Iban Zaldua idazleak Volgako Batelariak blogean: "Zeintzuk izan daitezke euskal ipuingintzaren sendotasunaren arrazoi nagusiak? Agian euskal liburu-merkatuaren ezaugarri berezietara jo beharko genuke lehenik eta behin, merkatu horren txikitasunera alegia, eta beste literatura handiagoen ‘arauetatik’ (hots, merkatuaren berunezko legeetatik) ihes egiteko eduki ditugun aukera zabalxeagoetara. Editorea erlatiboki babestuta dago diru-laguntza sistemari esker (ez sobera ere), eta ipuin liburu batekin aberastuko ez den arren (baina ezta nobela gehienekin ere), ez du agian galera handiegiak jasango eta, beraz, arriskatu daiteke literatura-sistema handiagoetan ‘komertzialtzat’ hartzen ez diren generoko liburu gehiago argitaratzera, hala nola ipuin bildumak (...) Euskaltegietan eta institutuetan berritu egin beharra dago, noizean behin, testu literario erraz, arin eta laburren hornikuntza, eta halako liburuek aukera egokia eskaintzen dute horretarako. Horrela esplika daiteke (beste arrazoi batzuen artean, noski) zergatik ez dion (oraindik) muzin egiten gurean ipuinari literatur produkzio-lerro standard eta homologatu baten garapenaren alde gehien egin duen argitaletxeak, MegaElkarrek alegia".
Xabier Erkizia musikagileak Berrian: "Kopia, azken finean, naturaren bizimodua da. Jaiotzen garen mementotik elkarri kopiatuz ikasten dugu, elkarri kopiatuz bihurtzen gara garena. Kopiak eta kopiatzeak egiten gaitu pertsona (...) Nola da posible kopiatzen duen gizartea originaltasunean oinarritutako legeen arabera antolatzea? (...) Guztiok gara piratak, eta beraz, musikari oro ere, pirata da".
Kanaria uharteetako kostaldera iritsi nahian ari ziren, baina Mauritanian urperatu zen ontzia. Desagerturik jarraitzen dute 100 pertsonak baino gehiagok.
“Emakume zientzialarien argitan” solasaldi-zikloaren helburua emakume zientzialarien ibilbidea ezagutaraztea da, baita ikertzen duten arloari buruz daukaten ikuspegia gizarteratzea ere, kultura zientifikoa hedatzeko eta eztabaida kritikoa sustatzeko. Elhuyarrek eta... [+]
Elkarretaratzea eta asanblada antolatu dituzte azken berriak zeintzuk diren jakinarazteko. Horrez gain, irailaren 9an Baionako auzitegi aitzinean mobilizatuko dira, Marieneko lurraren defentsan aritutako hiru ekintzaile auzipetuko dituztelako.
Irailean aurkeztu zuen enpresak Caparrosoko makroetxaldea handitzeko eskaera, eta ingurumen baimena argitaratu du gobernuak astelehenean. Asteartean hasi da makroetxaldearen aurkako epaiketa lurrak nitratoz kutsatu dituela leporatuta, eta akusazio partikularra osatzen duten... [+]
Maiatzean 145.142 sinadura aurkeztu zituen Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Gasteizko Legebiltzarrean, pentsioak gutxieneko soldatarekin parekatzeko proposamen baten alde. Pentsioak jasotzen dituzten pertsonentzako babesa “dagoeneko sisteman txertatuta”... [+]
Irailaren 2an hasi da epaiketa Iruñeko Zigor Arloko 2. epaitegian, ustez 2021ean makroetxaldeak haren inguruko lurrak minden hondakinekin kutsatzeagatik. Sasoi hartan Valle de Odieta makroetxaldeko administrazio kontseiluan ari ziren bost pertsona epaituko dituzte. ARGIA... [+]
Urtebetean %0,8 handituta (165 milioi euro gehiago), Espainiako zentral nuklearrak itxi eta hondakin erradioaktiboa tratatzeko aurrekontua 20.367 milioi eurokoa da jada, Enresa enpresa publikoak emandako datuen arabera. Diru-partidaren zatirik handiena (17.520,5 milioi euro)... [+]
Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]
6,0 graduko lurrikara bat eta hainbat erreplika izan dira igandetik astelehenerako gauean. Kalte oso larriak eragin ditu herrialdearen ekialdean. Ehunka etxe suntsitu ditu dardarak.
Irailaren 1ean hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintzari dagokionez, hainbat berrikuntzarekin. Esaterako, Sohüta eta Luhusoko haur eskola publiko banak euskarazko murgiltze eredua eskainiko dute, eta Hazparneko Armand-David laborantza lizeoak euskaraz... [+]
Hamar egun baino gutxiagoan, parlamentuko kideek euren buruari esleitutako pribilegio ganoragabeen aurkako ikasle-protestak, polizia-indarrek manifestari bat hil eta gero, benetako matxinada bilakatu dira.
Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]
Nafarroako Gobernuak eskaera egin duten familiei iradoki die "datorren ikasturteari begira" abiatu dezaketela tramitazioa.