Garai historikoak zinemaren antologiara eramanda

Che, el argentino
Che El Argentino. Zuzendaria: Steven Soderbergh

Zineman sartzean Cheri maileguz hartu nion azken esaldia neraman buruan: “Ezagutzak arduratsuagoak egiten gaitu”. Biografia irakurri nuen karteldegian. Uste nuen, filma, Che bera bezala, Bolivian amaituko zela. Filma Fidel Castro Habanan garaile sartzean amaitzen da ordea.

Steven Soderbergh zuzendariak bi partetan eraiki du pelikula: txuri-beltzean eta kolorean. Bi garai eta egoera historikoak kronologikoki nabarmen bereiziz. Filmaren eraketa egokia da oso, eta Ernesto Che Guevarak Nazio Batuen Erakundean (NBE) egin zuen agerraldi historikoaren erreprodukzioa bikaina, nire gustuko. Benicio del Tororen lehen argazkia, plano hurbila, Che bera zela sinestarazi zidan. New Yorkeko eta NBEeko Cheren agerraldiak, hitzaldiak barne, antologikoak izan ziren. Soderberghek eta Del Torok une historiko hura zinemaren antologiara eraman dute. Honek guztiak ez du beste partea, kolorezkoa, gutxiesten. Alabaina, inpresio batzuk emanen ditut kontrasterako.

Del Tororen interpretazioa bikaina iruditzen zait. Gaztelania ez omen du ama hizkuntza, alta, zinez rol ttukuna jokatu du, jatorrizko hizkuntzan filmatu izanak asko hobesten du filma. Ingelesez edo beste hizkuntza batean entzutean asko galduko du, nire ustez. Cheren ideologia ondo baino hobeto adierazia da txuri-beltzeko zatian hala nola kolorezkoan. Filma oso ondo filmatuta dago, berriz diot. Historiari fidel da. Fidel Castroren rolean ari den aktorea parodiaren muga-mugan badabil ere, nire gustuko.

Alta bada, filma iraultzara eta ideologiara mugatua ote den nago. Che edo Castroren ideologiak arrazoiz kritikatu izan du indibidualismoa, hots, norbanakoaren askatasun mugagabea. Alabaina, naski, filmari, teoria marxistari legez, –nire ezjakintasunean diot–, norbanakoaren baitan –Cherenean, kasurako– gehiago arakatzea falta zaio. Gerora jakin nuen Soderberghek bigarren parte bat egina duela, Guerrilla izenekoa. Ikusiko!

Mende erdia bete duen iraultza XIX. Mendean hasi ote zen inpresioarekin utzi nuen zinema. Baina, hara, Fidel Castro, Kuba eta Iraultza mende honetakoak dira.

Azkenak
Anne-Marie Lagarde. Matriarkatuaz (eta biziaz)
"Zukak puruki ezabatzen du sexu identitatea eta, hikak, aldiz, eraikitzen"

Matriarkatuaz doktore tesia egina da Anne-Marie Lagarde eta, gurean, gaiari buruzko espezialista egina da. Batean prima, bestean kadet, gure herrietako matriarkatua zertan zen deskribatu eta interpretatu digu, munduan diren formula matriarkalen berri emanez, eta bere historia... [+]


Animalien askapena akademiatik aztertzen

Ertz askotatik landu dute antiespezismoa Animalia Ikasketa Kritikoen EHUko I. kongresuan; hala nola literatura, intersekzionalitatea, komunikabideak, zinema eta historia ikertu dituzte. Estibaliz Ania Valle Ruiz de Garibay eta Surama Lázaro Terol ikerlariek literaturari... [+]


Australiako aborigenen buztingintza

Australiako ipar ekialdean dagoen Jiigurru uhartean duela 2.000-3.000 urteko zeramika zatiak aurkitu dituzte James Cook unibertsitateko eta Australiako Ikerketa Kontseiluko kideek. Australian orain arte aurkitutako zeramika arrastorik zaharrenak dira. Arrastoen azterketa... [+]


Erroldan zentsuratuak

Erroma, K.a. 443. Lehenengoz zentsoreak aukeratu zituzten. Handik bi mendetara Errepublikako magistraturarik garrantzitsuena izango zen zentsurarena. Bost urtean behin bi zentsore aukeratzen zituzten, kontsul izandako senatarien artean.

Erantzukizun handiko kargua zen:... [+]


Eguneraketa berriak daude