Bahea

Javier Ortizek Diario de Noticias de Alavan gaztelaniaren aldeko manifestuaz esanak: "Manifestua sinatu dutenek ziurtzat jotzen dute espainiar naziotasuna dutenak (NAN espainiarra, uler gaitezen), arazorik gabe komunikatu daitezkeela gaztelaniaz, adimenaren ñabardura guztiak hizkuntza horretan komunika ditzaketela. Baina ez da egia. NAN espainiarra poltsikoan daraman askorentzat gaztelania komunikazio bide bortxazkoa da. Askoz hobeto moldatzen da hitz egiten, pentsatzen eta maitatzen ikasi duen hizkuntzan. Inork ezin du derrigortu, ez bada bortxaz, hitz egiteko edo idazteko zailtasunak dituen hizkuntzan aritzera. Frantsesez hitz egiteko eta idazteko nolabaiteko gaitasuna izateak ez dakar inork ni derrigortzea giza harremanak frantsesez izatera.

"Baina zu ez zara frantziarra, espainiarra baizik!”, esaten didate. Beraz, kontua hori da: naziotasun bat atxiki didate eta horrek betebehar saihestezinak dakartza. Beraz, ez gara hizkuntzez hitz egiten ari, politikaz baizik. Hortik hasi besterik ez genuen!".

 

Johan Haggman Europako Batzordeko Eleaniztasunerako komisarioak Berrian esanak: "Europako Batasunean, bi hizkuntza gutxitu dira bakarrik ofizialak, irlandera eta Finlandiako suediera. Bestalde, lau hizkuntza gutxitu koofizial daude, euskara, katalana eta galegoa, duela lau urtetik, eta orain dela hilabete batetik, galesera".

 

Azkenak
Euskara okupatu, marisolasteko

Urtez urte eta belaunaldiz belaunaldi hitzak aldatzen doaz, eta horiekin batera hitzen esanahia. Modu asko daude norbere burua izendatzeko: soropil, biziosa, marioker, ez-binario, maritxu, eta beste. Pertsona sexu-genero disidenteen beharrak asetzeko euskara zikintzeaz eta... [+]


Peio Ormazabal eta Beñat Aldalur
"Batasun estrategikoa lantzen ari gara Europako Alderdi Komunista sortzeko"

Joan den abenduan aurkeztu zuten Euskal Herriko Kontseilu Sozialista (EHKS), Euskal Herrian Mugimendu Sozialista egituratzea helburu duen alderdia. Europan Alderdi Komunista eratzea dute helburu eta iraultza sozialista gauzatzea. Peio Ormazabalek eta Beñat Aldalurrek EHKS... [+]


Belaunez belaun, egunez egun

Lizar Begoñak eleberri honen aurretik bi poema liburu argitaratu ditu: Aro beilegia (Balea Zuria, 2020) eta Geopardo japoniarrak (Susa, 2022). Hirugarren liburuan ere badira zenbait irudi poetiko trama harilkatzen laguntzen dutenak: hodeiak eta basamortua, metafora gakoak... [+]


2024-05-05
Hinteligentzia

Pedro Sánchezek demokrazia burgesaren egiazko aurpegiaren laztanak gertutik ezagutu dituen aste berean, berezkoa duen antzezle sena galdu barik, bere gobernuko gerra buru Margarita Roblesek esan du gastu militarra handitzea bakearen alde jardutea dela. Gernika bonbardatu... [+]


Amador Fernández-Savater. Filosofia pirata
"Gure gizartean desira gutxi dago, eta obedientzia asko agindu neoliberalei"

Martxoaren amaieran Donostiara etorri zen Amador Fernández-Savater bere liburu berria aurkeztera: Capitalismo libidinal [Kapitalismo libidinala]. Bisita labur batek mami handia izan dezake. Madrilera itzuli aurretik elkarrizketatu genuen, harilkatuz politika,... [+]


Eguneraketa berriak daude