Arrain hizlaria

Arrain apoa
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Arrain batzuek, igeri-puxikaren bidez, soinuak emititzen dituzte gorte egiteko edo beren burua babesteko. Science aldizkarian argitara emandako artikulu batean adierazten denez, arrain apoak –edo batrachoididae– soinuak emititzeko duten garun-mekanismoa oso antzinakoa da.
 
Arrain apoek gas-poltsa dute flotagarritasuna ziurtatzeko, eta hura bibratu araziz emititzen dituzte soinuak. Garunean duten neurona zirkuituaren bidez bibrazioen erritmoa eta tonoa erregulatzen dituzte. Badirudi sistema horrek antz handia duela orain 400 milioi urteko hezurdunek soinuak emititzeko erabiltzen zutenarekin.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude