“Ohore krimenen” azken zenbakiak


2021eko ekainaren 30an
  • Joan zen maiatzaren lehen hamar egunetan, 14 emakume hil ziren Suleymanian, Irakeko Kurdistango bigarren hirian. Erdiak bere buruaz beste egin zuen, eta beste erdia ohore krimenen biktima izan zen.

  • Epe berean, beste 11 euren buruei su ematen saiatu ziren.

  • Irakeko Kurdistango Gobernuaren arabera, soilik Suleymaniako eskualdean 50 emakume saiatu dira beren buruei su ematen aurtengo lehen lau hilabeteetan. Beste zortzik urka hautatu dute.

  • Irakeko Nazio Batuen Misioarentzat “ohore krimena” giza eskubideen kontrako erasorik handiena da Iraken.

  • Nazioarteko hainbat erakundek dio 12.500 emakume hil direla 1991z geroztik Irakeko Kurdistanen, suizidio edo “ohore krimenen” biktima.

  • 2007ko azaroan, Giza Eskubideetarako ministro den Aziz Mohamedek biktima gehienak 13-18 urtekoak zirela onartu zuen.

  • Parlamentuko Emakumeen Taldeko liderra den Bakhshan Zanganarentzat, suizidio saiakera anitzak etxeko indarkeriaren eta krudeltasunaren ondorio dira.

Azkenak
Lan mundua euskalduntzeko ere Herri Akordioa

Lan munduaren euskalduntzea euskararen normalizazio-prozesuaren erronka nagusietakoa dena diagnostiko partekatua da euskalgintzan eta eragile euskaltzaleon artean. Hamarkadatan belaunaldi berriak euskalduntzen egindako inbertsio guztia (hor ere egiteko asko geratzen dela ahaztu... [+]


2024-05-17 | UEU
37 euskal ikertzailek hartu dute parte Txiotesia7 lehiaketan

37 euskal ikertzailek hartu dute parte asteartean Txiotesia7 lehiaketan. Mastodon eta X/Twitter sare sozialetatik zabaldu zituzten beren ikerketa lanak, euskaraz.


Estatuaren indarkeriaren biktimei aitortza ekitaldia eginen die Nafarroako foru gobernuak

Maiatzaren 30ean eginen dute Estatuaren eta eskuin muturraren indarkeriaren biktimen aitortza ekitaldia, Baluarten. Biktima zehatzei egiten zaien molde honetako lehen ekitaldi publikoa izanen da, eta 2019ko legearen babespean gauzatuko da.


Gose greban hil da Thailandiako monarkiaren aurkako preso politiko bat

28 urteko Netiporn Sanesangkhom preso politiko thailandiarra hil da asteartean, gose greban 110. egunbete dituenean. Urtarrilean atxilotu zuten eta epaiketarik gabe zeukaten gatibu. Monarkiaren aurkako irainak egin izana egotzi zioten, 2020an eginiko protesta batean parte... [+]


Eguneraketa berriak daude