Bidasoaren bi aldeetan dantzan

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Dantza eta arkitektura uztartuko dituen Dantza Hirian jaialdiaren 3. edizioa hilaren 17tik 27ra bitartean egingo da Donostian, Irunen, Hendaian eta Baionan. Hiri horietako eraikin, plaza eta txoko ezagunenak beste begi batzuen bidez deskubritzeko aukera eskainiko dute dantzariek. Estilo guztietako emanaldiez gozatzeko aukera izango dute helduek zein umeek. Ertza konpainia donostiarrak, Entremáns galiziarrak, Nats Nus katalanak eta Black Blanc Beur frantziarrak parte hartuko dute Dantza Hirian jaialdian, besteak beste. Ekimenari buruzko informazio gehiago www.dantzahirian.com webgunean eskura dezakezue.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.