Plastilinazko bihotza

Andoni Mujika
Andoni Mujika
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Badirudi erakunde motak (elkarteak, enpresak, eragileak…) beste irizpide batetik ere sailka daitezkeela: gizarte aldaketarako (hobekuntzarako) bokazio sakona dutenak eta ez dutenak. Erakunde bihoztunak mundurako klabeak diren erronketan protagonista izango dira eta beren iparra hor egongo da. Euren eguneroko jardueratik harago doan proiektu zabal horren mapan kokatuko dira. Eta gizateriari mesede egiteaz gain, euren lanari zentzua aurkituko diote. Baina badago beste erakunde mota bat gizatasunaren azaleko makilajean geratuko dena. Hala da; azken aspaldian tinte etikoz margotutako enpresa berri bat agertzen ari zaigu. Mozorrotutako organizazio mota honek bere helburu historiko nagusia (ia bakarra) bere horretan mantentzen du: dirua eta boterea. Enpresa kosmetiko honek bere langileriari eta gizarteari adieraziko die erakunde sentibera dela, pertsonen eta izadiaren etorkizunarekin kezkatuta dagoela. Baina bere bihotzak plastilinazkoa izaten jarraituko du.

Amaitzeko, metabolismo bi hauen arteko muga erraz detektatzeko nahikoa da begiratzea zein herrialdetan kokatzen den bata eta bestea: giza-oinaze eta ametsen mapan, edota aldiz, norberaren atlas partikular eta opakoan.

ASTEKARIA
2008ko uztailaren 13a
Azoka
Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.