Luis Haranburu Altunaren Josafat antzezlanak eskuratu zuen iaz Donostiako Udalak Kutxa Fundazioaren sustapenarekin urtero antolatu ohi duen literatur lehiaketako antzerki saria. Antzezlanaren gaia honakoa da: bukatu da gizadiaren ibilera eta etorri da ordua gauzak bere tokian jartzeko. Gizaki bakoitzari merezi duena emateko tenorea da. Azken Judizioaren unean hantxe daude San Migel eta Dante euskaldun batzuk epaitzeko. Nortzuk? Esteban Garibai, Loiolako Inazio, Manuel Larramendi, Pedro Agerre Axular, Agosti Xaho, Santakrutz apaiza, Frantzisko Xabier Munibe, Sabino Arana, Migel Unamuno, Jon Mirande, Joxe Miel Barandiaran, Gabriel Aresti eta etakide bat, besteak beste.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.