Dimisioa ez dago modan


2008ko uztailaren 06an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Orain arte Euskal Herrian argitara emandako iruzur kasu hauetan errudunei bakarrik egotzi zaizkie zigor erantzukizunak –edo abian da horretarako prozesua–: maula, dokumentu faltsutzea, bidegabe jabetzea edo prebarikazioa egin duten pertsonei. Dimisioez edo berehalako kargugabetzeez gain, ustelkeria kasuetan inplikatutako pertsonak prozesu judizialetan murgilduta daude eta, zenbait kasutan gainera, dagoeneko badago epai irmorik, baina epai horien guztien aurkako errekurtsoak jarri dituzte auzitegi nagusietan. Ez dugu ezagutzen kasu horien erantzukizun politikoa bere gain hartu duen eta horregatik dimititu duen inor. Nola ba, konfiantza guztia emanez erakunde edo enpresa horien buru izendatu zituztenak unean uneko politikariak izan baziren? Konfiantza hainbestekoa izanik, ez zuten kontrol eta segurtasun neurri zorrotzak aplikatzeko beharrik ikusi. Eta kontrol zorrotz eta gogorrik ezak ekarri ditu aipatutako iruzur kasuak. Politikariek, hortaz, dagokien erantzukizuna hartu behar dute beregain. Eta dimititu egin behar dute.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude