Eukaliptadiak

Eukaliptadia
Dakarzkigun paisaiek hamaika aztoratu dute, dagoenerako. Tartean, unibertsitatea mugitu da; bai, bai, gezurra badirudi ere mugitu egin da, jo zintzarri eta aldabak! EHUko Landare Biologia eta Ekologia sailak azken urte hauetako berotzarren aurrean zuhaitzen jokabidea aztertu du (Trees-Structure and Function aldizkariaren 2008ko ekaineko alean argitaratua dute: Photoprotective responses of Mediterranean and Atlantic trees to the extrem heat-wave of summer 2003 in Southwestern Europe). Iberiar penintsulan elkarren itzalean bizi diren zuhaitz eta zuhaiska atlantiarren eta mediterraniarren joerak alderatu dituzte. Beroari erantzunez espezie guztiek antzerako bidea egin dute: argitasunetik babesteko E bitamina pilatu, klorofila kopurua murriztu eta “xantofilen zikloa” deritzana sustatu. Etorritakoa beroa izaki, uste guztiak egiaztatu eta espero zitekeen emaitza berretsi da: landare mediterraniarrek airosoago eraman ahal izan dute beroa. Etortzekoa den ikuskizuna eta ikusteko den etorkizuna argi da, bekoz beko dugu, aldaketa ez baita ez ikuskizun ez etorkizun, gaurko eta hemengo kontua da. Pagoa iparrera alde egiten ari da eta dagoenerako toki batzuetan espezie batzuk galdu direla diote –azeri-mahatsa kasu, Arctostaphylos uva-ursi–. Hegotik datorren eta iparrera doan geroa.
 
Bero sorraren altzoan dator eukaliptoa (Eucaliptus globulus), gozo. Tasmaniatik abiatu zuten kolonizazio txangoan hemen dira. Ez datoz bakarrik, ordea. Eukaliptoen bizkarra nora, haien bizkar bizi direnak hara. Pinu beltzarekin (Pinus radiata) geurean gertatu dena bera dute Galizian basoetako mahai gainean. Luberri batera ekarritako landare arrotzak hirugarren belaunaldirako sorbaldan ditu jatorrizko lekuetako gaitzeteak eta izurriteak; haien sortzaileek, paraje berrietan ezezagunak, harrapari aurkaririk gabe, pinua eta eukaliptoa samur etorri diren sailetan andere eta nagusi egiteko pagotxa dute. Klimaren aldaketak eukaliptadiak sortzeko tentazioa kitzikatuko duenez, hona hemen jarri ordurako gainean izango dituzten bi aurkari nagusiak, hosto-jaleak biak: eukaliptoaren gurgurioa (Gonipterus scutellatus) eta Mycosphaerella generoko onddo jendea.

Azkenak
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude