafarroa osorako aitortu. Badirudi Nafarroan euskara komunitate osoan ofiziala izan beharrean, eremu batzuetan baino ez izatea, Nafarroako Batzordeak berak proposatu zuela, hau da, nolabaiteko burumurrizketa izan zela.

Eta hori egin zen lehenik, Nafarroako Foru Parlamentuak emandako ebazpenaren kontra eta, bigarrenik, zonifikazio horren alde inolako ikerketa soziolinguistikorik edo oinarri edota argudio zientifikorik izan gabe.

1986ko bukaeran Nafarroako Parlamentuak 18/1986 Foru Legea, Euskarari buruzkoa, onartu zuen. Legea ez zen adostasun giroan onetsi, ez Nafarroako Parlamentuan ez eta gizartean ere.

Euskararen Foru Legea indarrean sartu zenetik orain arte hiru izan dira Nafarroako Parlamentuan eztabaidatu diren legea aldatzeko saiakera nagusiak.

1992an, UPNren agintaldian, Nafarroako Parlamentuko Partido Socialista de Navarra (PSN), Nafarroako Ezker Batua (NEB) eta EA EFL aldatzen saiatu ziren eremu ez euskaldunean ere euskarazko irakaskuntza bermatze aldera. Funtsean eskatzen zena hau zen: EFLaren 26. artikulua (Irakaskuntza eremu ez-euskaldunean) ezabatu eta 25.a (Irakaskuntza eremu mistoan) bietarako uztea. Baina saiakerak ez zuen ondoriorik ekarri. Oposizioan zeuden alderdiek (PSN, Herri Batasuna (HB), EA eta NEB) irizpide eta kriterio hagitz bertzelakoak baitzituzten. Azkenean, UPNk eta HBk kontrako botoa eman eta aldaketa ez zen onartu. Eztabaida parlamentu alderdiek euskararen inguruan zituzten jarrera eta diskurtsoen agerraldi esanguratsua izan zen. Funtsean, hamabortz urteren buruan bere horretan diraute.

Joan den legegintzaldian hizkuntza politika instituzionalaren gainean eztabaida politiko luzea izan zen Nafarroako Parlamentuan. Parlamentuak ponentzia egin zuen 2004ko ekainetik 2005eko apirila bitartean Nafarroako Foru Komunitateko Hizkuntza Politikaren garapena aztertzeko. Ponentziaren azken txostenaren ondorioek ez zuten Parlamentuko indar politikoen babesa bildu eta hilabete anitzeko prozesuaren emaitza euskararen estatusaren inguruan Nafarroan ditugun ikusmolde eta jarrera uztargaitzen bertze antzezpen bat baino ez zen izan. Saiakera eta egitasmo zapuztua izan zen, euskaldun eta euskaltzale anitzondako ponentziaren emaitza-aholkuak murritzak izan baitziren. Hezkuntzari dagokionez aurrerapauso izan zitezkeen proposamen interesgarri batzuk (Iruñerriko zonifikazioaren muga berrikustea, eremu ez euskalduneko ikastolak legeztatzea, Lanbide Heziketan euskararen erabilera handitzea, helduen euskalduntzeari laguntzea) bildu bazituen ere, atzera jotze gehiagoren mamu berriak ere ekarri zituen: zonifikazioaren berrestea, D eredua ahultzea xede izanen duen politika instituzionalaren aholkatzea eta NUPen elebakartasunaren defentsa.

Euskararen Legea aldatzeko bertze saiakera bat izan zen, baina Convergencia de Demócratas de Navarrak (CDNk) eta PSNk kontra bozkatu zuten. Carlos Cristobalek izan zuen ponentziaren azken dokumentua idazteko ardura. Cristobalek berak defendatzen zuen eremu mistoa zabaltzeko aukera ez zen onartu.

Orain, VII. Legegintzaldi honetan, NEBk egindako proposamenean Carlos Cristobalen proposamena izan zena berreskuratu du. 2007ko azaroan NEBk Euskararen Foru Legearen 5. b. artikulua aldatzeko proposamena egin du. Artikulu horrek eremu mistoan sartzen diren udalerriak zerrendatzen ditu. NEBk egun Iruñerrian, baina eremu ez euskaldunean dauden Aranguren, Beriain, Galar eta Elortzibar udalerriak eremu mistoan sartzeko eskatu du. Nabarmena da azken saiakera hau urruti dagoela orain 16 urte proposatu zen lege aldaketatik. Baina bada kontuan hartu behar den elementu bat: Carlos Pérez-Nievas Hezkuntza kontseilariak iragarri du heldu den ikasturtean (2008-2009an) Iruñerriko eremu ez euskaldunean geratzen diren udalerri horietan D ereduko gelak zabaldu ahal izanen direla. EFL ukitu gabe. Erabaki horrek agerian uzten du UPN-CDNren Gobernuak EFLren gainean orain artioko interpretazioa aldatu duela. Hau da, egungo interpretazioarekin EFL ez da traba, eskaria baldin badago eta Gobernuak nahi badu (hau da, borondate politikoa badago), eremu ez euskaldunean D eredua zabaltzeko.

Dena den, interpretazio aldaketa hori bera argudio gisa erabiltzen ahal du UPN-CDNk EFLaren zonifikazioa aldatu beharrik ez dagoela defendatzeko.

Paula Kasares, NaBaiko parlamentaria

Azkenak
Ez hil, faborez

HIL FABOREZ FEST
Lekua: Ibaola Harriak, Eskuernaga.
Taldeak: Lukiek, Las Sexpeares, Seggs Tape, GAL, Chuleria Joder!, Aposapo, Bayou la Batre, Borla, Türbot, Malakias MX3

Data: 2025eko ekainaren 14a.

