Dantza eta arkitektura uztartuko dituen Dantza Hirian jaialdiaren 3. edizioa hilaren 17tik 27ra bitartean egingo da Donostian, Irunen, Hendaian eta Baionan. Hiri horietako eraikin, plaza eta txoko ezagunenak beste begi batzuen bidez deskubritzeko aukera eskainiko dute dantzariek. Estilo guztietako emanaldiez gozatzeko aukera izango dute helduek zein umeek. Ertza konpainia donostiarrak, Entremáns galiziarrak, Nats Nus katalanak eta Black Blanc Beur frantziarrak parte hartuko dute Dantza Hirian jaialdian, besteak beste. Ekimenari buruzko informazio gehiago
www.dantzahirian.com webgunean eskura dezakezue.