--------------------------------------------------------

[+]


EAEko herritarren %58k mugak gainditzen dituen aire kutsatua arnastu du 2024an

EAEko 1,3 milioi biztanlek Europar Batasunak 2030erako ezarri berri dituen mugak gainditzen dituen aire kutsatua arnastu zuten 2024an, Ekologistak Martxanek eginiko ikerketaren arabera.


2025-06-25 | Hala Bedi
Gasteizko lorezainek grebarako eskubidea aldarrikatu dute hiriko hainbat iturri berdez tindatuz

ESK eta LAB sindikatuek jakinarazi dutenez, lorezainek greba egiteko duten zilegitasuna aldarrikatu nahi izan dute ekintza ikusgarri honen bitartez. PSE eta EAJren gobernu-taldea seinalatu dute erantzule nagusi gisa, "Green Capital markaren atzean hiriaren ikurra zaintzen... [+]


2025-06-25 | Rafael Poch | CTXT
Mendebaldea bere mundu-gerra eskalatzen ari da

Gaza izan zen iragarpena, Ukraina tanteoa, Iran eskalada, baina Errusia eta Txina dira traka eta azken helburua. Europar Batasunak "Israelek bere burua defendatzeko duen eskubidea" baieztatzen jarraitzen du, eta bere lehen potentziaren buruak aitortzen du "Israel lan... [+]


2025-06-25 | Xiberoko Botza
Ikusgarrietako intermitenteek lana mentx düe

Frantziako gobernamentüak ekonomiak egin nahian, leküko kolektibitateer eta eskülder sos pübliko gütigo banatü dü. Horrek ondorioak badütü, ekonomia handiena kültüran egin beita. Intermitenteek nekeziak ezagütze... [+]


Statkraft, Kutxabank eta Azpeitiko Udala

Ia oharkabean pasa da joan zen asteazkenean (2025eko ekainak 18) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia.

Izenburua: Azpeitiko 5. poligonoko 58. lurzatian aldi baterako estazio meteorologiko bat
interes publikokotzat deklaratzeko eskaera (GHI-049/25-J01)
. Hemen... [+]


EAJren hizkuntza eskakizunetarako proposamena “atzerapausoa” dela salatu dute ELAk eta LABek

Euskara eskakizunak zehazteko derrigortasun indizea ezabatzea eta erabakia erakunde bakoitzaren esku uztea proposatu zuen iragan astean EAJk. LABek salatu du derrigortasun indizea kenduz gero, epaileen "borondate euskarafoboak" ezarriko lukeela hizkuntza eskakizunaren... [+]


Arabako Aldundiak indarkeria matxistaren biktimei arreta murriztu diela salatu du ESK-k

Lanpostuak, emakumeak artatzeko egonaldi ertaineko harrera zerbitzua eta aurrekontua murriztu ditu Aldundiak.


Zenbait lagun zauritu dira Hernaniko San Joan gaueko istiluetan, eta gutxienez pertsona bat atxilotu dute

Xabier Lertxundi alkateak adierazi du istiluak leku eta ordu ezberdinetan gertatu direla, eta haien artean ea loturarik dagoen ikertzen ari dira. Udaltzaingoak laguntza eskatu dio Ertzaintzari 03:30 aldera, eta haiek oldartzean hainbat lagun zauritu dituzte. Segurtasun Sailak... [+]


2025-06-24 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Chen Yun: txoria eta kaiolaren auziak hortxe jarraitzen du

Ekainaren 13an, ezohiko ekitaldi baten lekuko izan zen Pekineko Herriaren Areto Handia: Txinako Alderdi Komunistaren aginte goren osoak (baimenduta leudekeen absentziak salbu; nola jakin horietakoa ote zen He Weidong jeneralarena? Izan ere, ez zen ageri mahai nagusian,... [+]


Bilboko Bira Kulturak eskaintza gutxituko du laguntza publikoen murrizketagatik

Ez dute itxiko, baina orain arte eskaini duten programazioari ezin izango diote eutsi. "Bira txikiago bat" izango dela zabaldu dute sare sozialetan.


Nola debekatu sare sozialak erabiltzea 16 urtez azpikoei? Australiako Gobernuak badu formula

Legez, 16 urte bete arte ezingo dituzte sare sozialak erabili Australian, urte bukaera honetatik aurrera. Baina nola gauzatzen da hori praktikan? Gobernuaren azterketa batek ondorioztatu du teknikoki bideragarria dela, eta aurrekaria jarri du bide bera hartu nahi duten... [+]


Israeli boikota musika jaialdietan ere

El Salto hedabideak argitaratu zuen Espainiako dozenaka musika jaialdiren Superstruct sustatzailea Israelen aldeko funts batek erosi zuela. Geroztik, musika talde eta bakarlari ugari batu dira KKR-ren aurkako boikot kanpainan, eta Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren... [+]


NATOtik ukatu egin dute Sánchezek iragarritako gastu militarraren salbuespena

Mark Rutte NATOko Idazkari Orokorrak ukatu egin du “baztertze klausula” onartu zaionik Espainiako Estatuari. Kalkuluen arabera, BPGren %3,5a gastu militarretara bideratu beharko du gobernuak, NATOk eskatzen dituen kompromisoak betetzeko.


Trumpek Israel eta Iran arteko su-etena iragarri du eta ordu gutxira zalantzan dago jada

Iranek AEBen Qatarreko base militarrari eraso egin ostean eman du ustezko akordioaren berri Etxe Zuriko maizterrak, Truth Social sare sozialean. Ostean, Israelgo Gobernuak adierazi du Trumpen proposamena onartu duela, eta berdina egin du Irango Segurtasun Nazionaleko... [+]


Eguneraketa berriak daude